Ekoizleak izerditan jarri ditugu 160.000 kontserba-pote lortzeko.

Errigorako komunikazioa

160.000 kontserba-pote! Iaz baino % 78 gehiago. Eskaeraren bolumenak hankak dardarka jarri dizkigu eta ikastaroa izerditan amaitu dugu denontzako produktuak lortu ahal izateko.

Iturri eta El Escolar instalazioetan zainzurien kanpaina luzatu behar izan dugu. Ez genuen nahikoa piper pote handi, eta, horregatik, kasu batzuetan, 6 pote handi eta 9 txiki mantendu behar izan ditugu. Potxa ekologikoak ere agortu dira... Sinestezina! Zorionak eta eskerrik asko guztioi! Mila esker auzolanaren, esukararen eta elikadura-soberakinaren bidean sakontzeko baldintzak sortzeagatik.

Zalantzarik gabe, kontserba-sorten kanpainak amaiera eman dio ikasturte handi bati. Gauza handiak egin ditugu gure baliabide txikiekin:

    • Euskarari mesede egin diogu: Udazkeneko kanpainan 160.000 €bildu genituen euskararentzat Nafarroa hegoaldean, eta Errigoran parte hartzen duten ekoizleek konpromiso berriak hartu dituzte lingua navarrorum-arekin, euren webguneak euskaratzen hasi direnean.
    • Elikadura-subiranotasunari mesede egin diogu: Ikasturte honetako kanpaina guztiak batuta, 80.000 litro olio baino gehiago banatu ditugu lurreko 300.000 kontserba-pote baino gehiago. Pixkanaka-pixkanaka, milaka pertsona ari gara gure kontsumo-ohiturak aldatzen, eta Nafarroa hegoaldeko gero eta ekoizle gehiagok tokiko merkatura begiratzen dute.
    • Ingurumenari mesede egin diogu: Tokiko ekoizpena bultzatuz eta barne merkatua indartuz, gure paisaia kontserbatzen eta karbono-aztarna murrizten laguntzen ari gara.
    • Lurraldeen arteko harremanei mesede egin diegu: Gure apaltasunetik, herria egiten ari gara: auzokideen arteko harreman ekonomiko eta sozialak estutzen ditugu.

Baina hau guztia ez zaigu zerutik erori. Ekoizle eta kontsumitzaile arduratsuen elkartzearen emaitza da, eta auzolanean bi aldeen artean eraiki ditugun zubiek ahalbidetu dute.


Berri osoa: Ikusi