
2024an lan-istripuek eragindako 50 heriotzen aurka mobilizatuko dira sindikatuak eta Etxalde
LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU sindikatuek eta Etxalde Mugimenduak pankarta erraldoiak jarri dituzte Bilbon (Pedro Arrupe zubian), Donostian (Kaian) eta Gasteizen (Andra Mari Zurian), honako lemarekin: “50 langile hil dira Euskal Herrian 2024an. Patronalak eta instituzioek gaixotu eta hiltzen gaituzte”. Gainera, laneko azken heriotza hauek salatzeko, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde ...

Euskal sindikatuek eta Etxaldek Palestinako “apartheid-aren konplize” izateari uzteko eskatu diete erakundeei
ELA, LAB, CCOO Euskadi, CCOO Nafarroa, UGT Euskadi, UGT Nafarroa, ESK, CGT-LKN, STEILAS, SOLIDARI, EHNE Nafarroa, Hiru sindikatuak eta Etxalde mugimendua mobilizatu dira gaur Gernika-Palestina herri ekimenarekin batera Iruñean, Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Tuteran, Palestinan genozidioa bertan behera uztea eskatzeko. Sindikatuen eta Gernika-Palestinaren arteko komunikatua Urrian urte bat betetzen da ...

Sindikatuek eta Etxaldek Sareri emandako babesa berretsi dute eta preso, errefuxiatu eta deportatuen alde lanean jarraituko dute
Hego Euskal Herriko hiriburuetan egin dituzten elkarretaratzeetan "euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratze bidean berresten" direla jakinarazi dute sindikatuek eta Sarek antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute. [eitb.eus] ETXALDE mugimenduko eta ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzeak egin dituzte ostegun honetan Iruñean, Gasteizen, Donostian ...

Lan osasuna bermatzeko prebentzioa jorratzea premiazkoa dela aldarrikatu dute sindikatuek
Aste honetan, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren dela eta, Etxalde eta LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta CGT (Nafarroan) sindikatuek salatu dute langileok "gure osasuna jokoan ipintzen dugula, bizitza duin baterako diru sarrera nahikorik bermatzen ez duten enpleguetan". Munduan milaka langile hiltzen dira egunero, bai istripuz eta baita laneko gaitzen ...

Etxaldek bat egiten du M-8ko mobilizazio feministekin
Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoaren 8a dela eta deitutako mobilizazioekin Etxalde egiten dugu bat. Iazko greba feminista orokorraren haizeak mugituko du aurtengo M8aren errota. Orduko aldarrikapen eta eskaerei eutsiko die Euskal Herriko Mugimendu Feministak; batez ere, zaintza sistema publiko eta komunitario baten aldekoa. «Esplotazioan oinarritutako zaintza eredua» iraultzera deitu du ...

Lan-heriotza Arrasaten salatu dute 5 sindikatuk, udal-gobernuei eskaera eginez
[[Testua: LAB; argazkia: Mondraberri] LAB, ESK, STEILAS, EHNE Bizkaia, etxalde eta HIRUk deituta, bilkura egin zen atzo arratsaldean Santa Teresako istripu hilgarria gaitzesteko. Salatu zuten “Osalanek eta Jaurlaritzak ez dituztela eurenak diren eskumenak baliatuko, patronalaren inpunitatea babestuaz”. Ondorioz, udal-gobernuei eskaera egin zieten. Arrasatekoko zenbait partaidek bilkuran parte hartu zuten. Hildako ...

Sindikatuek eta Etxaldek bat egin dute Gernika-Palestinako “Elkartasun Aktiboaren Astearekin”
[Naiz] Gernika-Palestina ekimenak antolatutako Elkartasun Aktiboaren Asteak sindikatuen eta ikasleen babesa izango du, eta hainbat ekimen antolatuko dituzte lantokietan eta ikastetxeetan, gazatarrei laguntzeko diru-funtsak lortzeko. ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, CGT sindikatuek, Etxalde mugimenduak eta Ikama ikasle mugimenduko ordezkariek babesa adierazi diote Gernika-Palestina herri ekimenak astelehenean iragarri zuen «elkartasun aktiboko ...

78. Etxalde (2023 Iraila – Urria)
↓ Descargar Etxalde 78 ↓ EDITORIALA
→ Siguen aumentando las inversiones en la alimentación sintética IRITZIA
→ Greba Feminista Orokorra (Amets Ladislao Gonzalez) BERTSOEN TXOKOA ELKARRIZKETA
→ Okiturri
→ Fuad Abu Saif (UAWC, Palestina) ERREPORTAJEA
→ Uribe Butroeko Sarea BERRIAK
→ La Escuela de Acción Campesina pone en marcha su ...
→ Siguen aumentando las inversiones en la alimentación sintética IRITZIA
→ Greba Feminista Orokorra (Amets Ladislao Gonzalez) BERTSOEN TXOKOA ELKARRIZKETA
→ Okiturri
→ Fuad Abu Saif (UAWC, Palestina) ERREPORTAJEA
→ Uribe Butroeko Sarea BERRIAK
→ La Escuela de Acción Campesina pone en marcha su ...