Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

Jardunaldiak «Zer jan eta nola erosi?» [Gite-IPES/Labore]

  Gites-IPESen oharra : "Zer jan, eta nola erosi? Elikadura Burujabetza Helburu" izenburupean jardunaldiak antolatu ditugu LABORErekin batera, eta ARGIA zein URIOLAren laguntzaz, urriaren 24tik 27ra, bi datak barne, Bilboko auzo ezberdinetan garatuko dena. Ekimen honen bidez, elikadura burujabetzaren inguruko ezagupena zabaltzeko eta eztabaida sustatzeko ekimena garatzeko baliabide izan nahiko genuke. Hizkuntza: Euskara Deskargatu Kartela Egungo testuinguruan, elikadura burujabetza Euskal Herrian, eta Bilbon zehatzago, gogoetarako marko bat eskaintzea...

«Hasi dugun bidea oso garrantzitsua da, balio handia ematen diot» Estiñe Ormaetxea [Etxalde 21]

- Elikagaiak transformatzeko osasun baldintza teknikoen inguruko araudia malgutzeko eskaria lehendik dator. Nola abiatu duzue prozesua? Sektorearen aldetik aspalditik datorren eskakizuna da, aktibitate txikiei eskatzen zaizkien baldintzak zorrotzak zirelako. Eskakizun horri helduz eta elikagaien segurtasuna mantenduz araudia edo baldintzak malgutzeako lana hasi da orain. Prozesua Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun eta Osasun saileen arteko elkarlana izan da, Foru Aldundi eta sektorearekin batera....

Iparraldeko behi Pirenaikaren elkartea sortu da [Etxalde 21]

Hazle mutxo batek osatzen du mementoan. Arrazaren promozioa bultzatu nahi du elkarteak. Irailaren 22an sortu da ofizialki. Iparraldeko behi Pirenaikaren elkarteak hamar bat hazle biltzen ditu dagoeneko eta Euskal Herriko Laborantza Ganbararen (EHLG) laguntzarekin ibiltzen da. Azken urteetan, Ainizako elkarteak bisita zonbait antolatu izan ditu Gipuzkoan eta Nafarroan, behi Pirenaika hazkuntza batzu ikusteko. Laborari multxo batek interesa erakutsi zuen eta teknikalari batekin eraman ziren bilkurak, beharrak eta nahiak zoin ziren aztertzeko. Irailaren 22ko bilkurarekin, forma ofiziala eman zaio taldeari....

Munduko pobreak % 10aren aurka: desberdintasun klimatikoak kalte egiten die kalteberenei eta emisioen erantzule ez direnei

  Oxfam erakundeak egindako txosten berri baten arabera, munduko biztanleriaren % 10 aberatsenek planetako klimari kalte egiten dioten erregai fosilen isurketen erdia ekoizten dute. Erdiak pobreenak, 3,5 mila milioi pertsona inguruk, berotegi-efektua eragiten duten isurketen % 1 inguru baino ez dute eragiten. Oxfamen txostenaren izenburua "Extreme Carbon Inequality: Why the Paris climate deal must put the poorest, lowest emitting and most vulnerable people first" da...

Nekazaritza Politikaren erdigunean elikadura ezartzea [Etxalde 21]

EHNE-Bizkaiaren X. Biltzarrerako Nekazaritza Politikako Ponentziaren lehen zatiaren laburpena. Derio, 2016ko azaroaren 27a. Aurreko bi kongresuetan (2012/2014), lehentasunezko ardatz gisa definitu genuen, alde batetik, Elikadura Subiranotasunean oinarritutako proposamen politiko bat eraikitzea, ekoizpen jasangarrian oinarritua, agroekologiaren bidez; eta, bestetik, garapen-proposamen horren inplementazioa artikulatzeko tresnak definitzea eta aktibatzea, eta, alde horretan, proposamen horren garapena gidatuko lukeen subjektu dinamizatzailearen (ETXALDE) artikulazioan sakontzeko beharra sartzea. Elikadurari dagokionez, argi dago gero eta jende gehiagok...

Ekologikoa vs. jasangarria [Xandra Romero | 7ka]

7kako artikulu bat erreproduzitzen dugu, agian alderdiak sinplifikatzen dituena eta agrotoxikoen edo kutsatzaile hormonalen inpaktua minimizatzen duena, adibidez. Baina iraunkortasuna edo elikadura-subiranotasuna gure ikuspegitik kontuan hartzeak "eco" ziurtagiri hutsak baino zabalago hartzen du. Australiatik datorren "eco" sagar batek ez du ezer jasangarririk. Bestalde, ikerketaren jatorria, Unilever, deigarria da, nekazaritzako elikagaien unibertsoa kontrolatzen duten 10 enpresa multinazionaletako bat baita... Ecológico vs. sostenible «Unileverrek...

Espainiako janariaren 33 kutsatzaile hormonal salatu dituzte ekologistek

Giza hormona-sistema alda dezaketen plagizidak dira. Fruta eta barazkien % 45etan 119 plagizida desberdin aurkitu dituzte Europako Batzordeak ezarritako debekua betetzeko eskatu dute Espainiako janarian 33 plagizida daudela salatu du Ekologistak Martxan taldeak (EA), gizakiengan zein animaliengan hormona-sistemaren funtzionamendua kutsatzeko eta aldatzeko gaitasuna dutenak. Ekologisten Konfederazioak ohar batean jakinarazi duenez, salgai dauden produktuetan aurkitutako kutsatzaileak Pesticide Action Network Europe (PAN) erakundearen (EBn indarrean dauden sailkapen-irizpideen arabera...

Bakea eremuan eraikitzen da: Kolonbiarekiko Elkartasunaren Nazioarteko Misioa [La Vía Campesina]

Datorren irailaren 26an Bake akordioa sinatuko dute FARCek eta Kolonbiako estatuak, Cartagena hirian. Horren ondoren, kontsulta-prozesu bati ekin zion, eta plebiszitu bat onartu zuen. Bertan, kolonbiarrek Bakearekiko konpromisoa berretsi zuten, eta horrek gatazkaren amaiera markatu zuen. Kolonbian bakea sendotzea gertaera historikoa izango da, ez herrialde honentzat bakarrik, baita munduarentzat ere, bost hamarkadako gerraren ondoren. Urte hauetan, hainbat izan dira gatazkaren eragileak, eta...

Bilbo – Milango Ituna (Food Smart Cities for development | FSC4D) Saria

Badakizuenez, Bilboko Udalak parte hartzen du “Food Smart Cities for Development” europear proiektuan, beste Europako zortzi hiriekin (Milan, Turin, Bartzelona, Marseilla, Brujas, Gante, Utrecht eta Tesalonika). Proiektu horren barruan Milango Itunaren jarraipena egiten da. 120 hiri baino gehiagok sinatu dute ituna, euren artean, Bilboko Udalak, “elikadura-sistema jasangarri, barneratzaile, erresiliente, seguru eta dibertsifikatuak garatzeko”. Proiektu honen barruan BILBO – MILANGO ITUNA Food Smart Cities for development (FSC4D) Saria deitu egin...
error: Content is protected !!