Etxalderen dokumentua: “MMA ez da Elikadura burujabetzarekin loteslea”

Documento de Etxalde: “La OMC no es compatible con la Soberanía Alimentaria”FAO, FIDA, UNICEF, PMA eta OMS erakundeek elikadura segurtasun eta munduko nutrizio egoraren inguruan argitaratu eta egindako azken ikerketaren aurrean azpimarra eta gogorarazi beharrean gaude egoera honetatik ateratzeko irtenbide bakarra Elikadura Burujabetza dela. 

"Munduko Merkataritza Antolakundea (MMA) eta elikadura burujabetza bi kontzeptu antagoniko dira. Lehenengoak, pausuz pausu mundu mailako merkatu libre bat eraikitzea du helburu, baita nekazaritzan ere, honela munduko parte batetik bestera eta inolako aurkakotasun gabe ekoizpenak eraman ahal izateko, betiere kostu ekonomiko baxuena suposatzen duen tokietan ezarriz.

Ondorioz, munduko toki bakoitza ekoizpen konkretu batean bereizten da kostuen murriztapenean oinarrituz. Lehiakortasun honetan, begirada sozial, lokal, ekonomiko eta ingurugiroarenak ez dauka balorerik.

Gatazka honetan aurkitzen dira alde batetik makineria handietaz baliatuz 1500 tonelada zereal ekoizten duen Europa eta Ipar Amerikako ekoizlea eta 2 tonelada ekoizten dituen Afrikar ekoizlea. Gatazka berdin honetan aurkitzen dira ere herrialde aberatsetako nekazaritza, zeintzuk laguntza ikaragarriak dituzten, eta herrialde txiroetakoak, zeintzuek ez daukaten inolako laguntzarik. Gatazka berberean ere aurkitzen dira 28 miloi baserritar, beraien lurrak traktorez lantzen dituztenak eta 250 miloi baserritar animalien bidez lantzen dutenak eta ia 3 mila miloi ekoizlek eskuz lantzen dutenak inolako laguntza mekaniko ez animali gabe. Gatazka horretan aurkitzen dira ekoizleen %80a zeintzuk NPB laguntzen %20 jasotzen duten, eta ekoizleen %20, laguntzen %80a jasoz (Hego Euskal Herrian %10ak laguntzen %60a jasotzen du).

Behi esnearen produkzio esanguratsuaren baitan ere bada 250.000 litro esne ekoizten dituena urtean eta miloi bat litro ekoizten dituena.

MMAk inolako zalantza gabe, ekoizpen industrial eta intentsibo baten aldeko apustua egiten du, esportaziora zuzendutako sektorean espezializatuz. Baina, azpimarra beharra dugu, merkatu lokaletarako ekoizten duten baserritarrek biztanleriaren %70a elikatzen dutela, eta elikagai horiek mahaira eramateko erabiltzen diren baliabideen (ura, lurra, erregaia…) %25a soilik erabilita.

Nekazal ekoizpena ezin da munduko merkatuko gorabehera eta menpekotasunari lotuta egon. Merkatua da nekazal ekoizpenaren logika errespetatu behar duena. Nekazaritza elikadura da, eta elikadura bai hemen eta bai munduko edozein txokotan, eskubide ukaezina".

(Etxalde Nekazaritza Iraunkorrak aurkeztutako dokumentutik aterata)

Deskargatu Organización de las Naciones Unidas para la Alimentación y la Agriculturaren txostena.