Etxaldeko Emakumeek “Emakume baserritarren topaketak” antolatu dituzte

Etxaldeko emakumeak mugimenduak jardunaldiak antolatu ditu Murgian urriaren 25, 26 eta 27an. Feminismoa eta elikadura-subiranotasuna lotzeko aukera paregabea. Gainera, esparru honek Euskal Herriko eta nazioarteko emakumeen esperientziak ezagutzeko eta entzuteko aukera eskainiko du.

Jardunaldiei buruzko zalantzak argitzeko: etxaldekoemakume@gmail.com, edo 688 659 076 telefonoan.

Jardunaldietan izena emateko: https://labur.eus/yNj4Y.