Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

Donibane Lohizuneko portuko arrantzaleak, kontrako korronteen artean iparraren bila

Hozka egiterik ez da, amua botatzerik ez bada. Debekuak, zaintza, kuotak… neurriak ezartzeko arrazoiekin bat egin arren, horiek arrantzale ttipiengan dituzten ondorioen lekuko dira Mikel Epalza eta Eric Bonnamy. Aldaketa klimatikoaren eraginak begi bistan, Donibane Lohizuneko portuko arrantzaleek parean dituzten erronkak aztertu dituzte. Euskal Herrian, arrantza eta itsas kultura beti izan dira garrantzitsuak, eta hori gorpuzten dute Donibane Lohizuneko portua bezalako tokiek. Portu honek, Lapurdiko kostaldearen bihotzean...

Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da. Otsoa Ipar Euskal Herrira etortzearen "ondorio larriak" salatu ditu sindikatuak: "kanpoko hazkuntza arriskuan" jartzen duela eta laborantzaren "industrializazio fenomenoa azkartzen" duela ohartarazi du. Pirinio Atlantikoetako Prefeturari leporatu dio ez duela onartu nahi "egoeraren larritasuna", eta "otso kopuruaren igoeraren aldeko erabaki politikoak" babestu dituela. Otsoaren...

Espainiako Estatuak erositako eztiaren laurdena baino gehiago Portugalera inportatzen da

Espainiako Estatuko industriak 35.572 tona ezti erosi zizkien beste herrialde batzuei 2024an, 1,80 €/kg-ko batez besteko sarrera-prezioan. Horietatik %27 Portugalen barrena sartu zen, 1,60 €/kg-ko prezioan, Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundeak (COAG) egindako ikerketaren arabera. 2024ko urtarriletik abendura bitartean, Espainiako Estatuko operadoreek 35.572 tona ezti erosi zituzten beste herrialde batzuetan (2023an baino 4.135 tona gehiago). Beste urte errekor bat dugu inportazioetan, soilik 2022an gainditua (serie historikoaren inportazio-maila goreneko urtea)....

Europar Batasunari “Itun Berdeari bizkarra ematea” salatzen diote, Energia Eskuragarrirako Ekintza Planagatik

Europar Batasunak (EB) Energia Eskuragarriaren Ekintza Plana onartu du asteazken honetan. Renovables Fundazioaren esanetan, dokumentua "ez dator bat Europako Itun Berdearen printzipioekin"; izan ere, EBtik kanpoko herrialdeetan GNL proiektuetan inbertsioak handitzea proposatzen du, epe luzeko kontratuen bidez prezio baxuagoak lortzeko. Proposamenak beste herrialde batzuetan Gas Natural Likidotuaren (GNL) proiektuetan zuzenean inbertitzea aipatzen du, prezioetan abantailak lortzeko eta, testuaren arabera, "energia sistema etorkizunerako prestatzeko", horniduraren segurtasuna argudiatuz. Erabaki...

M8an faxismoaren kontra eta aliantza feministen alde egingo du Euskal Herriko Mugimendu Feministak

Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu ditu herritarrak mugimendu feministak, "desberdinkeriek bere horretan" dirautelako. Zapalkuntza mekanismo berriak agertu direla salatu dute, eta feminismoa "ezkerreko borroken erdigunera" eramateko beharra aldarrikatu. Euskal Herriko Mugimendu Feministak prentsaurrekoa egin du Iruñean. Martxoak 8an, Emakumeen Nazioarteko egunean egingo dituen mobilizazioak iragarri ditu, eta borrokatzeko arrazoiak eman. Mobilizazioak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta Baionan egingo dituzte, baita hainbat auzo eta herrietan ere, aurreko urteetako...

‘Herrien Eskola’k lehen modu komunitarioan transmititzen ziren jakintzetan trebatuko du

Memoria Viva de los Pueblos taldeak Quecedo de Valdivielsoko (Burgos) etxetzar bat birgaitzea bultzatzen du. Bertan, agroekologiako eta lanbideetako prestakuntza-zikloak egongo dira, estatu osoko pertsonei zuzendutako ostatua, kafetegia, denda eta baratzeak barne. Lehen, prozesu komunitarioen bidez ikasten ziren lanbideak. Familiak, auzoak eta, azken finean, komunitatea, transmisio-uhalak ziren, haziak noiz landu edo nola atera eta kontserbatu, harrizko horma bat nola altxatu edo ardi bat nola jetzi jakiteko. Gaur...

Martin Etxea, migratzaileen eta giza eskubideen defendatzaileen harrera-espazio bat

Gallartako Santa Juliana auzoan, Martin Markiegik eta Periko Solabarriak lanera helduta komunitatearen eskubideen alde borrokatu zuten leku berean, migraziora jo behar izan duten pertsonei harrera egiten dien proiektu komunitario bat dago. Martin Etxea da, eta munduko kausa askorekin lotutako kontakizunak gordetzen ditu. Gallartan, jatorrizko herria irentsi zuen Kontxa II meatzetik ez oso urrun, bada “aterpe” hitzaren adiera guztiak biltzen dituen etxe bat. Azken sei urteetan, horma horiek...

Euskal Herriko emakume pentsiodunek pentsioetan generoen arteko aldea murriztea eskatu dute

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeek manifestu bat aurkeztu zuten atzo, Bilboko Bilborock aretoan, premiazko neurriak eskatzen dituena pentsio duinak bermatzeko eta alor horretan genero-arrakala murrizteko. Etxalde, beste talde batzuekin batera, manifestuari atxikitu da. Ekitaldia Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeek antolatu dute, eta feminista, emakume talde eta pentsiodunak bildu dira, astez aste eskualde osoko plazetan manifestatzen direnak. Etxalde mugimenduan Amets Ladislao eta Maite Aristegi izan ziren. Helburu nagusia esperientziak...

Euskal sindikatuek eta Etxaldek ekimen bateratua adostu dute gutxieneko soldata propioaren inguruan

Confebaskek gutxieneko soldata adosteko mahaiari jarritako betoa gainditzeko ekimen berria iragarri dute ELAk, LABek, STEILASek, ESK-k, HIRU-k eta Etxalde mugimenduak. Sei erakundeen ohar bateratua Pasa den otsailaren 6an, Confebaskek ezezkoa eman zion gutxieneko soldata propioa adosteko mahaia eratzeari, sindikatu guzti-guztiek egindako eskariari muzin eginez. Patronalaren jarrera erabat onartezina da, bai forma aldetik baita funtsari dagokionez ere. Formen aldetik, negoziazio kolektiboan dagokion funtzioari uko egin zion Confebaskek. Eztabaidari eta negoziazioari...

Bideoa: Zuzeneko salmenta (Jauregia Esnekiak)

Ekoalde Nafarroako ekoizleen familia bat da, eta ikuspegi komun bat dute: etorkizun jasangarri bat lantzea beren lurrarentzat eta biztanleentzat. Nekazari eta abeltzain bakoitzak bere aletxoa ematen dio proiektu honi, bere balioak eta ahalegina produktu bakoitzean txertatuz. Pertsona konprometituak eta nekazaritza eta abeltzaintza defendatzaileak dira. Elkarrekin lan egiten dute, elkarrekin lagunduz eta ikasiz, ekoizpen tradizionaleko susformak bizirik mantentzeko eta ingurune naturala babesteko. Iraunkortasunarekin eta justizia sozialarekin duten konpromisoa hartzen duten...
error: Content is protected !!