Errigorak beste kanpaina bat hasi du, eta aurten kontsumo arduratsuan jarri dute arreta. Martxoaren 26ra arte egin daiteke eskaera, eta apirilean hasiko dira saskiak banatzen. Beste modura, denona da onura lelo hartuta abiatu du aurtengo kanpaina Errigorak. Kontsumo arduratsuan jarri dute arreta aurten; izan ere, Peru Aranburu (Lekeitio, Bizkaia, 1978) Errigorako kidearen ustez, «espekulazioaren ondorioz» elikagaien munduan aldaketa asko gertatzen ari dira azkenaldian. Martxoaren 26ra arte egin daiteke...
Jauzi Ekosozialak elkarteak Ekotopaketak ekimenaren bigarren edizioa antolatu du martxoaren 28an eta 29an Arrasaten, "Trantsizio ekosoziala hobeto bizitzeko" lelopean. Gotzone Sestorain baserritar eta feministak hartuko du parte Etxalderen ordezkari gisa. 2022an Euskal Herriko lehenengo Ekotopaketak egin ziren Sastraka Gaztetxean. Bertan, hainbat kolektibo eta norbanako bildu ziren Euskal Herrian ekologismo berriaren tresna bat sortzeko helburuarekin. Hemen sortu zen Jauzi Ekosoziala. Topaketa hauek kolektibo ekologista berri bat sortzeko balio izan zuten,...
Etxaldek bat egin du larunbat honetan Donostian Palestinaren aurkako genozidioa salatzeko egingo den mobilizazioarekin. Su-etenaren hautsita Israelen erasoek 400 pertsona baino gehiago hil dituztenez, Gernika Palestinak «ezinbestekotzat» jotzen du euskal gizartearen erantzuna. Bi hilabeteko su-etenaren ondoren Israelek hautsi eta berriz eraso egin die palestinarrei, Gaza bonbardatuta, 400 hildako baino gehiago eraginez. Horren aurrean, Gernika-Palestina ekimenak mobilizazio nazionala deitu du larunbaterako, hilak 22, Donostian. Ohar batean adierazi duenez, «itxaropenez»...
LAB, ESK, Steilas, EHNE, Etxalde, Hiru eta CGT-LKN sindikatuek Nafarroako 2024ko lan-ezbeharrei buruzko txostena eraman dute Nafarroako Parlamentura. Azpimarratzen da ez direla erregistratzen gertatutako 24.000 istripuetako asko. Prebentzio-neurriak ez betetzea, lan-prekarietatea edo enpresak markatzen dituen denboren ondoriozko estresa daude, hein handi batean, iaz Nafarroan ofizialki erregistratutako 24.000 lan-istripu traumatikoen atzean, eta datu horiekin ez datoz bat sindikatuak. LAB, ESK, Steilas, EHNE, Etxalde, Hiru eta CGT-LKN sindikatuetako ordezkari sinikalek...
Bi langile hil dira azken bi egunetan Arratzun (Bizkaia) eta Buñuelen (Nafarroa) izandako lan-istripuetan. Dagoeneko 15 dira aurten Hego Euskal Herrian lan-istripuz hil diren langileak. Astelehenean langile bat hil da Arratzun (Bizkaia), aire zabalean lanean ari zen goi-tentsioko linea baten deskarga baten ondorioz. Langilea saski jasotzaile batean igota zegoen, baserri bateko teilatuan lanak egiteko, lanean ari zen ekipoaren deskarga bat jaso duenean. 61 urteko portugaldarrak Amuriza Cubiertas y Rehabilitaciones...
Europako Batzordeak 26.000 milioi euroren inportazioak zergapetuko ditu apirilaren 1etik aurrera, Donald Trumpek altzairuari eta aluminioari ezarritako muga-zergei erantzunez. Enbido-komertzialek jarraitzen badute, Euskal Herrian lehen sektoreak nozituko du gehien norgehiagoka hori. Asteazken gauerdian sartu da indarrean AEBek Europar Batasuneko aluminio eta altzairuari ezarritako %25ko muga-zerga, eta erabaki "justifikaezin" horri erantzunez, Europako Batzordeak iragarri du 26.000 milioi euroren balioa duten AEBetako inportazioak zergapetuko dituela, beste hainbeste. Apirilaren 1etik...
Ubidekoak (Bizkaia) dira Imanol Iturriotz eta Aritz Bengoa gazteak. “Lagunak gara txikitatik, eta beti izan dugu buruan abeltzaintza proiektu bat martxan jartzeko ideia”, azaldu du Iturriotzek. Nekazaritzari lotutako ikasketak izan ez arren, baserri munduarekin eta ganaduarekin harreman estua izan dute txikitatik, baita ahuntzekin ere. Duela urte pare bat amestutako proiektuari ekitea erabaki zuten. Eta, norberak bere aldetik baino, bidea elkarrekin bideragarriagoa eta errazagoa izanen zela sinetsita, Giberri Gazta egitasmoa...
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Imanol Pradalesek New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Fundazioko CEO Mariet Westermannekin egindako bileraren ostean egindako adierazpenen aurrean, Greenpeacek erantzun du Guggenheim Urdaibaiko Biosfera Erreserban zabaltzea "ideia zaharkitu eta naturaren harraparia" dela. Erakundeak lehendakariari erantzun dionez, "ezin dira alderatu Bilboko Guggenheim museoa 90eko hamarkadako Bilbo industrializatu eta degradatuan eraiki zeneko testuingurua eta Urdaibaiko museoa handitzea planteatzen den egoera, balio kalkulaezineko eremua baita, babes-figura ugari dituena". Bere adierazpenetan,...
"ERROR 404: ¿Preparados para un mundo sin agricultores?" da Elikagaien Justiziako kanpaina berria, sinadura-bilketa barne hartzen duena. Kanpainak salatzen duenez, "etorkizun zalantzagarri baten aurrean gaude, nekazaritza teknifikatuari botere osoa ematen badiogu. Izan ere, horrek ez du bere eraginkortasuna frogatu, nekazaritzako elikagaien katea kontrolatzea du helburu, eta nekazaritzako kimikoen erabilera eta kontsumo masiboarekin jarraitzea". Informazioa eta sinadurak biltzea: Justicia Alimentaria Problematika Zalantzazko etorkizun baten aurrean gaude, nekazaritza teknifikatuari boterea guztiok...
ELAk, LABek, ESK-k, STEILASek, Etxaldek eta Hiruk bat egiten dute gutxieneko soldataren eta pentsio justu eta nahikoen aldeko borrokarekin, eta Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan mobilizatuko dira.. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioak deitu ditu apirilaren 5erako Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan, `Soldata eta pentsio duinak. Orain, hemen eta denontzat. Por unas pensiones y un salario mínimo justo y suficiente´ lelopean. Pentsiodunen Mugimenduak Herri Ekimen Legegile bat bultzatu zuen duela...