Onddo batek eragindako gaitzak kinka larrian jarri ditu intsinis pinuak. Administrazioak eta egurraren sektoreak sailak salbatzeko moduaren bila badabiltza ere, ez dago jakiterik sendabiderik aurkituko duten. Beste eragileek aurrera begirako baso politikaz eztabaidatu nahi dute. Iñaki Petxarroman, Berria egunkarian argitaratua 2018ko Urriaren 7an Nahikoa da etxeko edo autobuseko leihotik begiratzea Euskal Herriko zenbait eskualdetako basoetan pairatzen ari diren egoera larriaz jabetzeko. Dothistroma pini eta Lecaonosticta acicola izeneko onddoek...