Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak
2016ko apirilaren 17a: Nekazari Borroken Nazioarteko Eguna

Lurra, bizitza eta elikagai osasuntsua defendatu. 20 urteko memoria eta erresistentzia. El Dorado dos Carajas-eko sarraskitik 20 urtera, nekazarien odolak isurtzen jarraitzen du. Baina gure erresistentzia orain inoiz baino indartsuagoa da. (LA VÍA CAMPESINA/Harare, 2016ko martxoaren 28a). Nekazarien borroken nazioarteko jardunaldiaren hogeigarren urteurrena [1] nekazarien eskubideentzat kezkagarria den testuinguru batean kokatzen da. Duela gutxi, nekazariek eskubideen aldeko borroketan aurre egin behar dieten errepresioaren adibide gehiago izan ditugu. Martxoaren hasieran, Berta Caceres, Hondurasko herri eta herri erakundeen Kontseilu Zibikoaren koordinatzailea (COPINH), bere etxean hil zuten. Astebete geroago, Kolonbian, Araucako nekazari elkarteko nekazari bat hil zuten eta FENSUAGROko beste kide batzuk espetxeratu…

Esne-krisiari adabakiak jarri dizkio Europako Batzordeak [Etxalde 15]

Europako Batzordeak bizkarra eman die berriro abeltzainei, milaka ustiategi ixtea saihesteko borondate politiko eskasa erakutsiz. Abeltzainari ordaindutako prezioek merkatuan benetako ondorioak izan ditzaten, ekoizpena arautu behar da. Espainiako Estatuko Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen (COAG) koordinatzaileak (EHNE-Bizkaia bertako kide da) «adabaki ez-eraginkor eta kaltegarritzat» jo ditu atzo Nekazaritzako komisario Phil Hoganek esne-sektorearen krisi larriari aurre egiteko egindako proposamenak. Ekoizpenaren borondatezko eta aldi baterako murrizketa, Merkatuaren Erakunde Bateratuaren 222. artikuluan arautua, eguzkitan egindako topa bat da, praktikan benetako ondoriorik izango ez lukeena. «Erkidego-mailan nahitaezko erregulazio baten alde egitea ez den guztiak ez du balioko merkatuko soberakinak askatzeko, eskaintza egungo eskarira egokitzeko eta,…

Lurzaindiak kanpaina berria abiatzen du [Etxalde 15]

Bi etxalde erosiko ditu kolektiboak, hiru gazteren instalatzeko laborantxan. 400.000€ bildu beharditu udarako Deialdia luzatu du duela zonbait egun Lurzaindiak. Diru biltze kanpaina berria Euskal Herritar guzieri zabaltzen da, izan laborari ala ez, izan pertsona ala elkarte, enpresa, kolektibitate publiko. Bi etxalde erosten ari da Lurzaindia, Arüen eta Ainharben, erretretarat doazen bi laborarien segida segurtatzeko. Instalatzen diren gazteek ez dute aski dirurik lurraren erosteko eta Lurzaindia transmisioaren errexteko tresna da berriz ere. Arüen, herriko laborari batek ontzat hartu du Lurzaindiaren galdea, etxaldea eskuratzeko eta gazte bati uzteko. Laborari seme-alabak ez diren hainbat gazte badira ipar Euskal Herrian, laborari bilakatzeko xedearekin….

Euskal Herriko emakume baserritar eta saregileak batuko dira Martxoaren 8aren harira

Martxoaren 11an ospatu dute Etxaldeko emakume baserritarrek. Ondarroa eta Lekeitiko saregileen lana eta esperientziak ezagutuko ahal izateko txangoa antolatu dute. Martxoaren 8ko ospakizunaren harira, Etxaldeko emakume baserritarrek Ondarroa eta Lekeitioko emakume saregileengana hurbiltzeko irteera antolatu dute. «Batu, elkar ezagutu, ikasi eta eguna partekatu nahi dugu, haien eskulanarekin, askotan ez ikusia, elikadura burujabetzaren eraikuntzan parte hartzen dutelako», adierazi dute. Goizez Maite Burgoa, Ondarroako saregile eta saregileen elkarteko lehendakariarekin egongo dira eta arratsaldez Oihane Garatea lekeitiarrarekin. Oihanek, saregile lanak egiteaz gain, beste hainbat lan izaten ditu etxeko oitsasontzian. Bazkaria Ondarroako Arrigorri itsas-ostatuan izango da eta 20 euroren inguruan ibiliko da menua. Martxoaren 11an izango…

EHNE-Bizkaiak Eusko Jaurlaritzaren «EAEko haragitarako behi-azienda» dokumentuari egindako hausnarketak

EHNE-Bizkaiak Eusko Jaurlaritzaren «EAEko haragitarako behi-azienda» dokumentuari egindako hausnarketak Eusko Jaurlaritzak eta Hazik egindako eta aurkeztutako «Haragitarako behi-azienda EAEn» dokumentuan (2015eko urria) jorratzen den proiektua, bertan adierazten denez, «Euskadiko haragitarako behi-azienden azpisektorea integratzeko eta biziberritzeko merkatu-aukerak eta koiuntura aprobetxatzeko» sortu da. Sektoreko eragileekin kontrastatzeko fasean dagoen proiektu bat da, eta 2016an ezarri nahi dira haren neurriak edo lan-ildoak. EHNE-Bizkaiaren ustez, egia da moda bat baino zerbait gehiago dagoela euskal herritarrek tokiko produktuak kontsumitzeari dagokionez. Bada substratu sakonago bat, eta paradigma-aldaketa baten aurrean gaude gai honetan. Herrialdearen produktua sustatzea positiboa eta beharrezkoa da berez, baina horrek ez du soilik gutxi batzuengan…

Kintoa, iparraldeko sor marka berria [12 #ETXALDE]

Euskal xerriaren produkzioaren garapen lanak saristatuak izan dira, Kintoa izeneko sor marka sortuko baita ondoko egunetan. Ipar Euskal Herriko laugarren sor marka da hau, Irulegiko arnoa, Ossau- Irati ardi gasna eta Ezpeletako biperraren ondotik. Frantziako sor markak kudeatzen dituen INAO egiturak Kintoa sor markaren sortzea onartu dute azaroaren 24ko batzordean Parisen. Aldudeko ibarretik (Baxe Nafarroa) abiatu da produkzioa, euskal xerri arraza desagertzekotan zela 80 hamarkadan. 1995tik goiti, gelditzen ziren abereekin abiatu zen garapen lana eta gaurregun Kintoa izeneko haragiak eta urdaiazpikoak fama ederra dute, kontsumitzaile eta jatetxeen galdea laborarien eskaintza baino azkarragoa delarik. Frantzia mailan, sor marka baten sortzea prozedura…

Lakari, tokiko merkataritza-heziketarako gune kooperatiboa: elikadura eta kontsumo jasangarria lantzen [11 #Etxalde]

Miren Prieto, Leire Udabe, Izaskun Sagartzazu eta Leire Epeldek osatzen dute Lakari kooperatiba. Urriaren 30ean ireki zituen ateak Zarautzen. Tokiko merkataritza- heziketarako gune kooperatiboa da, elikadura eta kontsumo jasangarria lantzen dituena. Leire Udabe eta Izaskun Sagartzazuk katering enpresa batean lan egiten zuten eta krisi ekonomikoarekin euren egoerak txarrera egin zuen. Leire Udabek Londonen eginiko egonaldian Lakariren antzeko proiektu bat ikusia zuen: «elikaduraren munduan zerbait egin nahi genuela ikusten genuen, baina zerbait alternatiboa, tokiko garapenarekin lotua», azaltzen dute. 2014an laukotea osatu eta ideia lantzen hasi ziren. Debagoienako Ereindajan proiektua bisitatu zuten, lan egiteko erreferentziak eskurateko asmoz. 2014ko maiatzean Olatukoop ekonomia sozial…

Elikadura burujabetzaren aldeko ikerketa

Joseba Azkarraga Etxagibel · UPV/EHU Mirene Begiristain · UPV/EHU Gonzalo Fernández · Hegoamerikako Transnazionalen Behatokia Ekainaren 17an izan zen. Lehenengo aldiz, Agroekologiaren eta Elikadura Burujabetzaren aldeko ikerketa jardunaldia antolatu zen, Eibarren, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) markoan. 60tik gora ikerlari bildu ginen bertan, pronostiko baikorrenak ere gaindituz. Ondoko lerrootan aurkituko duzu egun horren gaineko kronika txikia. Ehundu. Euskal Herrian ez dira gutxi Agroekologiaz eta Elikadura Burujabetzaz ikertzen dabiltzanak, izan norbanako, talde edo elkarte. Diziplina askotatik ibili ere. Bagenekien hori, baina jardunaldia antolatzea erabaki genuenean inkognita handia zen zenbat lagunek hartuko zuten parte. 60 ikerlaritik gora bildu ginen Euskal Herri agroekologikoaren eraikuntzaren alde, eta aurtengo UEUko ekintzarik populatuenetakoa izan…

DO Beaufort, lurraldeari lotutako ekoizpenaren eta eraldaketaren antolaketa kolektiboa

Etxaldek antolatutako bidaia honen helburua DO Beaufort eta bertako ekoizleak bisitatzea eta ezagutzea izan da. Orientazio Departamentuaren garapena arrakastatsua izan da, sektorea biziberritzeko gakoak, antolaketa kolektiboa, produkzioaren kontrola, sektoreko ordainsaria, ekoizleei ordaindutako esne litroko prezioa Euskadiko ekoizleek jasotzen dutena baino askoz handiagoa izanik… Horrek guztiak are garrantzi handiagoa du gaur egungo testuinguruan, esne-kuotak desagertu egin baitira eta ekoizpena deslokalizatu egin baitaiteke, mendiko eremuetako ekoizpenei nabarmen eraginez. Nahiz eta Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) egungo esparru negatiboa aldatu egin behar den, adibide batzuek erakusten dute ekoizleen konpromiso kolektiboa dagoenean posible dela nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen iraunkorra eta errentagarria mantentzea. Frantziako Alpeetako Savoierako…