Arrantzaleak haserre agertu dira arrantza debekuarekin
Bizkaiko Golkoko uretan arrantza debekatu dute hilabetez, izurdeak babesteko. Arrantzaleek prezioen igoera aurreikusi dute, eskaintzak behera egingo duelako. Talde ekologistak neurriaren alde agertu dira. Itxierak kaltetutako arrantzaleek ordain “egokia” jasoko dutela esan du Espainiako Gobernua. [Argia / eitb] Debekatuta geratu da arrantza astelehenetik aurrera Bizkaiko Golkoko uretan. Frantziako Gobernuak ezarri du neurria, eta otsailaren 20ra arte iraungo du, izurdeen ernalketa garaia babesteko. Ekologisten eta Europar Batasunaren eskakizuna izan da debekua. Horrez gain, Espainiako Gobernuak adierazi du sare bidezko arrantza debekatuko duela Bizkaiko Golkoan, oraindik zehaztapen gehiagorik eman ez duen arren. Haserre agertu dira euskal arrantzaleak, aukera gutxiago izango baitute arrantzatzeko….
Bideoak: kaleak Israelen genozidioaren aurka oihukatzen
Estatuan 🇵🇸 Atzo, Espainiako Estatu osoan dozenaka mila pertsona atera ginen gure herri eta hirietako kaleetara, Gazako genozidioa amaitzea eta Israeli boikota egitea eskatzeko, palestinarren aurka egindako krimenengatik.pic.twitter.com/99DFRe35XD — APDHA (@APDHA) January 22, 2024 Euskal Herrian
Trantsizio Energetikorako Legerako akordioaren gakoak
Trantsizio energetikoaren eta klima aldaketaren lege proposamenak zenbait aldaketa jasoko ditu, EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren arteko negoziazioen ondorioz. Hona akordioaren gakoak, atalka laburbilduta. [Berria] Helburu zehatzak Lege proposamenaren hasierako testuak 2050erako karbono neutraltasuna lortzeko helburua jasotzen du, baina akordioak beste arlo batzuetako helburuak ere zehaztu ditu, eta, mende erdirako xedeen aurretik, baita tarteko helburu batzuk ere: berotegi gasen kasuan, 2030erako isuriak %33 murriztea -1990eko datuen aldean- energia eraginkortasunaren arloan, kontsumoa %12 gutxitzea 2030erako —2021eko datuen aldean—, eta %37 mende erdirako energia berriztagarriek azken kontsumoari egingo dioten ekarpena %32koa izatea 2030ean, eta %97koa 2050erako. Taldeek irekita utzi dute helburu horiek…
Euskal Herri osoko sagardoa hartuko du aurrerantzean Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenak
Euskal Sagardoa Jatorri Izendapena aurkeztu dute ostiral honetan. Euskal Herri osoko produktua hartuko du eta aitzindaria izango da, Bidasoako bi aldeetako sagardoa hartzen duelako bere baitan. Aurrerago, Nafarroako sagar eta sagardotegiek ere sor-marka horretan sartzeko prozesuari ekingo diote. [Naiz] Euskal Sagardoa Jatorri Izendapeak Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko sagardoak eta sagar barietateak hartuko ditu bere baitan hemendik aurrera, Euskal Sagardoa deitura berriarekin. Gainera, Europako Batasunaren oniritzia jaso bezain pronto, Nafarroako sagardotegiek ere izendapen horretan sartzeko prozedurari heltzeko konpromisoa hartu dute. Ostiral honetan aurkeztu dute Donostiako Lakuako Gobernuaren ordezkaritzan egindako agerraldian. Bertan izan dira Arantxa Tapia, Lakuako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta…
“Bazka ondoen aprobetxatzen duten haragitarako behi-aziendak dira diru gehien irabazten dutenak”
Galiziako 26 ustiategiren azterketa ekonomiko baten arabera, beren nekazaritza-azaleraren erabilera ona egiten duten familia-haztegiek errentagarritasunaren bikoitza lortzen dute abeltzaintza-etxe handi eta intentsiboagoekin alderatuta. «Familiako abeltzaintzak eraginkorragoak dira, diru-sarreren % 47 gastuak ordaintzeko erabiltzen baitute. Aldiz, tamaina handiagoko ustiategietan, alokatutako azaleraren ehuneko handiagoa dutenetan, diru-sarreren gaineko kostuen ratioa % 79ra igotzen da, eta, beraz, marjina txikiagoa dute».
Behi esnearen kontsumoaren aldeko kanpaina abiatu du Leartiker Esneki Zentroak
Publizitate iragarkia: Euskal gizartearen kontsumo ohituretan aldaketak eragitea da xedea, jasangarritasunaren sustatzaile aktibo bilakatu daitezen kontsumitzaileak. Behi esnearen kontsumoa sustatzeko kanpaina jarri du martxan Leartiker Esneki Zentroak, Eusko Jaurlaritzaren Berriker dirulaguntza programaren babesarekin eta Neiker Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundearekin elkarlanean. ‘Zaindu zure ingurua, edan betikoa. Behi esnea, baina ez edonolakoa’ lelopean, behi esnearen onura desberdinen berri emanez, kontsumo ohituretan aldaketa egitera animatu eta jasangarritasunaren aldeko agente bilakatzera animatu nahi dituzte kontsumitzaileak. Euskadiko esnegileen sektorea mikroenpresa eta enpresa txikiek osatzen dute, familia enpresa asko eta asko, gizartearen eskakizun eta kalitate zein segurtasun estandarretara moldatzeko etengabeko lanean ari direnak. Animalien…
Ekologistak Martxan taldeak genetikoki eraldatutako organismoen aurkako sinadurak biltzen ditu
Ekologistak Martxan taldeak sinadura bilketa bat hasi du genetikoki eraldatutako organismo berriei buruzko legearen aurka. Erakunde ekologistak eurodiputatuei zuzendutako gutun bat diseinatu du, lege-proiektua ez babesteko eskatuz. Mezuaren testuan, Ekologistak Martxan taldeak adierazi du Bruselan eztabaidatzen ari diren GEO berriei buruzko lege berriak ez duela “funtsezko segurtasun-kontrolik, trazabilitaterik eta azken produktuen etiketarik”, eta horrek ekar dezakeela “genetikoki eraldatutako eta frogatu gabeko elikagaiak gure eremuetan eta plateretan amaitzea, guk jakin gabe”. Gutunean adierazten denez, GEO berriek “gure osasuna eta ingurumena ere mehatxatzen dituzte”, eta “ez dakigu zer arrisku eta ondorio izango lituzketen”. Merkatuan dauden GEOek “ez dituzte promesak bete; alderantziz, ez…
‘Elikadura Iraunkorra Erdigunera’ foroaren laburpen-bideoa
EHNE Bizkaiak 2023ko azaroaren 23an Derion antolatutako “Elikadura Iraunkorra Erdigunera” Foroaren laburpen bideoa. Foroari buruzko informazio guztia web orri honetan dago.