Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute
Iturria: Argia/ Zero zabor Otsailaren 12an publiko egin aurretik,Le Mondek zabaldu du aurrerapena: ikerketa batek demostratu du Marseilla metropoliak Fos-sur-Merren daukan polo industrialaren –tartean erraustegiaren– inguruan ekoiztutako elikagaiak dioxinak, PCB eta bestelako kutsagaiak daramatzatela. Biztanleak aspalditik airearen kalitate txarragatik eta kutsadurak eragindako gaixotasunengatik kexu dituen Fos-sur-Merreko udalak salaketa sartu du auzitegian. Le Monde egunkariak oihartzun handia eman dio albisteari Frantzia osoan “A Fos-sur-Mer, la pollution industrielle contamine aussi les aliments” titulua ipinita bere kronikari. Izan ere, Fos golkoko portuak daukan industria multzoaren ondoan bizi diren 100.000 biztanleak aspalditik dira kexu arnasten duten airearen kalitateagatik. ADPLGF Foseko Golkoko Kostaldea Babestu eta Defenditzeko Alkarteak urte…
Martxan da bere osotasunean Azoka Plaza, Euskal Herriko produktuen bilgunea
Uztarria.eus Web gunetik ateratako berria, 2018-02-03 17:20 Azpeitiko plazak itxura ezberdina du duela denbora batetik, Azoka Plaza berrituari esker. Joan den uztailaz geroztik ari dira inguruko baserritarrak beren produktuak eraikin horretan saltzen, baina gaur jarri dute martxan proiektua bere osotasunean. Gaur zabaldu ditu ateak Elikaguneak, eta gaur egin dute eraikinaren inaugurazio ekitaldia. 12:00etan hasi da ekitaldia, eta 300 lagunetik gora bildu da bertan. Hasteko, Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe trikitilariek alaitu dute giroa musikaz, eta, jarraian, Eneko Etxeberria alkateak hartu du hitza. Gaurkoa “egun garrantzitsua” dela nabarmendu du, eta eskerrak eman dizkie Azoka Plazaren proiektua posible egin duten guztiei. “Eraikin hau zoragarria da, baina…
Auzolana, emakumeon aliantzak josteko erraminta
Etxaldeko emakumeen taldeak deituta, neguko auzolana egin dugu 14 lagunek pasa den urtarrilaren 27an. Lekua, Antzuolako Pikunieta baserria (Gipuzkoa). Mendi-mendian. Egitekoak, gaztategia eta biltegia margotzea eta artegiko azpigarriak aldatzea. Baina lan zehatz horietan laguntzetik haratago, auzolana aukera ederra izan da Josebe Blanco eta Exkerra artzainen errealitatea ezagutzeko. Eta, bide batez, auzolana beti da une egokia konplizitateak josteko, beste kide batzuk ezagutzeko, bizitza partekatzeko… Mugimendu feminista baserritartzea eta emakume baserritarrak feministatzea da Etxaldeko emakumeen taldearen helburua, eta bide horretan argi dute elkar hartzeko modu ezin egokiagoa dela auzolana. Goizeko 9etan ipini genuen hitzordua Antzuolako plazan. “Bergaran egin bazenute hobe, hau Antzuola…
Julia Martinezen (Fundación Nueva Cultura del Agua) agerraldia Arabako Batzar Nagusietan
Urtarrilaren 29ko Arabako Batzar Nagusiek proposatzen dizuegun bideo honetan, Fundación Nueva Cultura del Aguako Julia Martinezen agerraldia ikus dezakegu, Barrongo urtegiaren inguruan egindako azterlan tekniko berria eta Arabako Haranetako ureztapena hobetzeko proiektua aurkezten. Interesgarriak dira emandako datuak eta txosten horren emaitzak. Bideoa
Marcio Mattos MSTko (Movimiento de los trabajadores rurales sin tierra) kidearen oroimenean
Marcio Mattosen erailketaren albiste tamalgarriak minduta utzi gaitu, bera MSTko liderra eta, Brasilen, Bahia estatuaren aldeko borrokan erreferente politikoa izan da, honela La Via Campesinako Europako Koordinakundeak gure dolu minak eta elkartasuna adierazi nahi diogu bere familia eta MST guztiari. MSTko gure kideekin batera, Europako koordinakundetik Marcio Mattos kidearen erailketa salatzen dugu eta autoritateei ikerketa sakon bat berehala has dezaten exijitzen diegu. Familiakoek eta lagunek kontatu digutenaren arabera, MSTko liderra bere semeraen aurrean akatu zuten hiru tiroz, bere etxeko babesean zegoela, Boa Suerteko asentamentuan, Chapada Diamantina errejioan. Marcinho, bere hurbilekoek deitzen zioten bezala, Bahiako estatuan MSTko lider bilakatu zen, ezkertiar…
Lingua Navarrorum-Txerri Navarrorum
1985-1986 urte inguruan, ikastolatik aterata arratsalde batean Nafarroako parlamentu atarira joan ginen protestatzera. Egun hartan VASCUENCEaren legearen onarpena zen eztabaidagai, Nafarroa zonalde desberdinetan banatuko zuena gerora: eremu euskalduna, mistoa eta ez euskalduna. Modu honetan nafarrek bizitokiaren arabera euskera erabiltzeko eta ikasteko eskubidea bermatua izango zuten edo ez. Lege haren arabera, soilik Nafarroako iparraldea kokatu zen eremu euskaldunean. Joan den astean, aurrerantzean Nafarroako Foru erkidegoan abeltzaintza esplotzioetako baldintza higieniko-sanitarioak, animalien ongizatearenak eta zooteknikoak arautuko dituen Foru Dekretuaren proiektua argitaratu da. Hau irakurtzean Vascuencearen Legeaz oroitu naiz, honek egiten duen moduan hark ere ez baititu nafar guztiak modu berean tratatzen. Zehaztasunetara pasaz,…
Esnearen sektoreak argi eta garbi ikusten du ekoizpen-ereduen arteko talka
Alde batetik, proiektu hiper-intentsiboak planteatzen dira, hala nola Soriako 20.000 behiko etxaldea, eta bestetik, esne ekologikoaren edo artzaintzan oinarrituta ekoitzitakoaren eskaintza handitzen da. Behi-esneak sektorean dauden bi ekoizpen-ereduen arteko talkaren adibide argia bizi izan du 2017an. Alde batetik, eredu industrial eta intentsiboa dago, gero eta garratzagoa ekoizpen osoa kopiatzeko apustuan, eta horren adibide nagusia Sorian eraikitzea aurreikusten den 20.000 behiko makrogranja proiektua da. Era berean, adierazgarria da, zentzu berean, Danone multinazionalak Nafarroako hainbat baserritarri emandako tratua, esnearen bilketaren kontibatasuna ekoizpena izugarri handitzearen baldintzapean jarriz. Azkenik, Kaiku kooperatibak jaso du abeltzain horien esnea. Beste muturrean, abeltzaintza-proiektuak daude, lurrari lotutako ekoizpenaren alde…
Aro berri baterantz: Tribunal Monsanto
2017. urtea Monsantoren eta gure elikadura-sistema kontrolatzen saiatzen diren enpresa pozoitsuen aurkako oposizio handi eta hazkorraren urtea izan da. Monsantoko Auzitegiak planteatutako legezko iritzia puntu gorena izan zen. Lehen aldiz, mundu osoko Monsantoren biktimak bildu ziren eta nazioarteko epaileen panel bat konbentzitu zuten enpresa oinarrizko giza eskubideak urratzen ari dela. Ez dugu lortu Europar Batasunean glifosatoa berriro baimentzea, baina 15 urterako argi berdea lortu beharrean, Monsantok 5 urteko baimena lortu zuen. Frantzia eta Italia herbizida hiru urtez ezabatzeko aukera eztabaidatzen ari dira. Milioi eta erdi pertsonek herritarren ekimena sinatu zuten eta Monsantoren portaerari buruzko eztabaidak herrialde askotako albisteetan atera ziren….
Etxaldek bat egiten du larunbateko manifestazioarekin
Etxaldetik bat egiten dugu eta dei egiten diogu sektoreari larunbatean euskal presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manifestaziora joateko, “Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude, giza eskubideak, konponbidea, bakea” lelopean. Bat gatoz euskal preso politikoen eskubideei dagokienez urrats handiak emateko beharrarekin, eta berriro diogu presaz jokatu behar dela gaixo dauden presoen kasuetan. Horregatik, larunbat honetan, urtarrilak 13, Bilboko kaleak beteko ditugu. Euskal Herria, 2018ko urtarrilaren 8an
Etxalde app: nola bete erosketa saskia modu arduratsuan
A menos de una semana de las típicas celebraciones navideñas alrededor de las mesas familiares muchxs estaran preparando la lista de los productos a comprar. Pero, ¿cómo podemos llenar de alimentos nuestras mesas de una manera responsable y sostenible? Con este fin, la aplicación Etxalde puede ser de gran ayuda. Creemos que es imprescindible sembrar para recolectar, en todos los órdenes de la vida. Es necesario sembrar ideología para poder explicar y entender los procesos de cambio que proponemos. También hacerlo desde lo concreto, con propuestas e ilusión. Por otro lado, concebimos la tecnología como un laboratorio permanente para afrontar ,…
