La Vía Campesina VII. Nazioarteko Konferentzia [ARGIA · Erreportajea]
IKUSI/VER/WHATCH/VOIR: ARGIAko ERREPORTAIA > ERREPORTAIA ARGIAko WEB HORRIAN: http://www.argia.eus/argia-astekaria/2562/la-via-campesinaren-vii-nazioarteko-biltzarra
I. Kronika: «Lurra eta Elikadura Burujabetzaren aldeko Martxa»
Gaur, hilak 14, “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU! goiburu duen Bergara- Derio martxari hasiera eman zaio Bergarako Angiozar auzunetik. Dakizuenez, La Via Campesina nazioarteko Konferentzia Derion (Bizkaian) burutuko du aste honetatik aurrera. Elikadura burujabetza da La Via Campesinaren aldarrikapenen ardatza, baina horretarako lurra behar da. Lurra baliogabetzen den heinean Elikadura Subirautza ia ezinezko bilakatzen dela begibistakoa da. Alde horretatik, martxa honekin salatu nahi da E.H. dela Europan artifizializatutako lur gehien duenetako lurralde bat. Hirigintza, industriagintza eta mota guztietako azpiegitura erraldoiek eragiten dute lur artifizializazioa eta horren ondorioz elikadura ekoizpen oso txikia. Hori dela eta, E.H.n jaten den elikaduraren %3 baino ez…
ECVCk “People4Soil” koalizioa babestu du
Lurra baliabide baliotsua da, planeta elikatzea ahalbidetzen duena, baina gaur egun industriaren, nekazaritzako gehiegizko ustiapenaren, pestiziden eta biodibertsitatearen galeraren etengabeko mehatxupean bizi da. Garrantzi handia duen arren, oraindik ez dago lurra babesten duen Europako legerik. Babestea funtsezkoa da pertsonak, landareak eta animaliak babesteko. Azken finean, bizimodu guztiak lurraren egoeraren araberakoak dira. Bera gabe, ez dago etorkizunik. Europar Batasunari lurra zementutik, kutsaduratik eta multinazionalen eta nazioen interes espekulatiboetatik babesteko eskatzen diogu. Babestu lurra. Sinatu orain herritarren ekimena! https://www.people4soil.eu/es [ECVC aldizkariaren informazio bat da, 2017ko uztaila]
La Via Campesinaren Nazioarteko VII. Konferentziaren ekitaldi egitarau zabala
Erakunde eta pertsona askok agertu dute La Vía Campesinako VII. Konferentzian parte hartzeko interesa, baina tamalez ezinezkoa da, erakunde horren barneko topaketa itxia baita. Hala ere, programa paralelo zabal bat antolatu da Derioko Mintegiaren kanpoaldean, eta interesa duten guztiek parte hartu ahal izango dute. VII. Konferentziaren egitarauko bi ekitaldi, halaber, jende guztiarentzat irekiak izango dira, hala nola uztailaren 19an VII. Konferentziaren irekiera eta uztailaren 23an Bilboko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioa. KANPOKO KARPAREN PROGRAMA Uztailak 17, astelehena 19:00-20:30 Conclusiones de la asamblea de jóvenes y presentación del estudio sobre retos, dificultades y oportunidades a la hora de la incorporación de jóvenes…
«Baserri biziari eusteko lanak, nekazaritza sindikalismoaren historia bat» liburua aurkezpena
Liburuaren aurkezpena: Baserri biziari eusteko lanak. Nekazaritza sindikalismoaren historia bat, Jose Anjel Aldai Arrillaga-k. Eguna: Ostirala, 12:00-14:00 Lekua: Villasuso Jauregia, Gasteiz Ondoren, luntxa eskeiniko da. Joan nahi izanez gero, konfirmazioak bidali: kepaenbeita@gmail.com alaznentzat@gmail.com
TLCri buruzko jardunaldia (Merkataritza Askeko Ituna) UE-CANADA (CETA)
Jardunaldiaren aurkezpena Iria Costelako Diputatuen Kongresuan (Albaitaritza, COAGeko Zerbitzu Teknikoak. Abeltzaintzako arduraduna (COAG).
EBko Auzitegiak baliogabetu egin du «Stop TTIP/CETA» Europako Herritarren Ekimenaren 3,5 milioi sinadura baino gehiago ez erregistratzeko Europako Batzordearen erabakia
T-754/14 Michael Efler gaiari buruzko epaiaren eta beste batzuen prentsarako bertsioa erantsi dugu Europar Batasuneko Auzitegi Orokorretik [49/17 PRENTSA AGIRIA. Luxenburgo, 2017ko maiatzaren 10a] Argazkia: Stop TTIP CC-By-Sa. Irudiaren iturria: https://www.flickr.com/photos/eci_ttip/32891441876/sizes/l
«Gure herriak elikatuz mugimendua eraikitzen dugu, mundua aldatzeko» [Presentación de prensa sobre la VII Conferencia de La Vía Campesina]
KARTEL OFIZIALA > CARTEL/KARTELA PDF – DESKARGATU Nota de Prensa/ Prentsa Oharra IKUSI – DESKARGATU “Gure herriak elikatuz mugimendua eraikitzen dugu, mundua aldatzeko” La Via Campesinak VII Nazioarteko Konferentzia ospatuko du Derion La Vía Campesina mundu osoan 200 milloi baserritar biltzen duen erakundea da. 60 herrialdetako 170 erakundek osatzen duten erakundeak bere Nazioarteko VII Konferentzia ospatuko du Derion datorren uztailean. La Via Campesina 24 urteko bizitza duen erakundea da eta lau urtero ospatzen dituen Konferentzia hauetan etorkizuneko estrategia eta borrokak finkatzen ditu. 2009 eta 2013. urteetan Zimbawe eta Djakartan ospaturiko Konferentzien ostean, EHNE-Bizkaiak ohore eta ardura handiz hartuko du uztailaren 16 eta 24a bitartean Derioko…
Prentsa Deialdia – Via Campesinaren Konferentziaren aurkezpena
La Via Campesinak Derion uztailean ospatuko duen VII. Nazioarteko Konferentziaren aurkezpena egindo du bihar Bilbon. Milloika baserritar biltzen dituen erakunde honen zuzendaritza (CCI) Euskal Herrian da egunotan zehar, Konferentziaren prestaketa lanak direla-eta. Konferentziaren irudia, lelo nagusia, programa eta bestelako informazioak aurkeztuko dituzte. Lekua: Kafe Antzokia, Bilbo Ordua: 11.00ak Data: maiatzak 9, asteartea IKUSI – DESKARGATU
Beldurgarria: odoleko pozoia agrotoxikoengatik erakusten duen testa
Kazetari batek ikerketa bat egin zuen Fundación Bios GKEak bultzatutako kanpaina batetik abiatuta, eta organismoan duen glifosato-kopurua azaldu zuen. Monsantok, nekazaritzako kimikoen eta bioteknologiaren ekoizpenean diharduen multinazional estatubatuarrak, ezarritako diskurtso nagusiak dio soja transgenikoarekin aplikatzen den glifosatoa ez dela kaltegarria eta ez diela eragiten aplikazioaren unean pestizitate horrekin kontaktuan ez daudenei. Hala ere, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) minbizi potentzialtzat jo berri du, eta organismoan neurtzea iradokitzen du. Argentinan, Osasun Publikoak ez du barne hartzen gorputzeko nekazaritza kimikoen neurketarik, osasunean dituen ondorio negatiboak gorabehera. Mar del Platako Fundación Bios gobernuz kanpoko erakundeak Mala Sangre kanpaina abiarazi zuen, eta tokiko agintariei laginak…