#GureEskudago – Ohar garrantzitsua

2014ko Ekainak 04 / Junio 2014

Azken egunetan email bidez milaka eta milaka izen-emate jasotzen ari gara igandeko giza katean parte hartzeko. Izugarria izaten ari da eskaria, eta egoerak gain hartu digu. Horregatik, emailez eta Interneteko aplikazioaren bidez metroa erosteko aukera bertan behera lagatzea erabaki dugu.

Aurrerantzean metroa erosteko bi aukera baino ez daude:
Herriz herri aste osoan zehar jartzen ari diren Informazio-puntu edo mahaietan metroa erostea.
Igandean bertan giza katean kilometroz kilometro egongo diren Info-guneetan metroa erostea.
Hala ere, partehartzaileei gogorarazi nahi diegu dagoeneko 900 autobus hartuta eta beteta daudela, eta hortaz, ahal den neurrian garraio publikoa erabiltzeko gomendioa egiten dugula.

Elkarbanatu artikulua

Katearen mapa: ikusi