Azarorako formakuntzarako proposamenak [Ehne-Bizkaia/Etxalde]

Urtero lez, EHNE-Bizkaiak txosna montatzen du Gernikan urriko azken astelehenean

Aurten, hurrengo eguna jai izanda jende asko espero dogu, beraz zuen laguntza eskertzekoa da. Goizez izango da lan haundiena, beraz 2-3 orduko turnoa egitera animatzen bazarete, agertu bertan ta ongietorriak izango zarete!!

Lantegi praktikoa ", eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua betetzeko. 140 eredua"

2016tik aurrera, baserritarrak behartuta daude eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua betetzera eta Ogasunean entregatzera. Tailer hau autogestionatu nahi duten pertsonei zuzenduta dago.

  • Datak: azaroaren 15a, 22a eta 29a, asteartea
  • Ordutegia: Goizeko 10: 30etik 13: 30era
  • Lekua: EHNE-Bizkaiaren Abadiñoko bulegoa
  • Apuntatzeko: alberto@ehnebizkaia.eus edo   636451570

"Erlezaintza ekologikoaren hastapenei" buruzko oinarrizko tailerra

Bi eguneko tailerra, bata teorikoa eta bestea praktikoa.

Erlezaintzak nekazaritzako sistema ekologikoetan duen garrantziaz hitz egingo dugu, beharrezko azpiegiturei, maneiuei, zainketei, erlauntzeko produktuei eta abarri buruz.

Elikadura Subiranotasunerako Tokiko Politika Publikoei buruzko Nazioarteko I. Mintegia

Izen-ematearekin lotutako programa eta informazioa honako atari honetan aurki daitezke:

http://politikak-elikatzen.bizilur.eus/seminario-internacional-politicas-publicas-locales-para-la-soberania-alimentaria/

    • Mintegiak, fokua nazioartean zabalduz, honako gai hauei heldu nahi die:
    • Zein da Elikadura Burujabetza sustatu nahi duen tokiko politika publiko baten edukia (k)?
    • Nola bultzatu antzeko prozesuak administrazio publikoetatik eta gizarte/nekazari erakundeen edo eremu desberdinetako erakundeen parte-hartzearekin?
    • Zer esperientzia mota daude martxan gaur egun, eta horietatik ikaskuntzak atera ditzakegu?
    • Zer aliantza egin ditzakegu zentzu horretan ekonomia justuagoetarako trantsizioarekin lotutako beste esparru eta diskurtso batzuekin, non pertsonen eta komunitateen ongizatea interes pribatuen edo interes korporatiboen gainetik nagusi izango den berriro?
    • Datak: Azaroaren 16 y 17
    • Lekua: Donosti (Espacio Olarain)
    • Apuntatzeko: euskalherria@bizilur.org (Arduraduna: Miren Saiz). Izen-ematea lehenbailehen egitea gomendatzen dizuegu, plaza kopuru mugatua dela eta.
    • Antolatzaileak: EHNE Bizkaia, Bizilur, Etxalde, La Via Campesina Europa, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta, TNI, FIAM, Hands Of The Land

TTIParen moduko merkataritza askeko itunek Arabako lehen sektorean dituzten ondorioei buruzko jardunaldia

  • Datak: Azaroaren 3an
  • Ordua: 16:00etatik 19:00etara
  • Lekua: Agurain (Centro Zabalarte, Calle Mayor 8.)
  • Apuntatzeko: Hasta el 28 de octubre en araba[arroba]ongdeuskadi.org / 945 28 07 45. Indicar nombre, apellidos y organización o institución. Aforo limitado
  • Antotatzen du:  Coordinadora de ONG de Desarrollo de Euskadi, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan
    eta Asociación de Desarrollo Rural de Llanada Alavesa.

Egin klik kartela eta jarduera-programa ikusteko

Egitaraua: IKUSI

Ekoizleentzat, nekazarientzat, abeltzainentzat... Sektoreko elkarteak, kolektiboak, taldeak edo enpresak. Sektoreari lotutako instituzio edo organismo publikoak.

Gaian interesa duten pertsona partikularrak. Helburuak; Europar Batasunak eta AEBk negoziatzen duten Merkataritza eta Inbertsioen Itun Transatlantikoa (TTIP) ezagutzea. Arabako lehen sektorean, tokiko ekoizpenean, jatorri-deituretan, elikadura-subiranotasunean... dituen ondorioei buruz hausnartzea. Gaiarekin kezkatuta dauden kolektiboen, entitateen eta ekoizleen artean aliantzak egitea.