Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

Esne sektoreak ez du horrelako makro uztiategirik behar

Pasa den astearen bukaeran jakitera eman zen Soriako makro ustiategi industrialak Castilla-Leongo administrazioari eginiko eskaera, non proiektua handitzea zen xedea. Tamaina gabeko handitze honetan 23.520 bururarte igotzen dute esne ustiategi honetako behien kopurua. Eguneko 24 ordu izango dituzte jezten, urtean 179.000 tona esne lortu arte eta nola ez, 368.000 tona purin sortuz. (irakurri albistea osorik erderaz) Inolako zalantza gabe esne sektorearen egoera kaltetuko duen zentzugabeko proiektua da, bai Euskal...

Esne sektorearen defentsan manifestazioa eginen dute apirilaren 1ean Elizondon

Baztan-Bidasoaldeko 40 gizarte eragile, erakunde eta sindikatuk deitu dute Landa eremu bizien eta nekazaritza iraunkorraren bidean, esne sektorea ere bizirik behar dugu goiburupean apirilaren 1erako Elizondon eginen den manifestazio deialdia egin dute Baztan-Bidasoaldeko hainbat sindikatu, gizarte eragile, elkarte eta erakundek. Horien ordezkari, Aitor Azkarate aniztarrak, Marijoxe Iparragirre elizondarrak, Miel Joxe Ariztia amaiurtarrak eta Baztandarra Kooperatibako Santiago Urrutia presidenteak, manifestazioarekin bat egitera deitu zuten martxoaren 4ko agerraldian Elizondon. Apirilaren 1etik...