Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeek manifestu bat aurkeztu zuten atzo, Bilboko Bilborock aretoan, premiazko neurriak eskatzen dituena pentsio duinak bermatzeko eta alor horretan genero-arrakala murrizteko. Etxalde, beste talde batzuekin batera, manifestuari atxikitu da. Ekitaldia Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeek antolatu dute, eta feminista, emakume talde eta pentsiodunak bildu dira, astez aste eskualde osoko plazetan manifestatzen direnak. Etxalde mugimenduan Amets Ladislao eta Maite Aristegi izan ziren. Helburu nagusia esperientziak...
Confebaskek gutxieneko soldata adosteko mahaiari jarritako betoa gainditzeko ekimen berria iragarri dute ELAk, LABek, STEILASek, ESK-k, HIRU-k eta Etxalde mugimenduak. Sei erakundeen ohar bateratua Pasa den otsailaren 6an, Confebaskek ezezkoa eman zion gutxieneko soldata propioa adosteko mahaia eratzeari, sindikatu guzti-guztiek egindako eskariari muzin eginez. Patronalaren jarrera erabat onartezina da, bai forma aldetik baita funtsari dagokionez ere. Formen aldetik, negoziazio kolektiboan dagokion funtzioari uko egin zion Confebaskek. Eztabaidari eta negoziazioari...
Ekoalde Nafarroako ekoizleen familia bat da, eta ikuspegi komun bat dute: etorkizun jasangarri bat lantzea beren lurrarentzat eta biztanleentzat. Nekazari eta abeltzain bakoitzak bere aletxoa ematen dio proiektu honi, bere balioak eta ahalegina produktu bakoitzean txertatuz. Pertsona konprometituak eta nekazaritza eta abeltzaintza defendatzaileak dira. Elkarrekin lan egiten dute, elkarrekin lagunduz eta ikasiz, ekoizpen tradizionaleko susformak bizirik mantentzeko eta ingurune naturala babesteko. Iraunkortasunarekin eta justizia sozialarekin duten konpromisoa hartzen duten...
Manifestazio jendetsua egin zuten atzo Iruñeko kaleetan, Abiadura Handiko Trena (AHT) "Euskal Herrian inoiz inposatu den azpiegiturarik suntsitzaileena" dela salatzeko. “AHTak esklabo egiten gaitu, progresoaren k-AHT-eak hautsi” lelopean, manifestazioa egin da gaur goizean Iruñean. Aurten, hiru langileen testigantzen bidez ezagutu den langile askoren egoera latza nabarmendu nahi izan dute. Nafarroako plataformatik salatu dute baldintza horietan 12 langile hil direla, eta gainera, herenegun ezagutu zen Olkotzeko lan istripua ere salatu...
Sortzeaz batera hasi zen Europar Batasuna nekazaritza politika bateratua ezartzen, II. Mundu Gerraren osteko elikagai faltari aurre egiteko. Arazoak 90eko hamarkadan heldu ziren, ordura arte nagusi izan zen merkatuen kontrolaren ordez politika neoliberalak gailentzen hasi zirenean. Hogei urte geroago, gaizki banatutako diru-laguntzen menpeko bihurtu da sektorea. Neurri egokiak hartu ezean Euskal Herriko lehen sektorea desagertzeko zorian egon liteke. Hori esanez hasi zen orain dela bi asteko Argian Juan...
Confédération paysanne erakundeak hiru nekazaritza-ganbera lortu ditu, eta 17 departamentutan lehen sindikatua da, Frantzian nekazaritza-ganberetarako hauteskundeak egin ostean. Horrela, sindikatuen konfederazioak ordezkaritza handitu du, 2019ko %20,04tik egungo %20,67ra. Nekazaritza Ganberetarako 92 boto-paperak zenbatu ondoren, Confédération paysanne ikastetxeak irabazi du 1. ikastetxea Ardèche, Guyane eta Korsikan. Hiru presidentetza horiek Mayotteri gehitu behar zaizkio; izan ere, Chido zikloia dela eta, urtebete atzeratu zituzten hauteskundeak. Era berean, Korsikako nekazaritza-sindikatu nagusia...
Ez dago bizirauteko oinarrizko premiak asetzerik, ez edateko urik, ez babeslekurik, ez elektrizitaterik, ez elikagairik, ez arroparik, ez kanpin-dendarik. UAWCk (Union of Agricultural Work Committees) Gernika-Palestina deialdi herritarrari bidalitako txostenak Gazako egoera katastrofikoa eta herritar palestinarren premia larrienak erakusten ditu. UAWCk Gernika-Palestinari igorritako txostena 1. Egungo egoera su-etenaren testuinguruan Gazako egungo egoera hondamendia da hitzaren zentzu guztietan. Pertsonak beren eremuetara itzultzen direnean, ez dituzte beren etxeak aurkitzen, ezta...
Europa osoko 200 erakundek baino gehiagok, horien artean EHNE-Bizkaiak, Etxaldek eta Nekazarien Bideko Europako Koordinakundeak (ECVC), manifestu bateratu bat egin dute genetikoki eraldatutako organismo (GEO) berriak desarautzeko Europar Batasunak otsailaren 14an eztabaidatuko duen proposamenaren aurka. GEO BERRIAK DESARAUTZEARI BURUZKO BATERAKO ADIERAZPENA EBn hazi-ekoizle txiki eta ertainen, nekazarien eta sektore ekologikoen eta genetikoki eraldatu gabeen jarduera babestea - 2025eko otsailaren 11 - Gaur egun, Europar Batasuneko estatu kideak genetikoki eraldatutako...
«Kapitalak eta kapitalismoak dauzka bere eskuetan behar dituen tresna eta azpiegitura guztiak guk zabaldu nahi dugun kontsumo eredua eta produkzio ereduaren aurka joateko. Orduan, eskatzen du norbanakoarengandik esfortzu handi bat. Ezin daiteke eraldatu elikagai sistema edo salmenta eta erosketa sistema eligaietan ez bada aldatzen integralki gizarte ereduan sistema ekonomikoa eta sistema soziala». «Denok elikatzen gara; orduan, gizarte osoaren inplikazioa eta gizarte osoaren arazo bat dela ulertu behar dugu elikadurarena,...
Euskal Herriko Laborarien Batasuna (ELB) izan da Ipar Euskal Herriko lehen indarra Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Laborantza Ganberarako hauteskundeetan. ELBk 2.245 boto-emaileetatik 1.094 lortu ditu ( %48,7). LAB izan da lehen indarra langileei dagokien kolegioan. Pirinio Atlantikoen Departamenduko Laborantza Ganberarako bozen emaitzak plazaratu dute. Ipar Euskal Herrian ELBsindikatuak bere nagusitasuna berretsi du. Kadira bi lortu ditu Paueko ganberan, nahiz eta sindikatuak eserlekuak ez betetzeko hautua egina duen. Hiru lurraldetako...