Baratzezaina ereindako lehen ilar-landarearen zain bezala daude Jakobitak liburu berriaren esperoan. Noiz aterako. Bizi Baratzea best seller-a Durangoko Azokan erosi eta hurrengo asteetan osorik irentsi zuten, eskualdean Jakobak berak hitz egin duen aurkezpen guztietara joan dira, eta orain gehiagoren beharrean daude. Bada ekainarekin batera izango da kalean, ARGIAren eskutik, beren gosea aseko duen liburua. Altza porru! baratzeaz eta horrek inguratzen duen jakintza guztiaz zortzi marrazkilarik ilustratutako komiki-liburua da. Bizi...
Usurbil, 1961. Paisaia kulturalean espezializatutako paisajista eta ingeniari agronomoa, landareei buruzko jakintza biltzeari eta zabaltzeari buru-belarri emana azken hamarkadetan. Argian astero-astero artikuluak idazten hogei urte inguru daramatzan honetan, Errekondok aspaldiko proiektua gauzatzear du, “dibulgazio lan horri beste forma bat emate aldera”: Bizi Baratzea, aldizkari honekin elkarlanean egindako liburua. Apirilaren 28an egingo den aurkezpenaren atarian, lan horren zergatia azaldu digu egileak. Oro har landareez idazten duzu Argian, baina...