Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

Hamar egun Brasilgo Via Campesinarekin [Antxoka Agirre]

[Más abajo, una pieza en castellano] Lehen sektoreari gehiegi begiratu gabe bizi denak ere badaki kuadrillako pare bati otar bidez ortutik zuzenean ekartzen dizkiotela barazkiak. Esnearen inguruan egon diren gatazken berri ere izango zuen akaso. Edo konturatu da labela duen tomatea harria baino gogorrago egoten dela normalean. Begia gehiago zorroztuko balu, ordea, bertako nekazari askok apustua egin duela ere ikusiko luke, eta harrituta geldituko litzateke apustu horren dimentsio politiko eta eraldatzaileaz, akaso. Horretara eraman gaituzte EHNE-Bizkaia, Bizilur eta Etxaldek Brasilera, begia zorroztera. Gehiegi begiratu gabe bizi den horrek labela duen tomatea baztertu eta «en rama» deritzona –Eroskin erosi badu «sortakoa » ere jar dezake txarteltxoan– erosiko du hurrengoan, bigunagoa, baina zaporerik gabea izan arren. Eta hurrengoan «Raf» motakoa, jateko modukoa, baina haragirik gabea, edo «Cherry» hori, tomatetik bezainbeste mahatsetik duena. Eta pentsatuko du, agian, ez dela tomate garaia, baina «aizu, tomaterik gabeko entsalada bat, hori ez da fundamentua » esango dio bere buruari. Izan daiteke gehiegi begiratu gabe bizitzea hautatu duelako, edo beste interes batzuk dituelako, edo ezarrita dauden kontsumo ohituren indarragatik, edo nekazaritza ekologikoarena burges txikien moda mistiko bat iruditzen zaiolako, edo topikoetatik haratago iristeko tarterik hartu ez duelako, baina ez dio buelta gehiago emango kontuari.

Begiak zorroztuko balitu, ordea, ikusiko luke apirilaren 17an Nekazarien Borrokaren Eguna izan dela munduan, eta elikadura burujabetzaren alde egiten dela borroka hori. Edo AEBak eta Europar Batasuna euren arteko merkataritza liberalizatzeko TTIP akordioa ari direla fintzen; sekretuak direla negoziazioak, eurodiputatuei ere ez zaiela aitortzen dokumentazio hori publiko egin eta zabaltzeko aukera, baina, aldi berean, multinazionalek euren tokia dutela mahaian. Negoziazio horien barruan, egunotan Europar Batasunak 19 transgenikoren komertzializazioa baimendu duela ere irakurriko luke, agian. Edo, jakingo luke 2017an Euskal Herrian ospatuko dela Via Campesinaren mundu mailako Konferentzia. Via Campesina izena ezaguna suertatuko zaio akaso, baina izana kontu lausoagoa irudituko zaio ziurrenik. Ez du jakingo munduko mugimendu sozial handiena dela, Afrikako, Amerikako, Europako eta Asiako 73 herrialdeko eta 164 erakundeko (tartean EHNEBizkaia; jatorriaz, Basque Country/Spain dio VCren webguneak) 200 milioi nekazari, abeltzain eta artzain biltzen dituena. «Hiru mugimendu bakarrik daude mundu mailan antolatzea lortu dutenak: kapitalismoa, Eliza eta Via Campesina », entzun dugu hainbat aldiz egunotan Brasilen. Aurtengo irailean Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herritik pasako da. 2016an Europako kultur hiriburu izango da Donostia. Eta 2017an munduko nekazarien bilgune bihurtuko da Euskal Herria. Bada zerbait. HAMAR EGUN BRASILEN Apirilaren 8tik 19ra, Etxalde, EHNE-Bizkaia, Bizilur eta Brasilgo Via Campesinaren ekimenez, eta Lakuaren Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Nazioarteko Garapenerako Lankidetza Zuzendaritzaren eta Europar Batasunaren finantziazioarekin, euskal ordezkari zenbait Brasilen egon gara elikadura burujabetzaren inguruan garatu dituzten esperientzia batzuk ezagutzen. Euskal Herriko baserritarren mugimenduko ordezkariak (EHNEBizkaia eta Etxalde), sindikatuetakoak (ELA eta LAB), instituzionalak (Udalbiltza, Ezkio-Itsasoko alkatea, Bilboko zinegotzi bat, Gipuzkoako Foru Aldundia), eskualde eta udal garapen agentzietako ordezkariak eta teknikariak (Mutrikuko Udaleko Tokiko Garapena, Urola Garaiko Garapen Agentzia, Tolosako Tolomendi Landa Garapeneko Agentzia, eta Aramaio eta Gatzagako proiektuak), mugimendu sozialak (Bilgune Feminista, Ernai eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta), EHUko irakasleak ( Soziologia eta Kazetaritza Sailetatik) eta Bizilurreko kideak joan gara taldean. 17 lagun, ordezkaturiko erakundeak edo proiektuak baino pertsona gutxiago, gastuak kontrolatu eta emaitza biderkatzaile bat lortu nahian. Diziplina anitzeko taldea, nork bere alorrean ekarpentxoa egiteko xedearekin, anitza, baina batez ere animosoa, hartutako neke-lanak gorabehera, beti prest azaldu dena. Brasil, herrialde bat baino, kontinente bat da. 200 milioi biztanle ditu eta 8,5 miloi kilometro koadro. Antolatzaileek banatu diguten gidan jasotzen denez 28 alderdi politikok dute ordezkaritza bertako Ganbera Legegilean; mugimendu sozial eta sindikatuen zerrenda are luzeagoa da, eta nekazaritzarekin zerikusia duten plan, programa nahiz erakunde publikoen izen eta akronimoek bi letra zopa egiteko ematen dute. Ez da lan erraza, bada, bertako errealitatearen irudi osatu eta zehatz bat eskaintzea, baina antolatzaileek ahalegina egin dute, baita lortu ere, programa benetan potente bat lotuz. Mugimenduetako ordezkariak, sindikatuetakoak, ordezkari instituzionalak, establimendu zein kanpamenduetako jendea, kooperatibistak, ingeniariak eta teknikariak, unibertsitateko irakasleak eta ikasleak, etab. Hamar egunetan hemezortzi hitzaldi izan ditugu; bakoitzean, batezbestean, hiruzpalau hizlariren azalpenak entzun, galderak egin eta eztabaidatzeko tartearekin. Esperientzia zenbait bisitatzeko aukera ere egon da, teoria adibide praktikoekin osatzeko: MSTk eraikiriko Florestan, Fernandez eskola, Sao Paulo ondoan; azoka ekologikoa, Porto Alegren; arroz organikoa lantzen duen kooperatiba, Dorado do Sulen; arroz eta barazki organikoak lantzen dituzten establimenduak, Nova Santa Ritan eta Viamaon; lurrak okupatu dituen kanpamendua, Passo Fundon; ogia lantzen duen emakume nekazarien kooperatiba txikia, Sagrada Familian; hazi kreolak ekoiztera bideraturiko kooperatiba, Sao Miguel do Oesten; nekazari feministen komunitatearekin bazkaria eta bazkalondoa, Quilombon; Biogasa ekoizten duen komunitatea, Itaparangan; mugimendu feministak eraikiriko formazio zentroa, Chapecon; Universidade Federal Frontera do Sulera bisita, Chapecon baita ere; edota Sao Pauloko Udaletxera eginiko bisita. Toki guztietan hartu gaituzte etxean bezala, eta toki bakoitzean sekulako bizipozarekin partekatu dute euren esperientzia. Honela, informazio baliagarri mordoa jaso dugu, dela Euskal Herrira ekar litezkeen praktika edo ideiak direlako, dela norberarentzat baliagarriak diren istorio, emozio edo grinak eskaini dizkigutelako. Brasil, herrialde bat baino, kontinente bat da, eta batetik besterako distantziak ez dira geurean bezalakoak. Batez ere hegoaldeko hiru estatutan bakarrik ibili garen arren (26 dauzka Brasilek), eta tartean bi barne hegaldi egon badira ere, ordu mordoa joan dira mikrobusean, Christian eta Paolo handiak gidari genituela, atzera eta aurrera. Eta ordu hauek ere ez dira alferrik galdu. Lo kuluxka batzuk egiteko ez ezik, elkarren berri jakiteko eta brasildarrengandik jasotako informazio tonak elkarrekin barneratzeko aukera polita ere izan dira. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta; PNAEaren moduko zerbait Euskal Herriko eskoletako jangeletan aplikatu ote litekeen; TIPPak Europako haragi ekoizleen amaiera ekarri dezakeela; arrautzen barra kodeetan ekoizteko moduaz jasotzen den informazioari buruzkoak; norbaitek etxeko ortuan landaturiko senda belarrak; horiek hizpide. «Camponeses, camponesas ¡Viva San Fermin!». Txiste txarrak egin eta adar-jotzerako ere ez da aukerarik galdu, noski. Beste askorako tarterik ez da egon; churrasqueria bat edo beste, mate dezente, gaucho ikuskizun bat, delegazioko kideren batek oso gertutik ikusi zuena zartailu eta guzti, “A Vida No Sul” telebista saioak egin zigun elkarrizketa, bertako kuadrilla handi baten urtebetetze afaritzar surrealista (besteak beste musika bandak Clavelitos jo zuen euskaldunon ohoretan), caipirinharen bat, barruan trago bat hartzen ari ginela Sao Pauloko poliziak itxi zuen diskoteka bat ere bai (ez genuen ulertu zergatik izan zen, baina ez zen gure errua izan) eta portugesez ikasitako hitz gutxi batzuk (nekazaria-campones, elkarlana- parceria…).

En la maleta

En la maleta hemos traído semillas criollas. Esta prohibido, pero las semillas regaladas del vivero de la MPA han pasado la aduana sin problemas. Y también hemos traído papeles, informes, programas, libros, a kilos, dando cuenta de la experiencia de Brasil. También criollas, en gran medida. Entre las que pueden ser válidas en Euskal Herria, las que más interés han suscitado son las alianzas construidas por el movimiento campesino. La realizada con las instituciones, por ejemplo: los programas PAA y PNAE. Con el primero los gobiernos compran directamente a las personas productoras los alimentos que se consumen en comedores públicos. La segunda establece que el 30% de los alimentos consumidos en los comedores públicos escolares ha de ser producido por baserritarras. Los testimonios de los movimientos que hemos conocido coinciden; no están conformes con las políticas del PT de Lula y Dilma Rousseff. Dicen que no han cumplido lo prometido, que se protege mucho más la agricultura industrial que la ecológica, que estos programas no funcionan como debería… Pero todos reconocen la gran importancia de esos programas (la tasa de pobreza de los campesinos ha disminuido del 40 al 30% con el gobierno del PT) y aunque sea con una actitud crítica siguen dando su apoyo al gobierno frente a los ataques de la derecha. Otra alianza importante es entre el campo y la ciudad. Jairo, de la Central Única dos Traballhadoreseko (CUT) resume su filosofía: «La alimentacion, en medida que incide en la salud, no solo atañe al campesinado. Por otro lado, la lucha campesina es también una lucha de la clase trabajadora, en la medida de que viven de su fuerza de trabajo. Tienen nuestro apoyo absoluto porque están trabajando por un modelo que se contrapone al neoliberal». Este veterano dirigente sindical, cuya organización cuenta con 140.000 afiliados en la sección del metal del estado de Rio Grande do Sul, nos ha explicado que sindicalistas y campesinos van juntos fábrica a fábrica para informar sobre la soberanía alimentaria y que después, en la Negociación Coletiva, solicitan que para el comedor de la empresa se establezca una claúsula para comprar directamente a los y las campesinas. «Esto convierte el conusmo en un acto de cambio, es una forma de cambiar el sistema desde el propio sistema, porque la propuesta del campesinado tiene una dimensión política muy clara», añade Jairo. No es el único acuerdo entre campesinos y obreros. La “Plataforma Operaria E Camponesa Da Energia”, compuesta por trece sindicatos y movimientos de Vía Campesina, ha propuesto un proyecto energético popular para reclamar la soberanía energética de Brasil en ese espacio que baila al son de los intereses geopolíticos mundiales (nombran a la CIA, Francia y China, entre otros). La importancia que otorgan a la formación es otra cuestión que nos ha resultado interesante. Se hace un gran esfuerzo en cuanto a la formación técnica. La educación oficial solo contempla la agricultura industrial y han formado una red de escuelas para recuperar, enseñar e investigar sobre los saberes tradicionales del campesinado. Lo más llamativo, sin embargo, es la importancia que otorgan a la formación ideológica. La escuela Florestan Fernandez es la que más luce: creada para preparar políticamente a los y las diretentes de los movimientos, construtida por personas boluntarias, financiada solidariamente… La formación política se extiende a toda la red, incluida la Universidade Federal Frontera do Sulen puesta en marcha hace cinco años mediantes seis campus. Hay quien dirá que Euskal Herria no es Brasil, que las situaciones socioeconómicas son diferentes, que no es comparable. No le faltará razón, pero si agudiza la vista, comprobará que aquí también se cuece algo. Comprobará que los alimentos que consumimos en Europa recorren una media de 4.000 kilometros antes de que nos los llevemos a la boca, o que sólo en 4% de las verduras que consumimos se produce en Euskal Herria. Y comprobará también que los productores y productoras locales han empezado a dar pasos para el cambio de modelo. Esa impresión traemos de Brasil, que entre muhas personas y mediante la solidaridad, se puede recorrer un bonito camino hacia la soberanía alimentaria en Euskal Herria.