Usurbil, 1961. Paisaia kulturalean espezializatutako paisajista eta ingeniari agronomoa, landareei buruzko jakintza biltzeari eta zabaltzeari buru-belarri emana azken hamarkadetan. Argian astero-astero artikuluak idazten hogei urte inguru daramatzan honetan, Errekondok aspaldiko proiektua gauzatzear du, “dibulgazio lan horri beste forma bat emate aldera”: Bizi Baratzea, aldizkari honekin elkarlanean egindako liburua. Apirilaren 28an egingo den aurkezpenaren atarian, lan horren zergatia azaldu digu egileak. Oro har landareez idazten duzu Argian, baina...