Greenpeace talde ekologistak "elikagaien iraultza"ren aldeko apustua egin du "egungo sistema bideraezina" suntsituko duena, elikadura iraunkorreko eredu baten alde. "Bidezko elikadura-iraultza osasungarri eta jasangarri" baten aldeko sinadurak biltzen hasi da, "ekoizleak eta kontsumitzaileak, ingurumena eta etorkizuna zainduko dituena". Greenpeacek bere buruari galdetzen dio nola, "ingurumen-larrialdi betean, krisi klimatiko galantarekin eta biodibertsitatea aurrekaririk gabeko erritmoan galduz", gure elikagaien ekoizpen eta kontsumo ereduari eutsi dakiokeen planeta kaltetzen jarraitu gabe. Erantzuna...
Saran eginiko agerraldi batean, ekainaren 2an, ELB sindikatuko laborariek baratzeko ekoizpenaren egoera larriaren berri eman dute, eta sektorea babesteko politika publiko zehatzak galdegin dituzte. Frantziar Estatuan fruitu eta barazkien ekoizpenak jasaten duen babes faltaz ohartarazi dute Euskal Herriko Laborarien Batasuneko (ELB) hainbat kidek, ekainaren 2an, Saran, Maider Azarete eta Sebastien Renoux laborarien etxaldean egin prentsaurrekoan. Azpimarratu dutenez, «landare ekoizpena isilik eta ahantzirik» egon da luzaroan, nahiz eta...
LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU sindikatuek eta Etxalde mugimenduak elkarretaratzea egin dute gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean, azken lan-istripuak salatzeko, aste honetan lau biktima berri izan baitira. Atzo goizean eraikuntzako langile bat hil zen Bilboko etxe bateko teilatutik erorita. Azken astean, lau langile hil dira istripu traumatikoetan Euskal Herrian; bi, pieza astunak gainera erorita, eta beste bi, altueratik erorita. Joan den astelehenean, Conprovial enpresa azpikontratatuarentzat lan egiten...
2023ko urriaren 7tik, Israelek gutxienez 53.901 pertsona hil eta beste 122.593 zauritu ditu Gazan, Ekialde Hurbileko Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak (UNRWA) emandako datuen arabera. UNRWAko 300 langile hil dituzte gutxienez. Gazako biztanle guztiek gosete arrisku kritiko bati aurre egin behar diote. Hala adierazi zuen joan den maiatzaren 12an Elikagaien Segurtasunaren Sailkapen Integratuak (KPI, ingelesezko sigletan), munduko elikagaien segurtasunari buruzko ebaluazio estandarizatua eta neutrala emateko sortua. Maiatzeko lehen...
Espainiako Estatuko eguneroko elikagaiek gutxienez 130 plagizida dituzte, aurreko urtean baino % 23 gehiago, Kontsumo, Elikagaien Segurtasun eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (AESAN) Plagiziden Hondakinak Kontrolatzeko Programaren azken datuen arabera. Datu horiek 2023koak dira, eta Ekologistak Martxan taldeak aztertu ditu. ↓ Deskargatu txostena ↓ Detektatutako 130 plagizidetatik, 60 Europar Batasunak baimendu gabeko substantziak dira; 15 ordezkatu beharreko substantziak dira, efektu kantzerigenoak dituztelako, ugalketarako toxikoak, disrupzio endokrinokoak edo...
Duela gutxi jakin dugu Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak handitu egin behar izan dituela nekazaritza iturrietatik datozen nitratoengatiko zona kalteberen eremuak. Zonalde hauek lur gaineko zein lurpeko uretan nitratoen kontzentrazioak legediak ezarritakoa gainditzen dituzten Nafarroako zonaldeak dira (25 eta 37,5 mg/l, hurrenez hurren). * Jule Goñi Montero eta Martin Zelaia Garcia sinatutako iritzi artikulua, Sustrai Erakuntza fundazioaren kideak.. Kontuan izan behar da uretan nitratoak egoteak ondorio larriak...
Gernika-Palestina Herri Ekimenak premiazko agerraldi batean eskatu du "Israel isolatzeko neurriak" hartzea, herrialde horrekin "harreman ekonomiko eta militarrak etetea" eta "genozidioaren arduradunen kontrako santzioak" ezartzea barne. Komunikatua Palestinako egoera guztiz larria da. Mundua sarraski bat, genozidio bat, herri oso baten suntsiketa ikusten ari da. Ezin gara inpotentzian erori, ezin dugu sarraski hau normalizatu. Gernika Palestinak eta berau babesten duten eragileak honokoa adierazi nahi dute: 1. Ekiteko garaia da. Isiltasuna...
Konplizitaterik gabe, ez dago genozidiorik.
Azken urteetan behi-esne sektoreak aldaketa nabarmenak jasan behar izan ditu Europa mailako hainbat politika eta estrategiek bultzatuta. Batetik, One Health (osasun bat) ikuspegiak, gizakien, animalien eta ingurumenaren osasunaren arteko lotura aitortzen du. Ikuspegi honek antibiotikoen erabilera arduratsua sustatzea du helburu, antibiotikoekiko erresistentzia (AMR) prebenitzeko, animalien eta gizakien artean transmititu daitezkeen zoonosiak lantzeko, eta diziplina arteko lankidetza bultzatzea, pertsonen, animalien eta ekosistemen osasuna optimizatzeko. Bestetik, Europako Itun Berdea, Europar...
'Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki' lelopean egingo da ekainaren 7an, Bilbon. Euskal Herriko lurraldeetan irekita dauden estatus berriei buruzko eztabaidetan herritarren aktibazioa lortzea dute xede. ELAk, LABek, Steilasek, EHNEk, Hiruk eta Etxaldek bat egin dute Gure Esku-ren mobilizazioarekin. Herri ekinaldi nazionalera deitua du Gure Esku-k ekainaren 7rako, Bilbon, Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki lelopean. Euskal Herriko sindikatu nagusiek bat egin dute mobilizazioarekin; hauek, hain zuzen: ELA,...