
Euskal gehiengo sindikalak sinadurak biltzen hasiko du gaur gutxieneko soldata propioa lortzeko
Gaur, ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU sindikatuek eta ETXALDE mugimenduak Hego Euskal Herriko gutxieneko soldata propioa izateko eskumena eskuratzeko Herri Ekimen Legegilearen (HEL) sinadura bilketa jarriko dute abian. "Herri Ekimen Legegileak aurrera egiteko ezinbesteko diren sinadurez gain milaka gehiago lortuko ditugu. Lantokiz lantoki, herriz herri, auzoz auzo lan egingo dugu ...

Sindikatuek eta Etxaldek lan ezbehar kopuru handia salatu dute
LAB, ESK, Steilas, EHNE, CGT Nafarroa sindikatuek eta Etxalde mugimenduak euskal lantokietan gertatzen ari diren lan heriotzak salatu dituzte aurten ere. Atzo, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, mobilizazioak egin zituzten Iruñean eta Donostian lan-istripuak lan-baldintza txarren ondorio zuzenak direla salatzeko. Donostian, iaz lan-istripuz hildako langileen oroitzapena Kontxako hondartzan gertatu ...

Sindikatuek apirilaren 28an mobilizatzeko deia egin dute, “Absentismoa, patronalaren iruzurra” lelopean
LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuek mobilizazio eguna deitu dute apirilaren 28rako, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna, "Absentismoa, patronalaren iruzurra. Lan osasuna, gure eskubidea". Manifestazioak Donostian (11:30, Alderdi Eder) eta Iruñean (11:00, Sarasate pasealekua) egingo dira. Sindikatuen arabera, datuek erakusten dute absentismoa "ke-laino bat" dela eta arazo ...

Gotzon Telleria preso gaixoaren askatasuna exijitu dute sindikatuek eta Etxaldek
Gaur goizean, ELA, LAB, ESK, Steilas, CGT, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzea egin dute Bilboko Plaza Biribilean, "Gotzon S.O.S." dinamika babesteko eta Gotzon Telleria preso gaixoaren askapena eskatzeko. Gotzon Telleria gaixotasun genetiko sendaezina duen 68 urteko preso bilbotarra da. Espetxe-legediak zehazten duen bezala, Gotzonek hirugarren graduan egon beharko ...

Gehiengo sindikalak Confebaski eskatu dio gutxieneko soldata propioa negoziatzera eseri dadila
Confebaski gutxieneko soldata propioa negoziatzera eseri dadila exijitu diote ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta HIRU sindikatuek, Bilboko egoitzaren aurrean mobilizazioa eginda. Sindikatuek gutxieneko soldata 1.500 eurokoa izen behar dela adostu dute. [naiz:] ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU sindikatuek eta Etxalde mugimenduak elkarretaratzea egin zuten atzo Confebasken egoitzaren aurrean, Bilbon ...

Sindikatuek eta Etxaldek bat egin dute apirilaren 5erako pentsiodunek deitutako mobilizazioekin
ELAk, LABek, ESK-k, STEILASek, Etxaldek eta Hiruk bat egiten dute gutxieneko soldataren eta pentsio justu eta nahikoen aldeko borrokarekin, eta Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan mobilizatuko dira.. [ELA] Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioak deitu ditu apirilaren 5erako Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan, `Soldata eta pentsio duinak. Orain, hemen eta denontzat. Por ...

Euskal Herriko emakume pentsiodunek pentsioetan generoen arteko aldea murriztea eskatu dute
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeek manifestu bat aurkeztu zuten atzo, Bilboko Bilborock aretoan, premiazko neurriak eskatzen dituena pentsio duinak bermatzeko eta alor horretan genero-arrakala murrizteko. Etxalde, beste talde batzuekin batera, manifestuari atxikitu da. [Gaurgeroa] Ekitaldia Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeek antolatu dute, eta feminista, emakume talde eta pentsiodunak bildu dira, ...

Euskal sindikatuek eta Etxaldek ekimen bateratua adostu dute gutxieneko soldata propioaren inguruan
Confebaskek gutxieneko soldata adosteko mahaiari jarritako betoa gainditzeko ekimen berria iragarri dute ELAk, LABek, STEILASek, ESK-k, HIRU-k eta Etxalde mugimenduak. Sei erakundeen ohar bateratua Pasa den otsailaren 6an, Confebaskek ezezkoa eman zion gutxieneko soldata propioa adosteko mahaia eratzeari, sindikatu guzti-guztiek egindako eskariari muzin eginez. Patronalaren jarrera erabat onartezina da, bai ...