Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

2016ko apirilaren 17a: Nekazari Borroken Nazioarteko Eguna

Lurra, bizitza eta elikagai osasuntsua defendatu. 20 urteko memoria eta erresistentzia. El Dorado dos Carajas-eko sarraskitik 20 urtera, nekazarien odolak isurtzen jarraitzen du. Baina gure erresistentzia orain inoiz baino indartsuagoa da. (LA VÍA CAMPESINA/Harare, 2016ko martxoaren 28a). Nekazarien borroken nazioarteko jardunaldiaren hogeigarren urteurrena nekazarien eskubideentzat kezkagarria den testuinguru batean kokatzen da. Duela gutxi, nekazariek eskubideen aldeko borroketan aurre egin behar dieten errepresioaren adibide gehiago izan ditugu. Martxoaren hasieran,...

Bertoko ekoizpenaren aldarria egin du Etxaldek baserritarren borroken egunean

Bertoko ekoizpenaren aldarria egin du Etxaldek baserritarren borroken egunean Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimenduak agerraldi publikoa egin zuen Petritegi sagardotegian joan den apirilaren 17an, Baserritar Borroken Nazioarteko Egunean. Via Campesinaren deiari erantzunez, nazioarte mailan ezkutuan negoziatzen ari diren merkataritza librerako akordioen aurkako ekintzak izan ziren aurtengo ardatz nagusia. Etxaldek dokumentu bat aurkeztu zuen, TTIP edo TAFTA bezala ezagutzen diren akordioek eragingo lituzketen kalteak salatzeko. Horren aurrean, elikadura burujabetza eta nekazaritza...