* Gotzone Sestorain Etxalde-ko kidea da 2024ko lehen hilabetetan bai Europa osoan, baita Euskal Herrian ere, nekazarien mobilizazioak izan dira protagonista, sektoreak duintasunez bizitzeko dituen zailtasunak eta etorkizuna argi ez ikusteak izan dituztelarik erregai nagusia, zenbait tokitan agroindustriaren esku ezkutuek ere xaxatu eta baliatu dutelarik olatua. 2024ko lehen hilabetetan bai Europa osoan, baita Euskal Herrian ere, nekazarien mobilizazioak izan dira protagonista, sektoreak duintasunez bizitzeko dituen zailtasunak eta etorkizuna...
Eragile sozial, sindikatu eta mugimendu ezberdinek mobilizazioak deitu dituzte maiatzaren 11rako Alternatiba Ekosozial Justua aldarrikatzeko. Mobilizazioak eguerdiko 12etan izango dira Iruñean Gaztelu Plazatik eta arratsaldeko 5etan Bilbon Jesusen Bihotzetik.. Mobilizazioen deitzaileak Euskal Herriko Eskubide sozialen Kartak, Emakumeen Mundu Martxa eta Gune Ekosozialista izanik ere, beste hainbat eragilek babesten dituzte mobilizazioak. Orain arteko bideari jarraiki, datozen hilabeteetan babesak biltzen eta lantzen, eta elkarrekin egindako prozesua eta sortutako konfluentzia jorratzen jarraituko...
Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzaren (EFSA) arabera, elikagaien %48,6k plagizida hondakinak ditu. Aztertutako elikagai guztietatik, %47k (5.512) hondakin bat edo gehiago zituzten, "baimendutako mailak baino kontzentrazio txikiagoetan edo berdinetan"; %1,6k (192), berriz, baimendutako mailetatik gorako hondakinak zituzten. Gainerako %51,4ak (6.023 lagin) ez zuen hondakin maila kuantifikagarririk. EFSAk Europar Batasuneko elikagaietan dauden pestiziden hondakinei buruz apirilaren 23an argitaratutako azken txostenak ohiko kontsumo-produktuetan aurkitutako hondakin-mailen ikuspegia ematen du....
Nafarroako 150 erakundek baino gehiagok elikagaien subiranotasunaren aldeko eta eredu industrialaren aurkako adierazpena sinatu dute. Gainera, Nafarroako gizartea mobilizatzera deitu dute, lehen sektorearen eta, batez ere, ekoizle ekologikoen eta txikien egoeragatik. Bestetik, Valle de Odieta enpresa, Mercadonaren saltoki bat eta AN agroindustriako taldearen egoitza nagusia "zigilatu" dituzte elikadura burujabetzaren eta agroekologiaren aldeko ekimen batean. Parte hartzaileek larunbata honetan Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia ere zabaldu dute. Hainbat...
Batzordeak txosten bat argitaratu du elikagaien hornikuntza-kateko merkataritza-jardunbide desleialei buruzko zuzentarauaren aplikazioari buruz. Txostenaren arabera, hautemandako praktika desleialen %41 txikizkako merkataritzan detektatu ziren ( %47 2022an), %36 elikagaien industrian ( %27 2022an) eta %22 handizkako merkataritzan ( %25 2022an). Merkataritza-jardunbide desleialei buruzko Erkidegoko zuzentarauak hamasei jardunbide debekatzen ditu, nekazari eta hornitzaile txikienei kalte egin diezaieketenak. Bi bloketan banatuta daude: praktika komertzial desleial beltzak (debekatuak,...
Lehortea edo tenperatura altuak bezalako fenomenoek bultzatu dituzte nekazaritzako, abeltzaintzako edo arrantzako profesionalak teknologiari aukera bat ematera, erronka horiei aurre egiteko ez ezik, sistema erresiliente bat lortzeko ere. McKinseyk egindako ikerketa baten arabera, klima-aldaketak 10 nekazari txikitik 8ri eragingo die eta landu daitekeen lurra murrizten lagunduko du. Datu garrantzitsua da, batez ere kontuan hartzen badugu mota horretako ustiategien eskaria %60 handituko dela 2050era begira. Klima-aldaketak nekazaritza-sektorearen jarduera produktiboan...
Freshfel Europe-ko Kontsumo Monitorearen azken edizioak adierazten duenez, EBko fruta eta barazkien batez besteko kontsumoa 350 g/egun/kapita izan zen 2022an, OMEk gomendatutako 400 g-tik urrun oraindik. Freshfel Europeren arabera, koronabirusaren pandemian hasi zen joera positiboa gelditu egin da Ukrainako gerraren eztandak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioz, kontsumitzaileen erosteko ahalmenari larriki eragiten eta elikagaietan duten gastua mugatzen ari baita. Philippe Binardek, Freshfel Europeko ordezkari nagusiak, honako hau adierazi du: "Krisi...
Apirilaren 16an, Bartzelona, Madril, Bilbo, Valentzia, Sevilla eta Zaragozako kale nagusiak irudi deigarri eta kezkagarri batekin argitu ziren: laranjaz, udarez eta limoi ustelez betetako markesinak. Sinbolismo harrigarri horrek Elikagaien Justiziako kanpaina berriari hasiera eman dio. Kanpaina horrek udal-merkatuak eraldatzea eskatzen du, elikadura osasungarria, tokikoa eta prezio justukoa lortzeko aukera bermatzeko. Mezu nagusia argia da: merkatuak hiltzen ari dira, eta gu konturatu gabe egiten dute. "Erreklama ezazu zure...
«Sabotajeetan» milaka zuhaitz moztu dituztela salatu dute EHNEk, ENBAk eta Gipuzkoako Baso Elkarteak
Lurraren Altxamenduak mugimenduak joan den astean jakinarazi zuenez, 11.000 zuhaitz moztu ditu Azpeitian eta Berangon, baso industriaren monolaborantza eredua salatzeko. «Haserre» eta «ulertu ezinik» daudela esan dute Gipuzkoako EHNE eta ENBA nekazarien sindikatuek, eta Gipuzkoako Baso Elkarteak, azken asteetan baso jabe batzuek jasan dituzten «sabotaje» ekintzen harira. Lurraren Altxamenduak mugimenduak joan den astean jakinarazi zuen 11.000 zuhaitz moztu dituela Azpeitian (Gipuzkoa) eta Berangon (Bizkaia), bederatzi hektareako eremu batean....
Sindikatuaren arabera, kontsumitzaileak informazioa "argia" eta "zehatza" izan behar du, zer jan nahi duen aukeratu dezan. Nekazari Borrokaren Egunarekin bat eginez, Nafarroako EHNE sindikatuak %100 begetalak diren eta haragi izenarekin saltzen diren produktuen salmenta salatu du. Hori dela eta, produktuen etiketen inguruko Espainiako legedia gogortzeko eskatu du. Iruñean gaur goizean egin duten prentsaurrekoan sindikatuak azaldu duenez, Espainiako eta Europar Batasuneko legediaren arabera, gisa horretako praktikak debekatuta daude, baina...