Xabier Zabaltzak (Bizkaigane): “Ezin daiteke eraldatu elikagai sistema ez bada aldatzen sistema ekonomikoa”

«Kapitalak eta kapitalismoak dauzka bere eskuetan behar dituen tresna eta azpiegitura guztiak guk zabaldu nahi dugun kontsumo eredua eta produkzio ereduaren aurka joateko. Orduan, eskatzen du norbanakoarengandik esfortzu handi bat. Ezin daiteke eraldatu elikagai sistema edo salmenta eta erosketa sistema eligaietan ez bada aldatzen integralki gizarte ereduan sistema ekonomikoa eta sistema soziala».

«Denok elikatzen gara; orduan, gizarte osoaren inplikazioa eta gizarte osoaren arazo bat dela ulertu behar dugu elikadurarena, eta ez bakarrik baserrian bizi garen horiena».

«Ez diot eskatzen Bilboko erdialdeko bati jakitea behi batek zenbat jaten duen ez behi batek ze bizimodu martxa daukan, normala da ez jakitea. Baina kontuan izatea dela bere herrian eramaten den aktibitate bat gehiago eta bera hortatik elikatzen dela edo elikatu daitekeela».

 

[Euskadi Irratia - Instagram]