Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

Bideoa: “Landa berpiztu”

Nekazaritza profesionalaren eta larrialdi ekologikoaren aurkako borrokaren arteko elkarguneen bila doan dokumentala. Nola artikulatzen dira errentagarritasuna eta jasangarritasuna? Zer etorkizun izango du nekazaritzak? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuten diete Diego Garcia-Vega biologoak Nafarroan, Aragoin eta Andaluzian bisitatzen dituen zereal, barazki eta fruta-arbolen lau ekoizlek. Haren istorioek erakusten dute nekazaritza-jarduera eta naturaren kontserbazioa elkarrekin doazela: eredu ekologikoak errentagarriagoak izan daitezke, kostuak murriztu eta lehorteei hobeto eutsi.

Bideoa: Amets Ladislao, Kubako lehen sektoreari buruz

Kubako lehen sektorea, ezinbestean agroekologikoa Amets Ladislao Kuban egon berri da bertako laborantza eredua eta elikadura sistema ezagutzen. Blokeoa dela eta, Sobiet Batasuna (SESB) erori zenean pestizida eta ongarri kimikorik gabe geratu zen Karibeko irla, eta kimiko horien ondorioz, lur oso pobretuarekin. Nola elikatu herria? Hori izan du Kubak iraultza osteko erronka handienetako bat eta ezinbestean bere elikadura sistema osoa agroekologian garatu du. Etxaldeko Emakumeak taldeko kidea eta Bizkaigane...

Bideoa: Ardo sektorea borboka

Iragan udazkenean gain eskaintza egon omen zen, ez hemen bakarrik, mundu mailako gain eskaintza baizik. Beraz, jaurlaritzak milaka litro erosi zituen. Gaurko gaia ardogintza izango da, ustekabean bezala, azken hamarkadetan bilakaera handia izan duen produktua. Bilakaera hori lantzeko Esti Besa elkarrizketatu du Eli Pagolak, Candido Besa upategiko ardogilea.

Bideoa: Alazne Intxauspe Argia-ren “Egonarri” programan

Emakume Langileen Eguna dela-eta Eli Pagolak Egonarria saioan Alazne Intxauspe elkarrizketatu du, ekologikoan ari den baratzezaina, eta EHNE sindikatuko eta Etxaldeko Emakumeak taldeko kidea. Intxauspek bistarazi du ikusezina eta lan gisa aitortu gabea den laborantza lan asko egin izan duela emakumeak, baserria aurrera ateratzeko beharrezkoak izan direnak. Eta emakumea izan dela egun baloratzen den agroekologia ereduari eutsi diona, lurrarekin eta bizidun guztiekin errespetuzkoa dena. Mugimendu feministarekin duten lotura...

Bideoak: kaleak Israelen genozidioaren aurka oihukatzen

Estatuan 🇵🇸 Atzo, Espainiako Estatu osoan dozenaka mila pertsona atera ginen gure herri eta hirietako kaleetara, Gazako genozidioa amaitzea eta Israeli boikota egitea eskatzeko, palestinarren aurka egindako krimenengatik.pic.twitter.com/99DFRe35XD — APDHA (@APDHA) January 22, 2024 Euskal Herrian