Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

UAWC Rafahn ura banatzen hasi da Gernika-Palestinak jasotako ekarpenari esker

Union of Agricultural Work Committees (UAWC) talde palestinarra ura banatzen hasi da Rafahko zonalde hondatuetan, Yala Nafarroa Palestinarekin eta Gernika-Palestinaren bitartez Euskal Herrian jasotako laguntzari esker. Ekimena Mundubat GKEaren bidez bideratu da. Hiru hilabete iraun duen kanpaina honetan, Euskal Herrian 154.000 euro bildu dira Gazako lurretan benetako laguntza emateko.

Arteako deialdia Gazako genozidioaren aurrean

Garbiñe Biurrun, Agus Hernan, Maixabel Lasa, Maria Jauregi, Sabino Ormazabal eta Paul Rios Guk, Euskal Herriko gizarte zibileko pertsonek, giza eskubideen errespetuarekin eta sustapenarekin konprometiturik, herri palestinarraren eskubideen etengabeko urraketaren aurrean, adierazi nahi dugu Israelgo Estatua egiten ari den sarraskia ez dela soilik palestinarren aurkakoa, modu errukigabean hitzen dituztenak; aitzitik, Nazio Batuen Gutunaren, gure giza kontzientziaren, munduko bakearen, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen, eta berdintasun, askatasun eta elkartasun printzipioek araututako...

Indarrean sartu da EBko eta Zeelanda Berriko Ituna, haragiaren eta ardoaren gaineko muga-zergak kenduko dituena

Joan den maiatzaren 1ean sartu zen indarrean Europar Batasunaren eta Zeelanda Berriaren arteko merkataritza-akordioa, txerri-okelaren, ardoaren eta ardo apardunaren, txokolatearen, gozogintzako produktuen eta galleten gaineko muga-zergak kentzea eta eskakizunak eta prozedurak nabarmen murriztea barne hartzen dituena. Nekazari Bideko Europako Koordinakundeak (ECVC), bestalde, merkatua arautzea eta Merkataritza Libreko Tratatuak amaitzea eskatu du. "Nekazaritzako enpresa handiak dira KATen eta nekazaritza Munduko Merkataritza Erakundean (MME) sartzearen onurak jasotzen dituztenak", adierazi du ECVCk....

‘Nyéléni prozesua’ deitu dute, Elikadura Burujabetzari buruzko Munduko Foroa

Elikadura Burujabetzarako Plangintzako Nazioarteko Batzordeak (CIP) ‘Nyéléni Prozesua’ ren edizio berri eta zabalagoa deitu du, mugimendu globalei, erakundeei eta sareei gonbidapena eginez "sistema aldatzeko baterako proposamenetara sail arteko konbergentzia artikulatzeko". Urte anitzeko prozesu horren bidez, oinarrizko milaka erakunde eta beste aliatu batzuk bilduko dira, datozen urteetarako elikadura burujabetzaren eta klima-, gizarte-, arraza- eta genero-justiziaren agenda politiko sendo bat eztabaidatu eta planteatzeko. CIP antolatzen den eskualde eta lurraldeetan "aliantzak eta...

“Artzain soil” dokumentala estreinatuko da Iparraldeko zinema aretoetan

Aste honetan, eta maiatzean zehar, Lucie Francini eta Sabina Hourcadek zuzendutako "Artzain soil" dokumentala estreinatuko da Iparraldeko pantailetan. Dokumentalak Maina jarraitzen du. Sei urtez lurrik gabe artzain ibili ondoren, bere bizitza leku batean ainguratu nahi du eta, horretarako, bere negozioa sortzen du familiatik kanpo. Zuzendariek azaldu dutenez, nekazaritzari zuzendu nahi izan zioten arreta: "Lurra lantzen duten gizon-emakumeek aurre egin behar dioten erronkarako baldintza eskasegietan egiten dutela iruditzen zitzaigun: elikatu"....

Tolosa, Euskal Herriko haragi moten erakusleihoa

Bertako Haragien Azoka egingo dute Tolosan maiatzaren 2tik 5era. Inguruko ekoizleak eta haragi motak ezagutzeko aukera paregabea izango da. Euskal Herriko haragi moten erakusleiho izango da Tolosa (Gipuzkoa) maiatzaren 2tik 5era, Bertako Haragien Azokari esker. Lau egun horietan, formakuntza, dastaketak, salerosketa eta festa uztartuko dira, betiere inguruko haragia ardatz nagusia izanik. Apirilaren 25ean aurkeztu zuten egitasmoa Tolosan bertan Aitor Agirresarobek —Tolosako Udaleko Merkataritza, Turismoa eta Azoketako...

Elikadura burujabetza eta nekazaritza eredu agroekologikoa defendatu dute Iruñean

Elkarte, sindikatu, kontsumo talde eta ekoizle ezberdinek deitutako manifestazioan agroindustriak ezartzen duen eredu produktiboa salatu dute. Hamabi nekazaritza elkartek manifestazioa egin dute larunbat arratsaldean Iruñean nekazaritzaren eredu aldaketa exijitzeko. Horretarako, alternatibak daudela aldarrikatu dute, elikadura burujabetza lortzeko bidean. Manifestazioa Konstituzio plazatik abiatu eta Gazteluko plazan amaitu da, eta animaliak ere eraman dituzte abeltzainek. Iruñean egin duten manifestazioan parte hartu duten elkarteen izenean, Miriam Otxotorena artzainak aldarrikatu du...

Bizkaiko Aldundiak mendi-nekazaritzako nekazaritza-sektoreari laguntzen deialdia onartu du

Bizkaiko Foru Aldundiak, gaurko gobernu kontseiluan, nekazaritza-sektorerako laguntzen deialdia onartu du. Laguntza hauen bidez mendialdeetan eta lurraldeko beste eremu behartsuetan nekazaritza-ekoizpenak dituen zailtasunen ondoriozko kostu gehigarriak eta diru-sarreren galerak konpentsatuko dira. Laguntza hauen zenbatekoa 2.554.922 eurokoa da eta hartzaileak gure lurraldean nekazaritza-ustiategien titularrak diren pertsona fisiko eta juridikoak dira, eta lehia askeko erregimenean banatuko dira. Dirulaguntza hauen helburua bikoitza da, Aldundiaren arabera. Lehenengoa eremu horietako ehun sozioekonomikoa indartzea da,...

Marta Barba: “Tomate hidroponikoa lur faltagatik jarri da eta lur falta monolaborantzaren ondorio da”

Tomateaz tesia egina du Marta Barba-k eta Egonarria saioan Eli Pagolarekin elkarrizketan azaldu du zer den hidroponia teknika. Bere hitzetan, gakoa da aztertzea "noiz eta zergatik" sartu zen hidroponia Euskal Herrian: "Lur arazoak daudelako. Eta lur arazoak daude monolaborantzaren ondorioz". Urte osoan tomatea jan beharraren logikari buruz aritu dira, eta baita ere Gaubeako makronegutegiaz eta "euskal" tomate batek egiten duen bidaiaz, hazia Txinan edo Amerikan sortzen dutenetik hemen hazten...

Angela Hilmi eta Emile Frison: “Nekazarien protestak: norabide okerra”

Imajinatu inoiz egun librerik ez duzun lan bat. Hor, zure lanak, funtsezko zerbitzu publikoa emateak, hamarkadetan zehar ehunka mila euroko zorra izatera behartzen zaitu. Inoiz ez dakizu zenbat kobratuko duzun saltzen duzunagatik. Komunikabide nagusiek ez zaituztela aintzat hartzen edo iraintzen zaituztela. Non zure osasuna arriskuan dagoen nagusi diren praktiken ondorioz. Non ez duzun nahikoa irabazten pentsio batekin erretiratzeko. Behin erretiroa hartuta, belaunaldi berririk ez dago agintea hartzeko prest, bizi-kalitatea...
error: Content is protected !!