Elikadura Burujabetza eta politika publikoak Euskal Herrian

Elikadura-burujabetza abiapuntu tokiko politika publikoak eraikitzeko
zenbait proposamen

Ekainak 26ean aurkeztu genuen dokumentua, Bizilurren, Etxalderen eta EHNE Bizkaiaren arteko lankidetzaren eta aliantzaren ondorioa da, eta Euskal Herriko udalerriei tokiko politika publikoen eremuan elikadura-burujabetza sustatzeko gakoak eskaintzeko eta gaitasuna indartzeko sortu da.

Hortaz, gogoeta eta ekintza politikorako tresna bihurtzea du xede proposamen honek; indarrean dauden ereduei buruzko eztabaidetan kritikoki parte hartzen duen tresna teoriko eta praktiko bihurtzea alegia, eta hiru aldeko apustua egiten du ildo horretan: elikadura-burujabetzaren aldeko apustua, errealitatearen abiapuntu eta ikuspuntu izateko aukera gisa; politika publikoen aldeko apustua, espazioak eta proposamenak eztabaidatzeko tresna estrategiko gisa; eta ikaskuntza partekatuaren aldeko apustua, definituriko helburuak elkarrekin lan eginez lortzeko formula gisa.


DOKUMENTU OSOA [PDFa] IRAKURRI / DESKARGATU