Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

Maina Chassevent artzain gaztea: “Entsegu fasea pasatzen baldin baduzu, irabazia da”

Maina Chasseventek lehen negua pasatzen du artzain xoil bezala. Hilabeteotan Zaro (Nafarroa Beherea) herriko lurretan da bere ardiekin eta uda Urkulu mendi inguruetan emanen du. IKUSI Berriki artzin soil instalatu zira… Bai joan den azaroaren 15an. Aitatamen lagunak laborariak dira eta ttipitan beti egoiten nintzen baten edo bestearen etxaldean, ttipitik laborantxa banuen buruan. Erakasle...

Nekazarien suizidioek odolustutako lurra

Merkataritza askeko nazioarteko itunek eta estatuko politikek milaka nekazari hiltzen dituzte urtero Indian, beren buruaz beste egitera bultzatuz, laborari elkarte ugarik salatzen dutenez. Egoerak okerrera egin dezakeela ohartarazi dute, sektoreko krisia areagotu eta nekazaritza industrialak ezarritako eredua indartu ahala. Argazkia: Nekazarien suizidioengatik protestatzeko ekintza. Azken hamarkadan 250.000 lurjabe gizonezkok egin dute beren buruaz beste Indian. Emakumeak eta lurgabeak ez dira nekazaritzat hartzen. India...

GRAINen txostena: “Tomar el toro por los cuernos: Reducir la producción industrial de carne y lácteos puede frenar su impacto negativo en el clima”

↓ Deskargatu ↓ Cuando pensamos en los grandes causantes del cambio climático, con frecuencia pensamos en automóviles y transporte aéreo. Pero los cambios producidos durante el siglo pasado en el modo en que son producidos y consumidos los alimentos, ha resultado en emisiones de gases con efecto de invernadero mayores que las procedentes del transporte. ¿El principal culpable? La producción industrial de carne y lácteos.

CETA onartu dute Europar Legebiltzarrean. Borrokak jarraitzen du!

Zoritxarrez ez da ustekaberik egon. Europako Legebiltzarrak Kanada eta Europar Batasunaren arteko CETA hitzarmen neoliberalaren alde bozkatu dute. 408 diputatuk eman dute baiezkoaren aldeko bozka, tartean PNV, PSOE eta PPren ordezkariek. Atzo, San Valentin eguna deitzen duten horretan, alderdi politiko hauen eta kapitalaren arteko maitasun erromantikoa salatu genuen. PNV, PSE eta PP-k euskal herritarron bizitzak nabarmen pobretuko dituen hitzarmenen alde egin dute, gehiengoen eskubideen...

“Luhusoko ekintza egitea eta eragile politikoak ez zatitzea izan da lorpen handiena” [Mixel Berhokoirigoin, EHLGKO Presidente Ohia]

1952, Gamarte; Baxenabarre. Laboraria da. Euskal Herriko Laborantza Ganbarako (EHLG) presidente ohia. Baserri lanen erretretara pasa da, alta, Ainhize-Monjoloseko laborarien egoitzan segitzen du lanean. Iragan abenduan, “ETAren armagabetzearen aldeko” ekimenean parte hartu zuen Luhuso herrian, Michel Tubina, Jean Noël Etxeberri Txetx, Mixel Bergouignan, Béatrice Molle-Haran eta Stéphane Etxegarairekin batera. Bake prozesuaz eta Ipar Euskal Herriko egoera politikoaz mintzatu gara, Laborantza Ganbaraz, baita sortu berria den Euskal Elkargoaz ere, Ganbaran....

LABORE BILBO, elikadura burujaberantz beste urrats bat Bilbon

Entzun elkarrizketa "Lur eta Murmur" saioan. "Elikadura-subiranotasunaz kezkatuta dauden Bilboko pertsonak LABORE BILBAO proiektu berria martxan jartzen ari dira. Bere helburuen artean tokiko produktuak eskaintzea, agroekologia sustatzea, zuzeneko salmenta bideratzea eta ama lurra defendatzea daude. Joseba Martin lankideak gaurko irratsaioan azalduko dizkigu xehetasunak. Informazio gehiago www.laborebilbo.eus webgunean» Bilbon sortu zen LABORE, Elikagaien Subiranotasuna irizpide duen Kontsumitzaileen Elkartea. Elikagai osasuntsuak, freskoak, sasoikoak eta abar kolektiboki elikatu eta kontsumitzeaz gain, elikadura-subiranotasunaren...

Lurraren historia porlanak idatz ez dezan

ARGIA / Begi Bistan / Asterokotasunaren isla grafikoa 2012ko urtarrilean okupatu zuten lehen aldiz Andra Mari auzoko Tosu landa. Getxo metropolitarrean porlanak estali ez duen eremuan parkinga ezarri nahi dute, inguruan eraiki asmo dituzten 8.000 etxebizitzen aurrekari. Baratze komunitario zena erresistentzia eta desobedientzia gune bilakatu dute, udal gobernuak (EAJ) obrak berehala abiatu nahi dituelako. Nonahi ugaltzen ari diren bi mundu ikuskera kontrajarrien arteko talka dugu Tosun: lurra negoziorako ala...

Etxalde 25 (2017 Urtarrilla)

↓ Deskargatu Etxalde 25 ↓ → 03. Editoriala: «Debate Y Reflexión Para El Deshielo De Posiciones Cerradas». → 04. Iritzia: «Bake Prozesua Eta Gizarte Zibilaren Inplikazioa», Mixel Berhokoirigoin. → 05. Iritzia: «Maleta O Muerte», Malu Egiluz. → 06. Macro Granja De 20.00 Vacas Lecheras En Soria. → 08. La Desaparición De Las Cuotas Lácteas, Traje A Medida Para La Industria Y La Distribución. → 10. Nora Garamatzate Aralarko Pistek?. →...

Baztango Agroekologia Eskola herritarra 2017 ikastaroak

Curso 2017 Baztango Agroekologia Eskola herritarra (Euskaraz). Nafarroako eskualde honen bizitasunaren froga eta eskala txikiko eta erabilera jasangarriko nekazaritza indartzeko proposamenak. Etengabeko hobekuntzaren eta ezagutza eta sektoreko berrikuntzarik onenak transmititzearen aldeko apustu garbia. Antolatzaileak: Hazitik Hozie, Jo ala Jo, Anizko elkartea, Legate elkatea, EHNE eta Baztango Udala. Informazioa: www.baztan.eus. FRUTA-ARBOLEN INAUSKETA IKASTAROA OtsailaK 4 | Irakaslea: Xabier Akizu BERTAKO HAZIAREN EGUNA Martxoak 11 | Aurtengo edizioa LEKAROZen 08:30 fruta-arbolen...

Elikadura21 [Nazioarteko Hizketaldia / International Colloquium] ICAS + Etxalde

El futuro de la Alimentación y Retos de la Agricultura para el Siglo XXI Elikaduraren Etorkizuna Eta Nekazaritzaren Erronkak XXI Menderako The Future Of Food and Challenges for Agriculture in The 21st Century   → Ver / Descargar Materiales de Difusión, Inscripción, Borrador de Programa → Sitio web del coloquio Jakina den bezala, 2016ko otsailean, La Haya-ko ISS (Institute for Social Studies) Institutuak, ICAS (Initiatives in Critical Agrarian Studies)...
error: Content is protected !!