Bizkaian atzemandako mihi urdinaren lehen bi kasuak baieztatu dira. Abanto-Zierbenako ustiategi bateko bi txahal dira, sintomarik gabeak eta 8. serotipokoak. Birusak ez die gizakiei erasaten edo transmititzen. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi du mihi urdinaren lehen bi kasu positiboak detektatu direla lurraldean. Kasuak PCR bidez baieztatu dira Abanto-Zierbenako haragitarako behi-aziendaren ustiategi bateko bi txahaletan. Abereek —zeinen amei ez baitzieten txertorik jarri— ez dute gaixotasunaren sintomarik, eta identifikatutako serotipoa 8. da....
Emilio Aguillo Arabako Mahastiak sor-markako arduradunak ziurtatu du legearen bidea osorik agortu nahi dutela. EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren aurkako arrazoia nahiko dituztela azaldu du. Ez dute etsi nahi, legezko bide guztiak agortuko dituzte. Arabako Mahastiak jatorri izena bultzatu duten upategien eledun Emilio Aguillok baieztatu du kasazio helegitea aurkeztuko dutela Espainiako Auzitegi Gorenean. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia aztertu ostean, uste dute errekurtsoa aurkezteko nahikoa argudio dituztela. ABRA...
2025eko urtarrilaren 15etik 31ra izango dira laborantzako hauteskunde profesionalak. ELB sindikatuak bere zerrenda aurkeztuko du. Julen Perez, Lohitzüne-Oihergiko ahate hazlea izango da zerrendaburua, eta bere atzean beste hemeretzi laborari izango dira, hiru ardatz nagusiren inguruan: soldata duinak, transmisioa eta laborarien arteko elkartasuna. 2019ko azken hauteskundeetan, departamentu mailan, bozken %24,21 lortu zuen euskal laborarien sindikatuak, eta FDSEAk %53,98. Hori dela eta, laborantza intentsiboaren alde egiteagatik ezaguna den sindikatu...
Goierrin, Olaberriako Etxeberria Goikoa baserrian egiten dituzte Behieko Gaztak. Etxalde aldizkariaren 84. zenbakian argitaratutako elkarrizketa batean, orekan eta dibertsifikazioan oinarritutako iraunkortasunaren aldeko apustu garbia azaldu dute.. behiekogaztak.eus Behieko Gaztak ez dira gaztak bakarrik. Proiektu integralagoa da. JUDIT: Bai, hala da. Alde batetik integralagoa da baserri honetan bertan, eta horretaz aparte, beste baserri batzuekin kooperazio estua dago. AITOR: Etxe honetan gaztak egiteaz gain txekorrak gizentzen ditugu, baita oilasko batzuk ere....
Etxalde 84 (Iraila - Urria 2024) ↓ Deskargatu Etxalde 84 ↓ EDITORIALA → "Regulación del mercado, control de la producción y mecanismos de desarrollo" IRITZIA → Gustavo Duch: “Cerdos, sacar el agua clara“ ELKARRIZKETAK → Aitor Aranburu eta Judit Gartzia: “Gure erronka da nola egin lantalde egoki bat duitasunez bizi ahal izateko” → Belardi - Orduña: "Este tipo de centro es la única opción para que a los ganaderos...
Aste honetan, Europa osoko nekazarien elkarteetako kideek, horien artean EHNE Bizkaiako kideek, Bruselako kaleetara eraman dute Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko merkataritza akordioaren aurkako jarrera. Bitartean, Espainiako, Alemaniako eta Portugalgo gobernuek azeleragailua zapaldu dute ituna lehenbailehen sinatzeko. Egia esan, Europar Batasunak Mercosurreko herrialdeekin (Brasil, Argentina, Paraguai, Uruguai eta Bolivia) duen akordioaren aurkako jarrera gero eta handiagoa da. Michel Barnier Frantziako lehen ministroak Bruselan esan duenez, "egungo baldintzetan, akordio hau...
Erronkaribarreko batzordea, Artalde elkartearen eskutik, artzain-eskola sortzeko lanean ari da, hainbat lurraldeetako landa-eremuen ezaugarri hoberenak eredutzat hartuz. Nafarroako Pirinioa eremu zabala da. Haren erliebe menditsua dela eta, hainbat haranetan dago banatuta: Esteribar, Erroibar, Luzaide, Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkari. Artzaintza lurralde horretako jarduera gakoa izan da historikoki. Artzaina izateko beharrezko ezagupena gurasoek seme-alabei transmititzen zieten, ahoz aho eta era praktikoan. Hala ere, 1960ko hamarkadatik aurrera, Pirinioko ibar guztiek jende-hustea pairatu...
Emilio Aguillo: «Helegitea jartzeko aukera dugu, baina nik uste dut ahalegin horrek ez duela merezi»
Arabako Mahastiak sor-markako kontseilu arautzaileko behin-behineko lehendakaria, Emilio Aguillok, salatu du EAEko Auzitegiak «denbora galarazi» diela, eta ziurtatu du debekuak ez duela sektorearen krisia konponduko. Errioxatik ateratzeko prest azaldu da. 2023ko urtarrilean sortu zuten Arabako Mahastiak sor-markako Kontseilu Arautzailea, eta Solar de Ayala upategiko arduradun Emilio Aguillo izendatu zuten zuzendaritza batzordeko behin-behineko presidente. Haserre mintzo da EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiari buruz. Nola interpretatu duzue epaia? Mundu guztiak irakur dezala...
Arabako Errioxako upategiek uste dute EAEko Auzitegi Nagusiaren jokabidea «sinestezina» dela, eta salatu dute ebazpenak «babesik gabe» uzten duela elkartea. Ez du argitu helegitea jarriko duen edo ez. ABRA (Asociación de Bodegas de Rioja Alavesa) ez dator bat EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Arabako Mahastiak sor-markaren aurka eman duen epaiarekin. Abokatuekin aztertu du auzitegiaren ebazpena, eta salatu du epaiak ez diola heltzen eztabaidaren funtsari, ez datorrelako bat auziko benetako gertakariekin,...
Fitxa teknikoa Bilduma: Antrazyt, 545 Orrialdeak: 316 Urtea: 2024 Prezioa: 23,00 € impuestos inc. Trantsizio Energetikoa erregai fosiletan oinarritutako teknologia energetikoak beste berriztagarri batzuetara aldatzeko arazo gisa planteatzen ari da gaur egun. Hala ere, ez da kontu tekniko hutsa, baizik eta irismen ikaragarriko ondorio sozial, ekonomiko eta politikoak ditu. Arazo sistemiko bat da, gure kulturaren arazo bat, sakonki eta azkar birkonfiguratu behar dena, lehenik eta behin, planetaren gaineko bizitza...