Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

“OH-FINE” sortu da, nekazaritza ekologikoari buruzko ezagutza trukatzeko Europako sarea

Hemendik aurrera, Europako 18 erakunde baino gehiago elkarlanean ari dira, ikertzaileek eta ekoizle txikiek elikagaiak ekoizteko jardunbide ekologiko egokiei buruzko ezagutzak trukatzeko aukera izan dezaten. Azaroaren 25ean eta 26an, CSICen (Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorena) instalazioek 18 erakunde zientifiko eta nekazaritza-erakundetako aditu eta ikertzaile europarrak hartu dituzte, OH-FINE proiektua garatzen hasteko. Proiektu horren helburua da ezagutza sortzea eta partekatzea, Europako ikertzaile eta ekoizleen artean. OH-FINErekin, tamaina txikiko nekazaritza-finketarako eraginkorrak,...

Hegalabur haztegiaren proiektuak sortutako kezkak, eztabaidagai Getarian

AZTI zentro teknologikoa eta Balfego enpresa katalana proba batzuk egiten hasi dira Getaria parean. Kantauri itsasoan hegalabur haztegiek izan dezaketen bideragarritasuna ikusi nahi dute. Emaitzak datorren urtean argitaratuko dira, baina proiektuak kezka handia sortu du. Irailaren amaieran prentsaurreko baten bidez jakitera eman zutenez, AZTI zentro teknologikoak eta Balfego enpresa katalanak atun gorria (Thunnus thynnus, hegalaburra edo zimarroia bezala ezagutzen dena) gizentzeko akuikultura proiektu bat garatzeko asmoa dute Getaria...

Eolikoak: klima aldaketari aurre egiteko gako?

Haize erroten zabalpen handi eta azkarraren inguruko eztabaida antolatu zuen atzo Hernani Burujabek, eta Alain Arrutik eta Aritz Otxandianok hizpidera ekarri zituzten aldeko eta kontrako argudioak. Energia eolikoa ekoizteko azpiegiturak zabaltzeko erritmoa izan zuten hizpide atzo Hernanin (Gipuzkoa), Hernani Burujabek antolatutako eztabaida batean. Alor ezberdinetako bi kideren arteko mahai ingurua izan zen, Irati Sarasua kazetariak gidatua. EH Bizirik-eko Alain Arrutik eta Otxandioko (Bizkaia) energia komunitateko kide Aritz Otxandianok...

Zaintza eskubide kolektiboaren alde, instituzioak eta patronalak interpelatuko dituzte sindikatuek

Denon Bizitzak Erdigunean plataformak egindako agerraldian, zaintza langileen baldintzak hobetzeko, pribatizazioa amaitzeko eta lanaldia murrizteko exijitu dute EHNE Bizkaia, LAB, Steilas, ESK, Hiru sindikatuek eta Etxalde mugimenduak. «Historikoa». Halaxe izan zen iazko azaroaren 30a. Egun hartan, Euskal Herriko mugimendu feministak greba feminista orokorrera deitu zuen, eta kaleak hartu zituen zaintza eskubide kolektiboaren alde. Eguna mugarria izan zen arren, egun hartan ez zen ezer amaitu. Horren erakusle izan zen...

Udalbiltzak energia-komunitateak elkartuko dituen sarea eraikiko du

Euskal Herriko energia-komunitateak harremanetan jarriko dituen bigarren mailako sarea eraikiko du Udalbiltza udalen partzuergoak. Prozesuak urtebete iraungo du, eta Euskal Herriko energia-komunitateek marraztuko dute euren etorkizuna. Udalbiltza Partzuergoak Euskal Herriko energia-komunitateak harremanetan jarriko dituen bigarren mailako sarea eraikitzeko prozesua aurkeztu zuen, Donostiako Kursaal aretoan, ostiralean. Proiektuaren helburua bigarren mailako azpiegitura bat sortzea da, azken urte hauetan sortu diren eta abiatzeko bidean dauden energia-komunitateentzat «baliagarria» izango dena. Ohar batean...

Mundu osoko 400 erakundek baino gehiagok EB-Mercosur akordioaren aurkako adierazpena sinatu dute

Mundu osoko 400 erakundek baino gehiagok manifestu bat sinatu dute Europar Batasunaren eta Mercosurren inguruan bildutako herrialdeen arteko merkataritza akordioa gaitzesteko, eta dei egin diete Europako eta Hego Amerikako politikariei "merkataritza akordio toxiko" hori geldiarazteko. Manifestuaren testu osoa EBren eta Mercosurren arteko merkataritza akordioa ORAIN gelditu behar da! Latinoamerikako eta Europar Batasuneko adierazpen hau sinatzen dugun erakundeok bat egiten dugu EBren eta Mercosurren arteko elkartze- eta merkataritza-akordioaren aurka. Atlantikoaren...

Txapel Koop, 2023ko Programa Cultiva-ren ustiategi anfitrioirik onenen artean

Markel Enzunzak, Txapel Koop esnekietan espezializatutako Errigoitiko kooperatibaren izenean, "2023ko Landaketa Programako ustiategi anfitrioirik onenen" aitorpena jaso du Madrilen. Txapel Koop, bere esnekiak Bizkaigane izenarekin merkaturatzen dituena, hiru egonaldiko nekazaritza-ustiategi anfitrioia izan zen joan den urtean, eta zazpi baserritar gazte bertaratu ziren beren teknika agroekologikoak ikastera, Nekazaritza Ministerioak sortutako Programa Cultivaren barruan. Bizkaigane duela berrogei urte baino gehiago sortu zen Errigoitin (Bizkaia). Honen sortzaileak erretiro adinera hurbiltzen joan diren...

Sindikatuek eta Etxaldek baso-langileen osasuna zaintzeko neurriak eskatu dituzte

LAB, ESK, STEILAS, EHNE, Hiru sindikatuek eta Etxalde mugimenduak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Donostiako egoitzaren aurrean salatu dutenez, basogintza sektorean neurri falta dago eta horrek lan istripuen tasa "onartezina" pairatzen du. Era berean, egungo baso-ustiaketaren eredua aldatzea eskatu dute. Azken urteetan basogintzak hilkortasun tasa altuak izan ditu. Sektore hori eraikuntza bera baino 10- 15 aldiz hilkorragoa da bere langile kopurua ikusita (nekez izango dira 1.000 langile Euskal Herrian). Sektorearen sakoneko...

Saioa Alvarez: “Emakume baserritarrak ekintzaileak ere badirela ikusarazi nahi dugu”

Landa-eremuko giza-dinamizatzailea eta Bizkaiko emakume baserritarrentzako lan-planaren teknikaria da Saioa Alvarez. Bera Urdulizko Amaterra aholkularitza-enpresako kidea da, eta, joan den urriaren 15ean, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunean parte hartu zuen, Derion. Nola laburbilduko zenuke urriaren 15ean Derion bizitakoa? Aldarrikapen eta ospakizun eguna izateaz gain, gure lan-plana ere aurkeztu genuen. Emakume baserritarrak ekintzaileak ere badirela ikusarazi nahi dugu eta horien esperientziak mahai gainean jarri. Horretarako, adibidez, parte hartu zuten...

Mihi Urdinaren lehen bi kasuak baieztatu dira Bizkaian

Bizkaian atzemandako mihi urdinaren lehen bi kasuak baieztatu dira. Abanto-Zierbenako ustiategi bateko bi txahal dira, sintomarik gabeak eta 8. serotipokoak. Birusak ez die gizakiei erasaten edo transmititzen. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi du mihi urdinaren lehen bi kasu positiboak detektatu direla lurraldean. Kasuak PCR bidez baieztatu dira Abanto-Zierbenako haragitarako behi-aziendaren ustiategi bateko bi txahaletan. Abereek —zeinen amei ez baitzieten txertorik jarri— ez dute gaixotasunaren sintomarik, eta identifikatutako serotipoa 8. da....
error: Content is protected !!