Emilio Aguillo Arabako Mahastiak sor-markako arduradunak ziurtatu du legearen bidea osorik agortu nahi dutela. EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren aurkako arrazoia nahiko dituztela azaldu du. Ez dute etsi nahi, legezko bide guztiak agortuko dituzte. Arabako Mahastiak jatorri izena bultzatu duten upategien eledun Emilio Aguillok baieztatu du kasazio helegitea aurkeztuko dutela Espainiako Auzitegi Gorenean. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia aztertu ostean, uste dute errekurtsoa aurkezteko nahikoa argudio dituztela. ABRA...
2025eko urtarrilaren 15etik 31ra izango dira laborantzako hauteskunde profesionalak. ELB sindikatuak bere zerrenda aurkeztuko du. Julen Perez, Lohitzüne-Oihergiko ahate hazlea izango da zerrendaburua, eta bere atzean beste hemeretzi laborari izango dira, hiru ardatz nagusiren inguruan: soldata duinak, transmisioa eta laborarien arteko elkartasuna. 2019ko azken hauteskundeetan, departamentu mailan, bozken %24,21 lortu zuen euskal laborarien sindikatuak, eta FDSEAk %53,98. Hori dela eta, laborantza intentsiboaren alde egiteagatik ezaguna den sindikatu...
Goierrin, Olaberriako Etxeberria Goikoa baserrian egiten dituzte Behieko Gaztak. Etxalde aldizkariaren 84. zenbakian argitaratutako elkarrizketa batean, orekan eta dibertsifikazioan oinarritutako iraunkortasunaren aldeko apustu garbia azaldu dute.. behiekogaztak.eus Behieko Gaztak ez dira gaztak bakarrik. Proiektu integralagoa da. JUDIT: Bai, hala da. Alde batetik integralagoa da baserri honetan bertan, eta horretaz aparte, beste baserri batzuekin kooperazio estua dago. AITOR: Etxe honetan gaztak egiteaz gain txekorrak gizentzen ditugu, baita oilasko batzuk ere....
Aste honetan, Europa osoko nekazarien elkarteetako kideek, horien artean EHNE Bizkaiako kideek, Bruselako kaleetara eraman dute Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko merkataritza akordioaren aurkako jarrera. Bitartean, Espainiako, Alemaniako eta Portugalgo gobernuek azeleragailua zapaldu dute ituna lehenbailehen sinatzeko. Egia esan, Europar Batasunak Mercosurreko herrialdeekin (Brasil, Argentina, Paraguai, Uruguai eta Bolivia) duen akordioaren aurkako jarrera gero eta handiagoa da. Michel Barnier Frantziako lehen ministroak Bruselan esan duenez, "egungo baldintzetan, akordio hau...
Erronkaribarreko batzordea, Artalde elkartearen eskutik, artzain-eskola sortzeko lanean ari da, hainbat lurraldeetako landa-eremuen ezaugarri hoberenak eredutzat hartuz. Nafarroako Pirinioa eremu zabala da. Haren erliebe menditsua dela eta, hainbat haranetan dago banatuta: Esteribar, Erroibar, Luzaide, Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkari. Artzaintza lurralde horretako jarduera gakoa izan da historikoki. Artzaina izateko beharrezko ezagupena gurasoek seme-alabei transmititzen zieten, ahoz aho eta era praktikoan. Hala ere, 1960ko hamarkadatik aurrera, Pirinioko ibar guztiek jende-hustea pairatu...
Emilio Aguillo: «Helegitea jartzeko aukera dugu, baina nik uste dut ahalegin horrek ez duela merezi»
Arabako Mahastiak sor-markako kontseilu arautzaileko behin-behineko lehendakaria, Emilio Aguillok, salatu du EAEko Auzitegiak «denbora galarazi» diela, eta ziurtatu du debekuak ez duela sektorearen krisia konponduko. Errioxatik ateratzeko prest azaldu da. 2023ko urtarrilean sortu zuten Arabako Mahastiak sor-markako Kontseilu Arautzailea, eta Solar de Ayala upategiko arduradun Emilio Aguillo izendatu zuten zuzendaritza batzordeko behin-behineko presidente. Haserre mintzo da EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiari buruz. Nola interpretatu duzue epaia? Mundu guztiak irakur dezala...
Arabako Errioxako upategiek uste dute EAEko Auzitegi Nagusiaren jokabidea «sinestezina» dela, eta salatu dute ebazpenak «babesik gabe» uzten duela elkartea. Ez du argitu helegitea jarriko duen edo ez. ABRA (Asociación de Bodegas de Rioja Alavesa) ez dator bat EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Arabako Mahastiak sor-markaren aurka eman duen epaiarekin. Abokatuekin aztertu du auzitegiaren ebazpena, eta salatu du epaiak ez diola heltzen eztabaidaren funtsari, ez datorrelako bat auziko benetako gertakariekin,...
Egun hasiko da Lurrama, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) laborantza herrikoi eta jasangarria bultzatzeko sortutako jarduera multzoa. Poineau antolatzaileak laborariaren eta kontsumitzailearen arteko lotura aldarrikatu du. Ipar Euskal Herri mailako laborantza eta elikaduraren bulego baten xedea aipatu du. Egundanik etzi arte iraganen da Lurrama, Miarritzeko Irati aretoan. Aurtengo gomitak korsikarrak dira, eta ohorezko gomita, Karine Jacquemart Frantziako Foodwatch erakundearen zuzendaria. Euskal Herriko Laborantza Ganberaren bulegoko kide Francis Poineau...
Gaur hasiko da Biarritzen ‘Lurrama - La ferme Pays Basque’, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) antolatua, "Herri nekazaritzaz bizi eta elikatu" lelopean. Edizio honetako ohorezko gonbidatua Karine Jacquemart izango da, Foodwatcheko zuzendaria, eta datorren igandera arte iraungo du. Lurramaren helburua nekazaritza herrikoia eta jasangarria sustatzea da. Horretarako, hitzaldiak egingo dira hiru egunetan zehar eta etxeko produktuen azoka bat egingo da. Herri-nekazaritzatik bizitzea eta elikatzea Gaur egun, elikadura erakundeen...
Europako Batzordeak lurzoruaren degradazioa egiaztatu du eta hura berrezartzeko neurriak eskatu ditu
Txosten honek Europako Ingurumen Agentziako 32 estatu kideetako bultzatzaileen, presioen eta lurzoruan izandako inpaktuen arteko elkarrekintza trinkoan sakontzen du, Mendebaldeko Balkanetako, Ukrainako eta Erresuma Batuko sei herrialde kooperatzailerekin batera, lurzoruaren kontserbazio-ahaleginek dituzten erronka ugariak argituz. Lurzoruaren degradazio-prozesuei eta ondorengo ondorioei forma ematen dieten faktore antropogeniko zein naturalen arteko elkarrekintza konplexuak erakusten ditu analisiak. Funtsezko aurkikuntzak nabarmentzen dira, lurzoruaren degradazioak nekazaritzan, ekosistemen erresilientzian, uraren kalitatean, biodibertsitatean eta giza osasunean dituen...