Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak
Stephan Maury: «Otsoen erasoen konponbideei buruz guztien artean hitz egiteko une egokia da»

Stephan Maury Hegalaldia elkarteko sortzaile eta zuzendariak argi du «otsoa ez dela gaiztoa», eta mendiaren erabilpen anitzak kontuan harturik, konponbide sinpleak ez daudela oharrarazi du. KAZETArekin bere gogoeta partekatu du basa-fauna artatzeko zentroko arduradunak. [kazeta] * Stephan Maury Hegalaldia elkarteko sortzaile eta zuzendaria da. Hegalaldia natura babesteko elkartea da, eta Pirinio Atlantikoetako Fauna Basatiaren Arretarako Zentro bakarra kudeatzen du. Iragan otsailaren 22an herritar batek jakinarazi zuen otsoaren itxura zuen animalia ikusi zuela, Larhun aldean, Azkainen. Handik egun batzuetara, Pirinio Atlantikoetako Prefeturak baieztatu zuen otsoa zela, eta martxoaren 2tik 3rako gauean, Bardozeko artaldeetan sufritutako erasoak ere otso batek eginak zirela baieztatu…

Antxoa kuota banatzeko eredua aldatzea adostu dute

Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek eskatu bezala, ontzien artean banatuko dituzte kuotak, eta bakoitzak nahierara kudeatzeko aukera izango du. Eusko Jaurlaritza pozik azaldu da akordioarekin. [berria] Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek astelehenean hasi zuten antxoaren kanpaina, baina aldaketak izango dira hemendik aurrera, kuotaren banaketa eredua aldatzea adostu baitute kofradiak ordezkatzen dituzten patronalek eta Espainiako Gobernuak. Aurrerantzean, Espainiako banderarekin Kantauriko eremuan arrantzatzen duten itsasontzi guztiek kuota bakarra izan ordez, barku bakoitzak berea izango du, eta nahierara kudeatzeko aukera izango du. Modu horretan, oraingo arrantza eredu neurrigabea aldatu nahi da. Izan ere, ontziek arrantza olinpikoa deiturikoa egiten dute gaur egun; hau da, ahalik eta…

Asanblea Nazionalak onartu du laborantza lurren babesteko Dufauk aurkezturiko lege egitasmoa

Peio Dufauk, Euskal Herria Baiko (EH Bai) diputatuak aurkezturiko laborantza lurren atxikitzeko lege egitasmoari behin-behineko onespena eman zion frantziar Asanblea Nazionalak. [kazeta] Euskal hautetsiak prentsa-ohar baten bidez jakitera eman duenez, sostengu zabalarekin -bozketa parte hartu duten diputatuen %96,6k aldeko botoa eman du- izan da onartua proposamena. Euskal hautetsiak oroitarazi duenez, laborantza alorreko sektore ezberdinekin landua izan den egitasmoak sindikatu guzien sostengua jaso du baita ere. Lege proposamenaren xedea da laborantza lurren desagertzearen aurka tresna berria eskaintzea, besteak beste, laborantza lurren prezioen erregulazioa indartuz. Esaterako, etxalde baten transmisioaren mementoan egoitza eta lurren artean tratamendu bereizia ahalbidetzen du, lehen irakurketan onartua izan…

Amaia Barredo, “pozik” Senatuak otsoaren babes berezia kentzea erabaki ostean

Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, “pozik” agertu da Espainiako Senatuak otsoa LESPRE babes bereziko espezieen zerrendatik kanpo uzteko hartutako akordioarekin. Horrela, Vox, PP, UPN, Junts eta EAJ alderdiekin bat egin du, ekimena onartzeko euren botoak batu dituzten indar politikoek. Onartutako ekimenaren arabera, Senatuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio berehala has ditzala Dueroko iparraldean dauden otsoen populazioak Babes Bereziko Araubidean dauden Basaespezieen Zerrendatik (LESPRE) ateratzeko izapideak. Proposamenak aldeko 156 boto (PP, EAJ, Junts, Vox eta UPN), kontrako 92 (PSOE, BNG, Compromis eta Mas Madrid) eta 11 abstentzio (EH Bildu, ERC, Geroa Bai eta Gomera Talde Sozialista)…

Energia fotovoltaikoak ur sakonagoetan sartu nahi du

Emica Solar Bizkaiko konpainiak eguzki plaken parke flotagarri bat instalatu zuen duela bi urte Miñaon, Arabako teknologia parkean. Balantzea ona da, eta ur gehiagotan murgildu nahi dute, urtegietaraino. Itsasoa urruti ikusten da. [berria] Energia fotovoltaikoaren alde txarretako bat da eremu handiak okupatu behar izaten direla, eta ez dutela beste ezertarako erabiltzeko modurik ematen. Urmaeletan eta urtegietan ere antzera gertatzen da, zaila baita ur azalari probetxua ateratzea. Duela hamarkada bat energia berriztagarrien sektoreak ikusi zuen bi arazo horiek uztartuz onura atera zitekeela, eta eguzki plaka parkeak instalatzen hasi ziren ur gainean. Orduz geroztik, hala ekoitzitako energia kantitateak gora egin du izugarri….

Bizkaiak epea ireki du baserritarrek 2025eko NPBaren laguntzak eska ditzaten

Bizkaiko Foru Aldundiak, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailaren bitartez, Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) deialdia ireki du, apirilaren 30era arte. Nekazaritza-ustiategien 2.900 titular inguruk, eskabidea aurkezteko, bulego hauetara jo ahal izango dute: herritarren arretarako eskualde-bulegoak eta Gertu, foru-erakundeak Deustun duen bulegoa eta Karrantzako eskualdeko nekazaritza-bulegoa. Aurten, gainera, LORRAren bidez ere aurkeztu ahal izango dute. [Bizkaiko Foru Aldundia] Bizkaiko Foru Aldundiak, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailaren bitartez, Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) laguntza-deialdia ireki du, 2025eko kanpainarako. Laguntza horiek guztira ia 14 milioi eurokoak dira, eta lurraldeko nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpena babestea dute helburu. Eskabideak aurkezteko epea irekita dago jada, eta 2025eko…

Antxoaren kanpaina gaur hasiko da ontzikako kupoekin, baina sistema maiatzean alda daiteke

Arrantzaleek proposatzen dute Espainiako Estatuari dagokion kuota kofradien artean banatzeko sistema bat ezartzea, eta ondoren erakunde horiek euren kabuz antolatu ahal izatea. [eitb.eus] Antxoaren kanpaina gaur, hilak 10, abiatuko da kuoten egungo sistemarekin, ontzikako kupoekin, baina maiatzean alda daiteke. Joan den astean bideokonferentzia bidez bildu ziren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa eta sektorea. Sektoreak, ekoizleek eta erkidegoek —tartean, Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE)— antxoa kupo sistema aldatzeko proposamenak egin dituzte. Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuak azaldu duenez, Bizkaiak eta Gipuzkoak, Kantauriko beste flota batzuek bezala, bestelako kupoak nahi dituzte. Gaur egun, Ministerioak, ebazpen baten bidez, eguneroko harrapaketa muga batzuk ezartzen…

Bideoa: Egonarriak Ana de la Mazari (Garai Kontserbak) egindako elkarrizketa
[Argia] Baratzezainak asko daude, baina oso gutxi dira barazkiekin kontserbak egin eta merkaturatzen dituztenak. Ekoizpena eskuz jasotzen denera mugatzen dutenak, are gutxiago. Ana de la Mazak produktuak etxean ekoizten ditu eta hauekin kontserbak egin, ondoren merkaturatzeko. Bere produktuak erakutsi dizkigu, besteak beste bertan ekoiztutako fruta ezberdinekin egindako mermeladak, tomate saltsak, garagardo mota bat baino gehiago… Bertatik ezagutu nahi izan dugu barazkiekin kontserbak egiteko prozesua. Horretarako, Garai herrira etorri gara, Durangoaldera, Ana de la Mazak Garai Kontserbak nola ekoizten dituen ikustera. Produktuak merkaturatzeko zailtasunez gain, kontserbek dauzkaten abaintailak azaldu dizkigu. 

Makrogranjen aurkako Nafarroako Plataformaren elikadura-sistemaren alternatibei buruzko hausnarketa jardunaldia

Hainbat erakundek (Las 3 R, EHNE, Etxalde, Sustrai Erakuntza Fundazioa, Greenpeace, Lurra, REAS,…) osatutako Makrogranjen aurkako Nafarroako Plataformak gogoeta eta eztabaida jardunaldia antolatu du elikadura sistema globalizatuaren eta abeltzaintza industrialaren alternatibei buruz. Nafarroan badira jada elikadura burujabetzaren irizpideekin lurraldeari lotutako abeltzaintza esperientziak. Jardunaldian, abeltzaintza industrialak gure lur eta uretan duen eragina aztertuko dugu labur-labur. Beste lurralde eta borroka batzuetara hurbilduko gara.Eta bukatzeko, Lurrari lotutako ekoizpen-eredu alternatiboak ezagutuko ditugu. Jardunaldia 2025eko martxoaren 15ean, larunbata, egingo da Geltokian (Nasaren Gelan). EGITARAUA 10.30 – 11:00 Nafarroako abeltzaintzaren diagnostikoa. Etxaldek eta Greenpeacek parte hartuko dute. Abeltzantza industrialak Nafarroan dituen eraginak aztertuko dira. 11:00 –…

Donibane Lohizuneko portuko arrantzaleak, kontrako korronteen artean iparraren bila

Hozka egiterik ez da, amua botatzerik ez bada. Debekuak, zaintza, kuotak… neurriak ezartzeko arrazoiekin bat egin arren, horiek arrantzale ttipiengan dituzten ondorioen lekuko dira Mikel Epalza eta Eric Bonnamy. Aldaketa klimatikoaren eraginak begi bistan, Donibane Lohizuneko portuko arrantzaleek parean dituzten erronkak aztertu dituzte. [naiz: GAUR8] Euskal Herrian, arrantza eta itsas kultura beti izan dira garrantzitsuak, eta hori gorpuzten dute Donibane Lohizuneko portua bezalako tokiek. Portu honek, Lapurdiko kostaldearen bihotzean kokatua denak, itsasoari lotutako historia aberatsa du. Bertan, arrantzaleen tradizioak, itsasontzien historia eta itsasoarekiko maitasuna elkartzen dira. Garai bateko bale-ehiztarien eta itsasgizonen abiapuntu, portu honek bere iragana harrotasunez darama. Gaur egun,…

error: Content is protected !!