“OH-FINE” sortu da, nekazaritza ekologikoari buruzko ezagutza trukatzeko Europako sarea
Hemendik aurrera, Europako 18 erakunde baino gehiago elkarlanean ari dira, ikertzaileek eta ekoizle txikiek elikagaiak ekoizteko jardunbide ekologiko egokiei buruzko ezagutzak trukatzeko aukera izan dezaten. [agroecologia.net] Azaroaren 25ean eta 26an, CSICen (Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorena) instalazioek 18 erakunde zientifiko eta nekazaritza-erakundetako aditu eta ikertzaile europarrak hartu dituzte, OH-FINE proiektua garatzen hasteko. Proiektu horren helburua da ezagutza sortzea eta partekatzea, Europako ikertzaile eta ekoizleen artean. OH-FINErekin, tamaina txikiko nekazaritza-finketarako eraginkorrak, osasungarriak, ekologikoak eta bideragarriak diren elikagaiak ekoizteko alternatibak identifikatuko dira. Informazio hori guztia maila zabalagoan zabaldu eta partekatuko da. Proiektu honen indarguneetako batek nekazari eta abeltzainen gaitasunak indartu nahi ditu, Europako…
Hegalabur haztegiaren proiektuak sortutako kezkak, eztabaidagai Getarian
AZTI zentro teknologikoa eta Balfego enpresa katalana proba batzuk egiten hasi dira Getaria parean. Kantauri itsasoan hegalabur haztegiek izan dezaketen bideragarritasuna ikusi nahi dute. Emaitzak datorren urtean argitaratuko dira, baina proiektuak kezka handia sortu du. [naiz:] Irailaren amaieran prentsaurreko baten bidez jakitera eman zutenez, AZTI zentro teknologikoak eta Balfego enpresa katalanak atun gorria (Thunnus thynnus, hegalaburra edo zimarroia bezala ezagutzen dena) gizentzeko akuikultura proiektu bat garatzeko asmoa dute Getaria parean, 3,688 itsas miliatara. Aurtengo neguan eta datorren udan proba desberdinak egingo dituzte proiektua bideragarria den edo ez ikusteko, eta emaitzak datorren urte amaieran argitaratzea espero da. AZTItik diotenez, gaur egun…
Eolikoak: klima aldaketari aurre egiteko gako?
Haize erroten zabalpen handi eta azkarraren inguruko eztabaida antolatu zuen atzo Hernani Burujabek, eta Alain Arrutik eta Aritz Otxandianok hizpidera ekarri zituzten aldeko eta kontrako argudioak. [berria] Energia eolikoa ekoizteko azpiegiturak zabaltzeko erritmoa izan zuten hizpide atzo Hernanin (Gipuzkoa), Hernani Burujabek antolatutako eztabaida batean. Alor ezberdinetako bi kideren arteko mahai ingurua izan zen, Irati Sarasua kazetariak gidatua. EH Bizirik-eko Alain Arrutik eta Otxandioko (Bizkaia) energia komunitateko kide Aritz Otxandianok erantzun zieten Sarasuak egindako galderei. Gehienbat, haize errotak zabaltzeko erritmoaz aritu ziren, zer behar dauden azaldu zuten, eta egoerak sortzen dituen erronkak aletu; Otxandianok, orokorrean, beharrezko ikusten du azpiegitura handiak azkar…
Zaintza eskubide kolektiboaren alde, instituzioak eta patronalak interpelatuko dituzte sindikatuek
Denon Bizitzak Erdigunean plataformak egindako agerraldian, zaintza langileen baldintzak hobetzeko, pribatizazioa amaitzeko eta lanaldia murrizteko exijitu dute EHNE Bizkaia, LAB, Steilas, ESK, Hiru sindikatuek eta Etxalde mugimenduak. [berria] «Historikoa». Halaxe izan zen iazko azaroaren 30a. Egun hartan, Euskal Herriko mugimendu feministak greba feminista orokorrera deitu zuen, eta kaleak hartu zituen zaintza eskubide kolektiboaren alde. Eguna mugarria izan zen arren, egun hartan ez zen ezer amaitu. Horren erakusle izan zen atzo, grebaren urteurrenari begira, Denon Bizitzak Erdigunean plataformak egin zuen agerraldia. Bertan izan dira LAB, Steilas, ESK, EHNE Bizkaia, Etxalde eta Hiru, eta argi utzi dute borrokan jarraitzeko asmoa dutela: «Zaintza…
Udalbiltzak energia-komunitateak elkartuko dituen sarea eraikiko du
Euskal Herriko energia-komunitateak harremanetan jarriko dituen bigarren mailako sarea eraikiko du Udalbiltza udalen partzuergoak. Prozesuak urtebete iraungo du, eta Euskal Herriko energia-komunitateek marraztuko dute euren etorkizuna. [naiz:] Udalbiltza Partzuergoak Euskal Herriko energia-komunitateak harremanetan jarriko dituen bigarren mailako sarea eraikitzeko prozesua aurkeztu zuen, Donostiako Kursaal aretoan, ostiralean. Proiektuaren helburua bigarren mailako azpiegitura bat sortzea da, azken urte hauetan sortu diren eta abiatzeko bidean dauden energia-komunitateentzat «baliagarria» izango dena. Ohar batean azaldu zuenez, hala, sareak «komunitateei lagunduko die izan ditzaketen beharrak asetzen, eta erronkak elkarrekin gainditzeko aukera eskainiko die, energia proiektu horiek sendotzeko». Aurkezpenean, Udalbiltzako lehendakari Haritz Alberdi Arrillagak partzuergoak azken urte…
Mundu osoko 400 erakundek baino gehiagok EB-Mercosur akordioaren aurkako adierazpena sinatu dute
Mundu osoko 400 erakundek baino gehiagok manifestu bat sinatu dute Europar Batasunaren eta Mercosurren inguruan bildutako herrialdeen arteko merkataritza akordioa gaitzesteko, eta dei egin diete Europako eta Hego Amerikako politikariei “merkataritza akordio toxiko” hori geldiarazteko. Manifestuaren testu osoa EBren eta Mercosurren arteko merkataritza akordioa ORAIN gelditu behar da! Latinoamerikako eta Europar Batasuneko adierazpen hau sinatzen dugun erakundeok bat egiten dugu EBren eta Mercosurren arteko elkartze- eta merkataritza-akordioaren aurka. Atlantikoaren bi aldeetako arduradun politikoei dei egiten diegu akordio komertzial toxiko hau gelditzeko. Ateak itxita negoziatuta, akordio honek ez du parte-hartze publikorik edo zenbaketarik. Europako Arartekoak berak ere kritikatu du Europako Batzordearen…
Txapel Koop, 2023ko Programa Cultiva-ren ustiategi anfitrioirik onenen artean
Markel Enzunzak, Txapel Koop esnekietan espezializatutako Errigoitiko kooperatibaren izenean, “2023ko Landaketa Programako ustiategi anfitrioirik onenen” aitorpena jaso du Madrilen. Txapel Koop, bere esnekiak Bizkaigane izenarekin merkaturatzen dituena, hiru egonaldiko nekazaritza-ustiategi anfitrioia izan zen joan den urtean, eta zazpi baserritar gazte bertaratu ziren beren teknika agroekologikoak ikastera, Nekazaritza Ministerioak sortutako Programa Cultivaren barruan. Bizkaigane duela berrogei urte baino gehiago sortu zen Errigoitin (Bizkaia). Honen sortzaileak erretiro adinera hurbiltzen joan diren heinean, belaunaldi-berritze prozesu bati hasiera emateko beharra ikusi zen. Honela, 2018. urtean Txapel Koop. Elkarte Txikia sortu zuten, gaur egun 10 kidek osotzen duen lan taldea. Berritze prozesu honetan, Bizkaiganeko ustiategi…
Sindikatuek eta Etxaldek baso-langileen osasuna zaintzeko neurriak eskatu dituzte
LAB, ESK, STEILAS, EHNE, Hiru sindikatuek eta Etxalde mugimenduak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Donostiako egoitzaren aurrean salatu dutenez, basogintza sektorean neurri falta dago eta horrek lan istripuen tasa “onartezina” pairatzen du. Era berean, egungo baso-ustiaketaren eredua aldatzea eskatu dute. Azken urteetan basogintzak hilkortasun tasa altuak izan ditu. Sektore hori eraikuntza bera baino 10- 15 aldiz hilkorragoa da bere langile kopurua ikusita (nekez izango dira 1.000 langile Euskal Herrian). Sektorearen sakoneko prekaritatea da oinarrizko arrazoietako bat; adibide gisara, 2018ra arte eremu horretan oso langilek gutxik ziharduen alta emanda dagokion CNAEan, eta ikuskaritza kanpaina baten ostean bat-batean altan emandako langile kopuruak nabarmen egin…
Saioa Alvarez: “Emakume baserritarrak ekintzaileak ere badirela ikusarazi nahi dugu”
Landa-eremuko giza-dinamizatzailea eta Bizkaiko emakume baserritarrentzako lan-planaren teknikaria da Saioa Alvarez. Bera Urdulizko Amaterra aholkularitza-enpresako kidea da, eta, joan den urriaren 15ean, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunean parte hartu zuen, Derion. [Hiruka] Nola laburbilduko zenuke urriaren 15ean Derion bizitakoa? Aldarrikapen eta ospakizun eguna izateaz gain, gure lan-plana ere aurkeztu genuen. Emakume baserritarrak ekintzaileak ere badirela ikusarazi nahi dugu eta horien esperientziak mahai gainean jarri. Horretarako, adibidez, parte hartu zuten elkarteetako ordezkariek harro sentiarazten dien proiektu edo ekintzaren bat azaldu zuten. Oro har, nahiko pozik atera ginen danok, ez delako ohikoa kaleko eta landako emakume ekintzaileen arteko halako topaketak izatea, eta…
Mihi Urdinaren lehen bi kasuak baieztatu dira Bizkaian
Bizkaian atzemandako mihi urdinaren lehen bi kasuak baieztatu dira. Abanto-Zierbenako ustiategi bateko bi txahal dira, sintomarik gabeak eta 8. serotipokoak. Birusak ez die gizakiei erasaten edo transmititzen. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi du mihi urdinaren lehen bi kasu positiboak detektatu direla lurraldean. Kasuak PCR bidez baieztatu dira Abanto-Zierbenako haragitarako behi-aziendaren ustiategi bateko bi txahaletan. Abereek —zeinen amei ez baitzieten txertorik jarri— ez dute gaixotasunaren sintomarik, eta identifikatutako serotipoa 8. da. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidego osoa 8. serotipoaren aurkako murrizketa-eremu gisa sailkatuta dago, eta, horren ondorioz, nahitaezko txertaketa aktibatu da lurraldean. Bizkaian, borondatezko txertaketa aurtengo udaberriaz geroztik sustatu du Foru Erakundea….