Martxoaren 8an Etxaldeko Emakumeok planto!

Martxoaren 8ko greba deialdiarekin bat egiten dugu Etxaldeko emakumeak mugimenduak. Hemen greba feministara atxikituz grabatutako bideotxoa!

M8-Etxaldeko Emakumeak from soberaniaalimentaria on Vimeo.

Honetaz gain, urtero legez martxoaren 8aren bueltan irteera antolatzen dugu emakume nekazarien errealitateak bertatik bertara ezagutu eta konpartitu ahal izateko. Honela, aurten Martxoaren 22reako luzatu dugu deialdia. Karratzara joango gara bertako bi emakume baserritarren esperientziak ezagutzera. Oraindik izena emateko aukera zabalik dago! Animatu eta etor zaitezte!