Elikaldia, elikadura burujabetza eta iraunkortasuna sustatzeko ekimena
Elikadura burujabetza eta jasangarritasuna ardatz dituen esperientzia pilotua da. Bilbo Zaharra eta Zazpi kaleetako bizilagunen kontsumo ohiturak aztertu eta eraldatzeko auzolan dinamika hain zuzen ere. Norbanako eta eragile ezberdinekin elkarlanean jan eta edaten ditugun produktuek eta, hain zuzen ere haien ekoizteko eta banatzeko moduak, gure ingurumenean, gizartean eta ekonomian duten eragin positibo eta negatiboei buruz hausnarketa eragin eta batez ere praktika onak sustatu nahi ditugu. Urriaren 16a elikaduraren nazioarteko eguna (FAO) eta elikadura burujabetzaren aldeko ekintza eguna (VIA CAMPESINA) da. Hori dela eta aste horretan hainbat jarduera antolatu ditugu aipatutako bidean. Gainera, egun horietan bereziki kontsumo talde, saltoki txiki eta tabernetan gertuko eta sasoiko produktuak ezagutu eta kontsumitzera bultzatuko dugu. Parte hartzeko hiru modu ezberdinetan egin daiteke: ELIKALAGUNAK izango dira protagonista nagusiak, izan ere, ekintza ezberdinetan parte hartzeaz gain ELIKAGUNEEK eskaintzen dituzten ELIKAPRODUKTUAK identifikatu eta eskuratzeko aukera izango dute. Esperientzia honen hastapenean hainbat eragile ditugu: Dinamizazio lanetan batez ere Kidekoop…
Barrundiak “Nekazaritza birsortzailea”ru buruzko lau mintegi eskaintzen ditu
Barrundiako Udalak nekazaritza birsortzaileari buruzko doako lau mintegi antolatu ditu, udal erakundearen (Ozaeta) lokaletan egingo direnak. 1. Lehenengo mintegia, irailaren 11n emango dena, “Laboreen txandakatzearen diseinua” izango da, eta honako eduki hauek izango ditu: Txandakatze-sistema alternatiboak, tokiko lehen ikerketak Lurraren emankortasunaren oinarritik abiatuta, laborantza estentsiboak eraginkortasunez egiteko beharrezko makineria Hazia lortzea udako estaldurako labore-praktikak egiteko (teff, sorgoa, gari sarrazenoa, etab.) Errotazioan hurrengo urteetan ereiteko hazia lortzea Baldintza klimatikoetara eta uraren erabilgarritasunera egokitutako haziak hautatzearen garrantzia 2. Bigarren mintegia urriaren 9an izango da, eta erabilera birsortzailerako tresnak izango ditu hizpide: Roller Crimper (arrabola), lehortearen aurrean landare-estalkiak kudeatzeko eta ura atxikitzeko Mulchinga elementu hilekin (lastoa, birrintzea) eta elementu biziekin (kultibo etzanak eta landare-estaldurak) Estaldurako laboreen zerrenda eta horien kudeaketa Lore-zerrendak eta biodibertsitatea handitzeko elementuak Nekazaritza eta basogintza, nola integratu fruta- edo zur-ekoizpenerako zuhaitz-sistemak proiektuen ekonomia areagotzeko 3. Azaroaren 6an, baratze estentsiboei eta abeltzaintzaren integrazioari buruz hitz egingo da: Abeltzaintza laboreak txandakatzeko sistemetan…
Nekazaritzako prozesu ekologikoak garatzeko komunikazio- eta merkaturatze-estrategia eta -tresna berriei buruzko tailerra
Ikuspegi alternatibo eta eraldatzaile batetik, sare sozialek eta teknologia berriek gure proiektu agroekologikoen garapenean eta sozializazioan eta, batez ere, gure elikagaien banaketan eta merkaturatzean izan dezaketen paperaz hitz egingo dugu. sare sozialak, web orrien diseinua, marketin digitala, social media, online plataformak. Zer diren eta nola lagun diezaguketen gure zirkuitu laburrak eta kontsumitzaileekiko harremana hobetzen. Eguna/Día: Abenduaren 13an, asteartea Ordua/hora: 18:00etatik 20:00etara Lekua/Lugar: Ehne-Bizkaia Bulegoa, Abadiñon (Murueta 6) Apuntatzeko: unai@ehnebizkaia.eus edo 636 451 572 Edukiak: Gure proiektuak gizarteratzeko eremu digitalaren erabilerari buruzko datuak Eremu digitalen aurkezpena Merkaturatzeko aukeren errepasoa Merkaturatzearen adibide zehatzak Online salmenta baten barne-funtzionamendua eta jarduera
Etxaldeko Emakumeek “Emakume baserritarren topaketak” antolatu dituzte
Etxaldeko emakumeak mugimenduak jardunaldiak antolatu ditu Murgian urriaren 25, 26 eta 27an. Feminismoa eta elikadura-subiranotasuna lotzeko aukera paregabea. Gainera, esparru honek Euskal Herriko eta nazioarteko emakumeen esperientziak ezagutzeko eta entzuteko aukera eskainiko du. Jardunaldiei buruzko zalantzak argitzeko: etxaldekoemakume@gmail.com, edo 688 659 076 telefonoan. Jardunaldietan izena emateko: https://labur.eus/yNj4Y.
2018ko apirilerako formazio proposamenak
Ehne Bizkaia eta Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimendutik apirilerako formazio proposamena luzatzen dugu. Artzai txakurren prestakuntza ikastaroa Datak: Hasiera apirilaren 11an Ordutegiak: Asteazken arratsaldetan, 15:30 tatik 18.30tara Lekua: Dima (Bizkaia) Apuntatzeko: unai@ehnebizkaia.eus edo 946232730 (ext 4) edo 636451572 Eskaera dela eta Agroekologiako oinarrizko ikastaro bat antolatu dugu arratsaldez Nori zuzendua: Nekazal sektorera txertatu nahi dutenentzat, nekazal errealitatea hurbilagotik eta sakonago ezagutu nahi duenarentzat, elikagaien ekoizpenean parte hartu nahi dutenentzat, lursail bat izan eta bertan zer egin ez dakitenentzat, jarduera agroekologikoen baitan lan egin edo parte hartu nahi dutenentzat Lekua: Ehne Bizkaiko bulegoak Abadiñon, Murueta 6, 48.220 Abadiño Egunak: Apirilaren 19tik eta ekainaren 7ra bitartean (Ostegun arratsaldeak) Ordutegia: 16.30tatik 19.30tara Programa: Agroekologiara sarrera. Hazitegien prestaketa Lantzeko lurraren diagnosi eta analisia Lurraren emankortasuna Landa bisita praktikoa Borroka biologikoa, gaixotasunak Ortu eta lur sailen planifikazio eta diseinua. Agroekologia proiektu baten abialdia. Abeltzaintza ekoizpen gehigarriak. Instalazio sanitarioak. Merkaturatze bide laburrak
2017ko urria Prestakuntza
Goiko fitxetan aipatutako ikastaroei buruzko informazioa: «Antolaketa indartzeko erronka berriak» ikastaroa Euskal Herrian Elikadura Subiranotasuna eraikitzeko lanean ari diren edo sarean lan egin nahi duten baserritarrei edo sektorean sartu berri diren pertsonei zuzendua. Egunak: Urriak 4, asteazkena Ordutegia: Arratsaldez Lekua; Abadiño Apuntatzeko: unai@ehnebizkaia.eus edo 946232730 (4. esp.) 636451572 Edukiak: 1. eguna: antolaketa-erronka berriak ekoizpenean eta merkaturatzean Nola eraikitzen dugun gure elikagaien prezioa prozesu agroekologiko batean Produkzioaren antolamendua. Jantokien hornidura. Merkaturatzeko eta kontsumitzeko esperientzia eta eredu berriak. 2. eguna: Antolaketa-erronka berriak komunikazioan, hedapenerako eta sentsibilizaziorako tresna gisa Komunikazio-tresnen zeregina mugimenduaren eraikuntzan. Nola erabili komunikazioaren teknologia berriak gure proiektuak zabaltzeko. Web orriak eta komunikazio-tresna berriak autonomiaz diseinatzea eta eraikitzea. Sareko segurtasuna. 3. eguna: Antolaketa-erronka berriak prozesu kolektiboen kudeaketan Helburu komunak eta gutxieneko irizpideak eraikitzea. Gatazkak konpontzea. 4. eguna: antolaketa-erronka berriak higiene- eta osasun-arauak betetzeko eta garatzeko. Zuzeneko salmentarako eskala txikiko eraldaketa. Berritasunak esnea, arrautzak eta ogia ekoizteko araudietan. Betekizun berriak. Ikastaro aurreratua:…
2017ko ekainak 12-13 | Nazioarteko Mintegia: «Nekazarien Eskubideak»
Adierazpen unibertsalerako erronkak eta proposamenak Lekua: Deustuko Unibertsitatea: Garate aretoa [Unibertsitate etorbidea 24, 48007 – Bilbao – Bizkaia] Antolatzaileak: Deustu, La Vía Campesina, Mundubat Fundazioa Informazioa eta izen-emateak: www.derechosdelcampesinado.info Mundubat Fundazioaren webgunean: IKUSI HEMEN
TLCri buruzko jardunaldia (Merkataritza Askeko Ituna) UE-CANADA (CETA)
Jardunaldiaren aurkezpena Iria Costelako Diputatuen Kongresuan (Albaitaritza, COAGeko Zerbitzu Teknikoak. Abeltzaintzako arduraduna (COAG).
Josep Pamiesen hitzaldia Elorrion: “Elikadura eta Osasun Burujabetza”
Elikadura eta Osasun Burujabetasuna: eikagai osasuntsuak, sendabelarrak eta kostu gutxiko terapia naturalak Maiatzak 16 19.00etan Elorrio.n | ARRIOLA Kultur Aretoan