Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko eskatu du ELAk eta urriaren 19ko manifestaziora deitu du

ELA sindikatuak Urdaibaiko Guggenheim proiektuari babesa behin betiko kentzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, eta urriaren 19an Gernikako kaleak zeharkatuko dituen Guggenheimen aurkako manifestazioan parte hartzeko deia egin du. Era berean, sinadura bilketan parte hartzeko deia egin die afiliatu guztiei, Solomon R. Guggenheim Foundationi Urdaibaiko Biosfera Erreserba suntsitzeari uko egin diezaion eskatzeko. Urdaibaiko Biosfera Erreserban bigarren Guggenheim museo bat eraikitzeko proiektua, ELAren iritziz, "zentzugabekeria" da ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik,...

Green Deal, estalki bat industria militarra hornitzeko?

Europako Itun Berdearekin batera doan legeetako batek, paperaren gainean, trantsizio ekologikorako lehengaiak eskuratzea bermatu nahi du. TNIren txosten batek erakusten du, ordea, elementu horietako batzuk sektore kutsatzaileetara bideratzen direla nagusiki, hala nola automobilgintzara edo industria militarrera. 2019. urtearen amaieran Europako Green Deal (Itun Berdea) merkaturatuta, Europako Batzordeak konpromisoa hartu zuen EBk 2050erako CO2 isurien zero maila lortzeko. Hori lortzeko, baliabide fiskal eta finantzario garrantzitsuak mobilizatu nahi ditu, eta...

Israelek 500 osasun langile baino gehiago hil ditu Gazan, UNRWAren arabera

Israelek 500 osasun langile eta 274 langile humanitario hil ditu Gazan, Ekialde Hurbileko Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak (UNRWA) jakitera eman duenez. Gainera, urriaren 7tik 197 UNRWAko kide hil dituzte. UNRWAk uztailaren 17an argitaratutako Gazako egoerari buruzko txosten eguneratuaren arabera, Israelek bonbardaketekin jarraitzen du Gazako zerrenda osoan. Israelgo indarren lurreko erasoaldiak hedatzen jarraitzen du, Gaza hiri osorako husteko agindu berriekin eta erdialdean erasoekin. Larunbatean, Al-Mawasin izandako eraso batek...

Israelek Gazako ur hornidura % 94 murriztu duela salatu du Oxfam Intermonek

Oxfam Intermon gobernuz kanpoko erakundearen txosten berri baten arabera, Israelek ura sistematikoki erabili du Gazako herritarren aurkako gerra arma gisa, giza bizitza eta nazioarteko zuzenbidea mespretxatuz. Water War Crimes ("Ur gerrako krimenak") txostenaren arabera, Israelen taktikek, ur horniduraren mozketetan, ur instalazioen suntsipen sistematikoan eta laguntzaren blokeoan oinarrituta, % 94 murriztu dute Gazara iristen den ur kopurua, 4,74 litro pertsonako eta eguneko, larrialdi egoeretan gomendatzen den gutxieneko kopuruaren...

Emakume zientzialariek itsasoko energia berriztagarrien aukerak hedatzeko aliantza sortu dute

Euskal Herriko emakume zientzilariek ORE4citizens aliantza sortu dute itsasoko energia berriztagarrien potentziala herritarren artean zabaltzeko. Klima aldaketaren erronken aurrean aukera ona dela nabarmendu dute. Ekimen ugari egingo dituzte datozen hilabeteotan. ORE4citizens (Offsohre Renewable Energy) (Energia berriztagarria itsasoan) Euskal Herriko emakume zientzialariek bultzatutako aliantza bat da. 60 ikertzailek eta hamabost erakunde eta enpresak baino gehiagok bat egin dute harekin, zientzia herritarrengana hurbiltzeko, klima aldaketak euskal kostaldean dituen ondorioak ezagutarazteko...

Nazioarteko sinadura bilketa abiatu dute Urdaibaiko Guggenheim museoaren proiektuaren kontra

SEO-Birdlifek eta Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformak antolatu dute egitasmoa. Nazioartekoa da, eta 1.300.000 sinadura biltzea dute helburu. Urdaibain (Bizkaia) eraiki asmo duten Guggenheim museoaren kontra direnek beste salaketa bide bati ekin diote: sinadura bilketa bat abiatu dute. Zehazki, SEO-Birdlife erakundeak eta Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformak sortu dute ekinbidea. Haren bitartez, Salomon R. Guggenheim fundazioari eskatuko diote bertan behera utz dezala proiektua, eta, hala, «uko egin diezaiola...

Amillubi proiektua hasia da konponketa lanak, landaketak eta formazio saioak egiten

Zestoako Iraeta auzoan, Urola ibaiaren meandroan daude Amilibia baserria eta bere lurrak. Horiek modu kolektiboan erosteko dirua biltzen ari da Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkartea. 2025 bukaerarako dute hitzartua azken ordainketa, baina erosketa fasean egon arren, dagoeneko praktikan jartzen hasi dira Amillubi proiektua. Bere helburua elikadura burujabetzaren bidean urratsak ematea da, agroekologia oinarri hartuta. Eta bide horretan, “epe motzeko proiektuak eta epe luzeko ildoak” bereizi dituzte eta azarorako topaketa...

GRAINen txostena: “Arabiar Emirerri Batuek gero eta botere handiagoa dute munduko elikadura-sisteman”

Kezkagarria da EAUek gero eta kontrol handiagoa izatea laborantza-lurren eta ur-baliabideen gainean nazioartean, haien botere logistikoarekin eta segurtasun-agendarekin koordinazio estuan. Gobernuak elikagaien segurtasuna ekoizpen nazionalaren bidez indartu nahi izatea bide egokia izan liteke, benetan sostengagarriak diren sistemak garatuko balitu. Horretan ari badira ere, herrialdeak duen elikadura-hondakinen arazo lazgarriari ere heldu behar diote. Baina lurraz eta baliabide hidrikoez jabetzea – bereziki tokiko komunitateen baimen espliziturik gabe edo goseak gogor jotzen...

Milioika migratzaile, nekazaritza-sektoreko esplotazioaren biktima

Europako nekazaritza-sektorean lan egiten duten lau pertsonatik bat, gutxi gorabehera, lan-esplotazioaren eta eskubide-abusuaren biktima diren migratzaileak dira. Ikerketa batek langile horien soldata baxuak, bizitoki prekarioak eta osasun-zerbitzu eta eskubideen falta azaleratu ditu. Europar Batasuneko nekazaritza-sektorea berriki atxikitako estatuetatik eta Europakoak ez diren herrialdeetatik datorren eskulan etorkinaren mende dago. Finlandiari, Estatu frantsesari, Alemaniari, Greziari, Italiari, Herbehereei, Poloniari, Estatu espainolari eta Suediari buruzko ikerketa batek erakutsi du kontinentea elikatzen duten...
error: Content is protected !!