Lehiaren Euskal Agintaritzan Bihoel elkarteak jarritako salaketa Hazi Fundazioak eta Eroskik duten Eusko Label Kaliatatea marka publikoa eta Eroskiren E-Natur marka pribatua elkartzeko akordioa dela eta sortutako arazoak, eta honelako co-branding itunek sor dezaketen problematika Etxalde Nekazaritza Iraunkorreko dokumentu eta hausnarketan isladatzen da. Etxalde mugimenduak urte honetako martxoan plazaratu zuen hausnarketa eta proposamen dokumentuan, Elikagaien Kalitate Politiken inguruko hausnarketa eta proposamenak biltzen zituen ere, honen baitan co-branding ereduak sor...
Ikerketa Zentro Bateratuak, Europako Batzordearen zientzia- eta ezagutza-zerbitzuak, desertifikazioaren munduko atlasaren edizio berri bat argitaratu du. Atlas horrek tresna bat eskaintzen die erabakiak hartzeko ardura dutenei, lurzoruen galerari eta degradazioari tokiko erantzunak hobetzeko. Atlasak mundu mailako lurzoruen degradazioaren lehen balorazio zehatza eta arrazoitua eskaintzen du, eta neurri zuzentzaileak hartzeko premia azpimarratzen du. Tibor Navracsics Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kirol komisarioak eta Ikerketa Zentro Bateratuko (CCI) arduradunak honako hau adierazi...
Gaur, Europako La Via Campesinako Koordinakundeak (ECVC) antolatuta Europako NPB laguntzen inguruko jardunaldia burutuko da. Jardunaldi hauetan EHNE Bizkaitik eta Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimendutik Alazne Intxauspe, Alberto Llona eta Andoni Garcia egongo dira. Euskal nekazarien beharrizanak eramango dituzte bertara. Aldi berean, martxoaren 16an Andoainen aurkeztutako Etxalde Nekazaritza Iraunkorreko dokumentua ere aurkeztuko dute Belgikako hiriburuan, Euskal Herritik ditugun Nekazaritza Politika Bateratuen laguntzen inguruko eskaera eta irakurketak Europara helaraziz. Sektorearen biziraupena...
Euskal Herrian zehar, nork bere herrian, auzoan, taldean… aurrera eramaten ari garen alternatibak eta proiektuak erakutsi nahi ditugu Alternatiben Herrian. Eta erakustearekin batera, informazioa partekatu, elkar ezagutu, gure artean gogoeta egin eta eztabaidatu… Denon artean konplizitatea, aliantza, konfiantza… behar eta nahi ditugun, gure alternatiba ezberdinak saretzeko eta indartzeko. Horrela bakarrik aldatuko dira gauzak! Ekainaren 2an, Iruñean, Alternatiben Herria egingo dugu. Egunean zehar, Iruñeako alde zaharra herri txiki bat bihurtuko...
Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimendutik gaur Katalunian eman diren 7 atxiloketak gaitsezten ditugu Gaur izandako atxiloketen aurrean gure haserrea erakutsi nahi dugu, herri eraikuntzan elkartasunez dihardutenen aurkako operazio polizial honen aurrean. Honela, gure elkartasun aadierazi, bai atxilotuei, senitarteko eta lagunei, eta Kataluniaren erabakitze eskubidearen alde borrokan dabiltzatenei. Herrien erabakitzeko eskubidearen alde elkartasun besarkada bat!
Datorren astean hasiko da Altsasuko gazteen aurkako epaiketa, eta, horren harira, mobilizazioak egiten ari dira Euskal Herrian zehar. Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimendutik ere, terrorismotzat jotako gertakarien kalifikazioari, 375 urte batzen dituzten 12 eta 62 espetxe zigorren eskaerari eta duela 16 hilabete presoaldi prebentiboan dauden hiru gazteen egoerari gure errefusa adierazten diogu. Honela, kasu hau salatzeko egingo diren mobilizazio ezberdinetan parte hartzera gonbidatzen zaituegu.
Elkarretaratzeak egingo dira bihar Hego Euskal Herriko udaletxe pareetan, ‘Kataluniarekin bat-Demokrazia-Askatasuna’ lelopean Hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek deitu dituzte mobilizazioak: ELA, LAB, ESK, STEE- EILAS, CNT, EHNE, HIRU, Etxalde, Gure Esku Dago eta EH Bildu dira Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako hainbat ordezkari politiko independentista espetxeratzeko agindua eman ondoren, elkarretaratzeak egingo dira bihar eguerdian Hego Euskal Herriko udaletxe aurreetan, ‘Kataluniarekin bat-Demokrazia-Askatasuna´ lelopean. Kataluniako herriak bizi duen salbuespeneko egoera eta...
Europar Batasuna elikagaien munduko inportatzaile eta esportatzaile handiena da. Aldi berean, Europako nekazaritza-ekoizleek beren ekoizpen-kostuak baino merkeagoak diren nekazaritza-prezioei aurre egiten diete, eta garapen bidean dauden herrialdeetako ekoizleek, berriz, inportazioen lehia desleiala jasaten dute, merkaturatzea oztopatzen dutenak. Lehenik eta behin, zalantzan jartzen dira nazioarteko nekazaritza-merkataritzaren egungo arauak, MMAren 1994ko akordioetan sartutako Nekazaritzari buruzko Akordioarenak. Eskualdeetako Europako Komiteak (EL) martxoaren 8an Bruselan antolatutako konferentziak gai hori eztabaidatu zuen akademia-...