Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

«Nazio marka sinesgarria lortzeko adostasun zabalak beharrezkoak dira» [Naroa Jauregizuria]

Munduko nazioek eta estatuek dirutzak inbertitzen dituzte euren irudia hobetzeko. Euskal Herriko kasua aztertu du Naroa Jauregizuriak UEUn. Nazio markagintza (nation branding ingelesez) aztertu dute aste honetan Iruñean, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako ikastaroetan. Azkenaldian inbertsio handiak egiten ari dira estatuak beraien irudia hobetzeko. Ondorio ekonomikoak ditu estrategia horrek, baina askoz harago doa, izen onak edo ospeak harreman guztietan duelako eragina. Bada, Naroa...

Presek Kaltetutakoen Mugimenduko buruzagiaren gorpua Brasilgo iparraldean aurkitu dute

[La Vía Campesinako albiste bat | 2016(e) ko Ekainaren 28a Nilce Magalhães urtarriletik desagertuta zegoen; hidroelektrikoek eragindako giza eskubideen urraketak salatzen zituen. Nilce de Souza Magalhães, Represek Kaltetutakoen Mugimenduaren liderra (portugesez: Movimento dos Atingidos por Barragens – MAB), asteartean (21) aurkitu zuten Usina Hidroeléctrica de Jirau urtegiko lakuan, Porto Velho hirian, Rondôniako hiriburua (RO) – Brasilgo iparraldeko eskualdea. Militantea urtarrilaren 7an desagertu zen, eta eskuak eta oinak soka batekin...

«TTIP geldiarazteko aukera asko dago» [Andoni Garcíarekin elkarrizketa] Etxalde 18

Elkarrizketa: Andoni García Maiatzean COAGen Batzarra egin zen, eta bertan hautatu zintuzten Exekutibako kide izateko. Zer balorazio egiten duzu horri buruz? Balorazioa positiboa da, azken etapako lana aitortu eta indartu egin da. Azken urte hauek zailak izan dira, esnegintzan aurrekaririk ez duen krisi baten aurrean gaude, ustiategien etengabeko galerarekin, prezioen aldakortasunarekin (ekoizpen-sektore guztietan aurrera doa) eta landa-ingurunean ere eragina izan duten murrizketa...

EH-2017, tokiko eta nazioarteko agenda definituta dago [Etxalde 18]

Hurrengo hamabi hilabeteak oso biziak izango dira, La Via Campesinako VII. Konferentziak hala eskatzen baitu. Horrelako ekitaldi bat, logistikaz haratago, lurreratzeak aurretiazko jarduera garrantzitsua dakar, gure proposamenak eta analisiak dimentsio nabarmen batean kokatzeko aukera aprobetxatu nahi badugu. Elikadura eta elikadura modu jasangarrian ekoiztea, kontsumo arduratsua ekintza eraldatzaile gisa azpimarratzearekin batera, elikadura-subiranotasuna lortzeko lehentasunezko ardatzak izaten jarraituko dute. Azaroaren 16an eta 17an elikadura-subiranotasuneko prozesuak ezartzen dituzten politika...

Jeunes Agriculteurs sindikatuaren laborantza eredua: deabrua ez baita lo

Jeunes Agriculteurs lehendakari ordeak, Céline Imartek, ahoan bilorik gabe agertzen du nolako asmoak dituen bere sindikatak. Guk segituko dugu sinesten laborantzak iraupenaren giltzarekin erabili behar duela naturaleza. Ez dakit gehiago nolaz gertatzen nintzen joan den otsailaren 8an kazeta saltegi baten aintzinean, bainan gogoan dut egunkari bat hartu nahian ondokoari lotu nintzaiola. Laborarien ekintzak baziren oraino nunahi, hazleak bereziki kexu...

“Jatorrizko izendapenek ematen duten babesaren aurka egitea, gure betiko bizimoduaren aurka egitea da” [José Mari Ustarroz. Idiazabal Jatorrizko Izendapeneko Lehendakaria]

Aurten 49. aldiz egingo den Artzain Egunaren antolatzaile nagusia da Ustarroz, hasiera-hasieratik. Honetaz gain Idiazabal Jatorrizko Izendapeneko lehendakaria da. Bizitza osoa darama artzain eta gaztagileen lanaren balioa aldarrikatzen eta ezagutzera ematen, bera artzain izan gabe. Jose Mari Ustarroz (1939, Uharte-Arakil). Heldu den urtean 50. edizioa beteko duen Artzain Egunaren bultzatzaile nagusia da, Idiazabal Jatorrizko Izendapeneko lehendakaria eta Aralarko San Migelen kofradiako lehendakaria....

‘Altza porru!’ Jakoba Errekondoren liburu berria. Baratzearen sekretuak komikietan argituta

Baratzezaina ereindako lehen ilar-landarearen zain bezala daude Jakobitak liburu berriaren esperoan. Noiz aterako. Bizi Baratzea best seller-a Durangoko Azokan erosi eta hurrengo asteetan osorik irentsi zuten, eskualdean Jakobak berak hitz egin duen aurkezpen guztietara joan dira, eta orain gehiagoren beharrean daude. Bada ekainarekin batera izango da kalean, ARGIAren eskutik, beren gosea aseko duen liburua. Altza porru! baratzeaz eta horrek inguratzen duen jakintza guztiaz zortzi marrazkilarik ilustratutako komiki-liburua da. Bizi...

Ekoizleak izerditan jarri ditugu 160.000 kontserba-pote lortzeko.

Errigorako komunikazioa 160.000 kontserba-pote! Iaz baino % 78 gehiago. Eskaeraren bolumenak hankak dardarka jarri dizkigu eta ikastaroa izerditan amaitu dugu denontzako produktuak lortu ahal izateko. Iturri eta El Escolar instalazioetan zainzurien kanpaina luzatu behar izan dugu. Ez genuen nahikoa piper pote handi, eta, horregatik, kasu batzuetan, 6 pote handi eta 9 txiki mantendu behar izan ditugu. Potxa ekologikoak ere agortu dira... Sinestezina! Zorionak eta eskerrik asko guztioi! Mila esker...

La Via Campesinaren prentsa-oharra. La Via Campesinaren VII. Konferentzia nazioartean abiaraztea

Derio, Bizkaia, 2016ko ekainaren 10a Via Campesinak ekitaldi bat egin du gaur Derion, Bizkaian. Bertan, Koordinazio Politikorako Batzordeko (CCI-koa) kideek eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek parte hartu dute. Batzorde hori Bizkaian bildu da egunotan, eta 2017ko uztailaren 15etik 24ra bitartean Euskal Herrian egingo den VII. Nazioarteko Konferentzia aurkeztea izan du helburu. Ekitaldi honek bost kontinenteetako 600 ordezkari baino gehiago bilduko ditu, baita Europako hainbat herrialdetatik etorritako nekazariak, erakunde aliatuak eta...
error: Content is protected !!