Bilbon egindako elkarretaratze batek babesa adierazi die Gazako Martxa Globalean parte hartu dutenei

Ehunka lagun bildu ziren atzo Bilboko Plaza Biribilean Gazako Martxa Globalean parte hartu zutenei babesa adierazteko eta Israeli eta Israelgo produktuei boikota egiteko eskatzeko. Munduko hiri askotako kaleak Palestinako basakeria israeldarraren aurkako aldarria izan dira asteburu honetan.

Concentracion Bilbao Gazara martxarekin bat

Kontzentrazioan irakurritako idatzia

Gaur, oraintxe bertan, munduko ehunka txokotan ari gara Gazara martxarekin bat egiten. Egipton bertan, mundu osoko milaka lagun batu dira euren gorputzekin blokeoa apurtzeko asmoarekin. Han, poliziaren jipoiak, deportazioak, atxiloketak… e.a. pairatu badituzte ere, martxarekin jarraitzeko asmo irmoa dute. Jakin badakitelako munduko agintariek ez dutela Israelen genozidioa geldituko: herritarrok gelditu behar dugu!

Euskal Herria, como todo el mundo, ha mostrado una inmensa solidaridad con el pueblo palestino estos últimos dos años… por desgracia, nuestros esfuerzos no han sido, en absoluto, suficientes para detener la masacre. Hoy, dando un paso más, miles de ciudadanas han hecho esta elección tomando el camino hacia Gaza. Desde aquí, lejos de caer en la desesperanza, tenemos instrumentos que debemos poner en practica;

    • Boicot directo y activo a Israel. Empezando por nuestro propio consumo.
    • Ejercer una presión constante a los responsables políticos e institucionales pare que rompan toda relación con el estado genocida de Israel.
    • Identificar y señalar a todas las empresas vascas que siguen haciendo negocio con la sangre del pueblo palestino.

Gaurko ekimen honekin amaitzeko, uneotan Egipton dauden euskaldun batzuen hitzak irakurriko ditugu. Lehenengoa, Bilbotar batek bidali dizkigu:

“Hemen gaude, munduko leku guztietako jendea dago, arrazoi beragatik. Ez da erraza izaten ari, baina ez dugu etsiko. Genozidio sionista gelditu behar da. Gazan gosez hiltzen ari dira eta ez dute giza laguntzarik pasatzen uzten. Eta kalean behar gaituzte. Joan denok igandeko kontzentraziora. Ez dago keinu txikirik eta dena ezinbestekoa da. Palestina askatu!!!”.

Hurrengo gutun hau, Egipton dagoen beste euskaldun batek bidali digu:

“March to Gaza ekimen internazionalistan parte hartuz, Euskal Herri osoko jendea ari gara gure hondar aletxoa jartzen, Gazako blokeoa eta sarraskia gelditzeko. Ez da erraza, baina ez dugu etsiko.

Bizitzen ari garen egoera latza gainditzeko, behar zaituztegu! Behar gaituzte! Guztiok batera, zuek handik eta gu hemendik, bultzatu behar dugu blokeoa hausteko eta sionismoa suntsitzeko. Dena da ezinbestekoa. Hemengo errepresioari aurre egitea, han era guztietako mobilizazioak antolatzea, sionismoari boikota egitea Israeleko produktuak kontsumitzeari uko eginez… Haien produktuak erosten ditugun bakoitzean, genozidioaren kolaboratzaileak gara. Hori argi izan behar dugu. Belaunaldi berriek galdetuko digutenean zer egin genuen sionismo faxistari aurre egiteko, Gazan genozidioa egiten ari zenean, zer esango diegu? Beste aldera begiratu genuela? Esango diegu sionismoa finantzatzen ari ginela haien produktuak kontsumituz? EZ, zorionez harrotasunez kontatuko diegu zenbat mobilizaziotan parte hartu genuen Palestinaren alde, azalduko diegu nola praktikatu genuen Israeli Boikota, Sionismoa arnasarik gabe utzi arte. Suntsitu sionismoa! Gora Palestina eta herri guztien askatasuna!”.

Bilbo Palestina herri ekimenetik dei egiten diegu bilbotar guztiei mobilizatzen jarraitzeko, gizateria osoa jokoan dagoen borroka honetan parte hartzeko. Euskal Herria herri antisionista biurtzeko bidean, bere alea jartzeko.

Manifestazio historikoak Bruselan eta Hagan, Israelek Gazan egindako erasoaldia amaitzeko eskatuz

Munduko hiri askotako kaleak Israelek Gazan egindako genozidioaren aurkako aldarria izan dira asteburu honetan. Historikoak izan dira Belgikako eta Herbehereetako kaleetatik igaro diren manifestazioak. 250.000 pertsonak baino gehiagok salatu dute gobernuek Israeli emandako babesa, eta justizia eskatu dute Gazako Zerrendan egindako krimenengatik.

Igande honetan, Bruselak eta Hagak Europako azken urteetako protestarik jendetsuenetako bi izan dituzte. Gazako Zerrendan "genozidioa" geldiarazteko lelopean, milaka manifestari bildu ziren Israelgo ekintza militarren aurkako erantzun argia eskatzeko.

150.000 pertsona inguruk, antolatzaileen arabera, gorriz jantzitako Hagako kaleak okupatu zituzten «marra gorri» bat osatzeko, Israelgo Indar Armatuek gainditutako muga moral baten ikurra. Herbehereetan azken hogei urteotan egin den manifestazio jendetsuena da. Deitzaileek Nederlandiako Gobernuari Israelekin lankidetza militar eta diplomatiko oro berehala eteteko eskatu zioten.

Bruselan, 110.000 pertsona baino gehiago bildu ziren manifestazioan, GKEen, gazte kolektiboen eta kultur etxeen koalizio zabal batek deituta. Erasoaldi militarraren amaiera, laguntza humanitarioa sartzen uztea eta gerra krimenen arduradunak epaitzea aldarrikatu zuten.

Londres, Tokio, Milan, Bartzelona, Txileko Santiago, Manheim (Alemania), Seul, Mexiko Hiria..., herritarrek kaleak okupatu dituzten herrietako batzuk baino ez dira, Israelek palestinarren aurka egindako krimenak gaitzesteko.

Estatu espainiarrean, 138 hiri edo herritan izan dira manifestazioak. Gerra gelditu plataformak bultzatu zituen martxak eta mitinak, eta bertan izan ziren, besteak beste, Pedro Almodovar zinema zuzendaria, Malena Alterio aktorea eta Miguel Rios musikaria.