Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

Lakari, tokiko merkataritza-heziketarako gune kooperatiboa: elikadura eta kontsumo jasangarria lantzen [11 #Etxalde]

Miren Prieto, Leire Udabe, Izaskun Sagartzazu eta Leire Epeldek osatzen dute Lakari kooperatiba. Urriaren 30ean ireki zituen ateak Zarautzen. Tokiko merkataritza- heziketarako gune kooperatiboa da, elikadura eta kontsumo jasangarria lantzen dituena. Leire Udabe eta Izaskun Sagartzazuk katering enpresa batean lan egiten zuten eta krisi ekonomikoarekin euren egoerak txarrera egin zuen. Leire Udabek Londonen eginiko egonaldian Lakariren antzeko proiektu bat ikusia zuen: «elikaduraren munduan zerbait egin nahi genuela ikusten genuen,...

CURSO/IKASTAROA | INICIACIÓN AL ECOFEMINISMO/EKOFEMINISMOKO HASTAPENAK

CURSO: INICIACIÓN AL ECOFEMINISMO VER/DESCARGAR TRIPTICO, CARTEL Y HOJA INFORMATIVA ¿Cuándo? 1, 2 y 3 de diciembre. ¿Horario? De 10:00 a 14:00 ¿Dónde? Bolunta. Sala 1, Calle Ronda s/n (frente al no 5) 2a planta, Bilbao ¿Por qué? El ecofeminismo reúne los elementos del feminismo y del ecologismo y esto es fundamental para analizar de forma integral las crisis sistémicas en las que estamos instaladas...

«Arabako errioxak egin dezake bere ibilbide propioa eta horretara goaz» [Audioa-Euskadi Irratia]

Arabako Errioxako upategi txikiak Errioxa izendapenetik haratago, “Araba Errioxa” izendapena izateko lanean hasi dira. Candido Besa upategiko arduradunek baieztatu digute, bizpahiru hilabeteetan, negurako, zerbait egiteko moduan izanago direla. Ze izen izango duten ez dute oraindik erabaki baina, nahiko argi ikusten dute, izendapen berrian ezingo dutela “Errioxa” jarri, izen hori errejistratua dagoelako. http://audios.ak.cdn.eitb.com/multimedia/audios/2015/11/02/1802292/20151102_10132712_0008063254_002_001_B_ARDOA_MAST.mp3 Jatorrizko saioa Euskadi Irratian: IKUSI HEMEN Fotos: Simiunity-CC-By-Sa  

Agustin Beroiz, Iruñeko Aranzadiko baratzeetatik kanporaturik, Astigarragan baratzezain

Agustin Beroiz Astigarragan (Gipuzkoa) ari da baratzegintzan. Iruñeko erdi-gunean dauden Arantzadiko ortuak utzi behar izan ditu, delako “jardin pedagogiko” baten proiektu eztabaidatua dela-eta kanporatua, beste zeinbait laborari bezala. Basherri sarearen aldizkariak egindako elkarrizketa dakargu orriotara. Agustin Beroiz bizitzeko eta egiteko modu tradizionalak oinordetzan jaso dituen baratzezaina da, landareen bitartez bere bizitza zuzentzen ikasi du, errespetuaren legean oinarrituz. Modu honetan hainbat gazteri lurra ulertzeko eta bizitzaren zirkulua errepikatzeko bideak...

Etxalde 10 (2015 Urria)

↓ Deskargatu Etxalde 10 ↓ → 03. «Comedores Escolares: Alimentos Locales Y De Temporada. Para Qué Y Por Qué», Javier Azpitarte Ariño → 04. Editoriala: «Las Marcas De Calidad Al Servicio De...» → 05. «Lurrama 2015: 10 Eidizioa», Maryse Cachenaut → 06. Food First Visita Euskal Herria Para Conocer Experiencias De Soberanía Alimentaria → 08. «Artzain Izanda Zentzu Guztia Dauka Internazionalista Izateak», Aritz Ganboa → 12. Emakumeenmundu Martxak Ereiten...

«Artzain izanda zentzu guztia dauka internazionalista izateak» [Aritz Ganboa · Artzaina | 10 #Etxalde]

Unai Vazquez, Walter Wendelin, Gabi Basañez, David Soto eta Aritz Ganboa Askapenako kideei ETArekin kolaboratzea leporatzen diete eta seina urteko espetxe zigorra eskatzen dute beraintzat. Aritz Ganboa Nafarroako Arruatzuko artzaina da. – Auziperatutako bost lagunei sei urteko espetxe zigorra eta Askapena, Askapeña eta Elkartruke erakundeen ilegalizazioa eskatzen du Estatu españolak. Ze perspektibarekin dakusazue epaiketa hau? Aurretik egin dezakegun balorazio bakarra da egoera injusto baten aurrean gaudela. Epaiketaren ondoren gertatzen dena gertatuta...

«Ardi latxak bere rustizidadea behar du, amatasuna eta gogortasuna eduki behar du» [Aitor Urien, Artzaina | 10 #Etxalde]

Badira lau urte Aitor Urien 23 urteko abadiñarrak etxeko artaldearen kargu hartu, gaztategia egin eta lehen sektorean lanean hasi zenetik. 280 ardik, asturiar behi kasinen 14 buruk, oilo batzuk eta gazta egiteko sasoian gazurarekin hazitako 5-6 txerrik osatzen dute Aitor Urienen hazienda. Baserri inguruan 25 hektarea darabiltza eta mendiko larre komunalek osatzen dute lurra. – Bizkaiko Artzai egunean Gazta Txapelketa irabazi duzu. Ilusioa pizteko balioko du horrek. Norberarentzat motibazio handia da bai. Gainera, horren...
error: Content is protected !!