Zure ahuakate-tostadaren alde iluna
Bizkaiko Foru Aldundiak 4,48 milioi euro erabiliko ditu nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko
Bizkaiko Foru Aldundiak nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko 4,48 milioi euroko laguntza-lerro bat onartu du. Laguntzen helburua da “ustiategia modernizatzea eta mekanizatzea, produkzioaren zeharkako kostuak murrizteko eta lanaren produktibitatea, ingurumen-iraunkortasuna, laneko segurtasuna eta animalien higiene-baldintzak hobetzeko, ekoizpenen kalitatea handitzeaz eta elikagaien segurtasuna indartzeaz gain”. Dirulaguntzen helburua da, halaber, “ekoizpena merkatuaren eskaeretara bideratzea eta nekazaritza-jarduerak dibertsifikatzea”. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honako hauek izango dira, besteak beste: “bioekonomia zirkular iraunkorrari eta ura, airea edo lurzorua bezalako baliabide naturalen kudeaketa eraginkorrari laguntzen diotenak; ingurune naturala, higiene-baldintzak edo animalien ongizate-maila hobetzen laguntzen dutenak, biodibertsitatearen galera geldiarazten eta alderantzikatzen laguntzen dutenak; programa informatikoak eskuratzeko, garatzeko edo…
“Gure platera gure aukera”k eskola-jantokien “eredu deszentralizatu berria” eskatzen du
Gure Platera, Gure Aukera ekimenak Hezkuntza Sailari eskatu dio “behingoz” has dezala eskola-jantokien eredu deszentralizatu berria eraikitzeko prozesua, inplikatutako eragile guztiekin, eta eskatu duten ikastetxeetan eta eraikiko diren ikastetxe berri guztietan sukaldeak eraikitzeko deia egin dio. Gero eta gehiago dira eskola-jantokien kudeaketa zentralizatuaren aurrean alternatibak bilatzen ari diren ikastetxe publikoak. Egoera hori agerian uzteko, Gure Platera, Gure Aukera ekimenak prentsaurrekoa eman du Bilbon, kudeaketa alternatibak eskatzen dituzten ikastetxeekin batera: Berton Bertokoa (Durangaldea), Salburua (Gasteiz), Zeanuriko eskola, San Martin eskola (Bergara), Urduñako eskola, Muskizko ikastola. 2019an, Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiek lau hilabeteko epea eman zioten Eusko Jaurlaritzari jantokien plegu berriak inplikatutako…
2050erako erregai fosilak uzteko “trantsizioa” onartu dute COP28an
Presidentetzak proposatutako azken zirriborroa onartu dute herrialdeek. Adostutakoa lehen proposamena baino harago doa (erregaiok “murriztea” planteatzen zuen), baina ez du erregai fosilei azkena ematea proposatzen. Ekologistak Martxan taldeak gogor kritikatu du akordioa, eta “etsigarria, eskasa eta kolaz betea” dela esan du. Testuak trantsizioari ekiteko deia egiten die estatuei, erregai fosiletatik aldentzeko, “modu ordenatu eta ekitatiboan, hamarkada kritiko honetan (2020-2030) ekintza bizkortuz, 2050ean zero emisio garbi lortzeko, zientziaren arabera”. Ezarritakoaren arabera, berotegi-gasen isurketak %43 jaitsi beharko lirateke 2030erako, eta %60 2035erako, betiere 2019ko mailekin alderatuta. 2050erako, helburua zero emisio garbi egitea da. Ekologistak Martxan taldearen ustez, azken testua “AEBen eta Saudi…
Bergarako Udalak lurzoru ez urbanizagarrian lursailak erosteko deialdi irekia egitea erabaki du
Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.125.000 euro bideratuko ditu 2024an 40 urtetik beherako baserritarrentzat
Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.125.000 euro bideratuko ditu 2024an 40 urtetik beherako baserritarrek enpresa berriak sor ditzaten, bai lehendik dauden ustiategien kargu eginez, bai berriak irekiz. Batez besteko laguntza ekonomikoa 43.000 eurokoa izan da aurten, eta, gainera, programa honen onuradunek aholkularitza eta laguntza teknikoa jasotzen dute bost urtez, beren proiektuak gauzatzeko. 2004an hasi zenetik, 329 gaztek ekin diote beren proiektu profesionalari, Gaztenek programaren laguntzarekin. 188k familia-ustiategiak hartu dituzte beren gain, belaunaldien arteko erreleboa bermatuz; 141k, berriz, negozio berriak ireki dituzte. Nabarmendu behar da ustiategien arrakasta-ehunekoa handia dela, % 90ek beren jarduerari eusten baitiote. Nekazaritzako inbertsioetarako laguntzak Era berean, Gobernu Kontseiluak abenduaren…
Elikadura-transmisioko gaixotasunak % 44 gehitu ziren Europan 2022an
Maite Aristegi: “«Elikadura oinarrizko eskubidea da eta ez da hala tratatu» (Naiz Irratia)
Euskal Herriko nekazarien egoerarekin kezka adierazi du Maite Aristegi abokatu eta Etxalde elikadura subirautzaren aldeko mugimenduko kideak. Egungo nekazaritza poitikak nekazaritzak bizi duen egoeraren erantzuleak direla salatu du Aristegik. [Audioa Naiz irratian]
Laura Lorenzo (Foro Rural Mundial): “Familia nekazaritzaren euskal eredua jasangarriena da”
Foro Rural Mundial-eko zuzendari Laura Lorenzo arabarra Dubaiko Klimaren Munduko Gailurrean parte hartzen ari da egunotan. Bertan familia-nekazaritzaren eredua defendatu du, Euskadin egiten den eredua, elikagaiak ekoizteaz gain, elikagaien segurtasuna bermatzen duelako, landa-sarea bizirik mantentzen duelako eta klima-aldaketa arintzen laguntzen duelako. SER kateko Hora 14 Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, berotze globalak eragiten dio eredu horri; izan ere, zenbait laboreren ereitea aurreratu behar izan dute, eta, horren ondorioz, iaz bazka-eskasia izan zen abereentzat. Horregatik, laguntza gehiago eskatu ditu familia nekazaritzarako, munduko herrialde askotan egiten dena, atmosferara isurtzen diren berotegi-efektuko gas garbiak murrizten laguntzen duen eredu iraunkorra delako. Laura Lorenzok…
Norvegiako itsas hondoko mineralen erauzketaren aurkako sinadurak biltzen hasi dira
Avaaz erakundea sinadurak biltzen ari da mundu osoan Norvegiako presidenteak itsas lurrean mineralen erauzketa onartzeko duen ekimenaren aurka. [ Sinadurak biltzeko esteka] Norvegiako diputatuei, Jonas Gahr Støre lehen ministroari, Espen Barth Eide Kanpo Arazoetako ministroari, Andreas Bjelleand Eriksen Klima eta Ingurumen ministroari, Terje Aasland Petrolio eta Energia ministroari eta munduko buruzagiei zuzendutako gutun batean, Avaazek “itsas hondoko edozein meatzaritza mota” baztertzeko eskatu du, “ekosistemak suntsituko dituelako, gure itsasoak pozoituko dituelako eta itsas bizitzari kalte kalkulaezinak egingo dizkiolako”. Erakundeak bere idazkian egiaztatu duenez, “gure basoak hilda edo hilzorian daude” eta “gure ibaietako urak pozoituta daude” meatzaritzaren ondorioz. “Zer gertatuko litzateke gure…