2018ko apirilerako formazio proposamenak

Ehne Bizkaia eta Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimendutik apirilerako formazio proposamena luzatzen dugu.

Artzai txakurren prestakuntza ikastaroa

Datak:           Hasiera apirilaren 11an

Ordutegiak:   Asteazken arratsaldetan, 15:30 tatik 18.30tara

Lekua:           Dima (Bizkaia)

Apuntatzeko: unai@ehnebizkaia.eus edo 946232730 (ext 4) edo 636451572


Eskaera dela eta Agroekologiako oinarrizko ikastaro bat antolatu dugu arratsaldez

Nori zuzendua:

  • Nekazal sektorera txertatu nahi dutenentzat,
  • nekazal errealitatea hurbilagotik eta sakonago ezagutu nahi duenarentzat,
  • elikagaien ekoizpenean parte hartu nahi dutenentzat,
  • lursail bat izan eta bertan zer egin ez dakitenentzat,
  • jarduera agroekologikoen baitan lan egin edo parte hartu nahi dutenentzat

Lekua: Ehne Bizkaiko bulegoak Abadiñon, Murueta 6, 48.220 Abadiño

Egunak: Apirilaren 19tik eta ekainaren 7ra bitartean (Ostegun arratsaldeak)

Ordutegia: 16.30tatik 19.30tara

Programa:

  1. Agroekologiara sarrera. Hazitegien prestaketa
  2. Lantzeko lurraren diagnosi eta analisia
  3. Lurraren emankortasuna
  4. Landa bisita praktikoa
  5. Borroka biologikoa, gaixotasunak
  6. Ortu eta lur sailen planifikazio eta diseinua. Agroekologia proiektu baten abialdia.
  7. Abeltzaintza ekoizpen gehigarriak. Instalazio sanitarioak.
  8. Merkaturatze bide laburrak