Etxaldek bat egiten du M-8ko mobilizazio feministekin

2024 M-8 Mobilizazioak

Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoaren 8a dela eta deitutako mobilizazioekin Etxalde egiten dugu bat. Iazko greba feminista orokorraren haizeak mugituko du aurtengo M8aren errota. Orduko aldarrikapen eta eskaerei eutsiko die Euskal Herriko Mugimendu Feministak; batez ere, zaintza sistema publiko eta komunitario baten aldekoa. «Esplotazioan oinarritutako zaintza eredua» iraultzera deitu du.

Mobilizazioen hitzorduak hauek dira:

    • Gasteiz: 18:00etan San Antonetik
    • Bilbo: 19:00etan Jesusen Bihotzetik
    • Donostia: 18:30etan Antiguoko Tuneletik
    • Iruñea: 19:00etan Antoniuttitik
    • Baiona: 18:00etan Herriko etxeko plazatik