Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak
Zaintza eskubide kolektiboaren alde, instituzioak eta patronalak interpelatuko dituzte sindikatuek

Denon Bizitzak Erdigunean plataformak egindako agerraldian, zaintza langileen baldintzak hobetzeko, pribatizazioa amaitzeko eta lanaldia murrizteko exijitu dute EHNE Bizkaia, LAB, Steilas, ESK, Hiru sindikatuek eta Etxalde mugimenduak.

[berria]

«Historikoa». Halaxe izan zen iazko azaroaren 30a. Egun hartan, Euskal Herriko mugimendu feministak greba feminista orokorrera deitu zuen, eta kaleak hartu zituen zaintza eskubide kolektiboaren alde. Eguna mugarria izan zen arren, egun hartan ez zen ezer amaitu. Horren erakusle izan zen atzo, grebaren urteurrenari begira, Denon Bizitzak Erdigunean plataformak egin zuen agerraldia. Bertan izan dira LAB, Steilas, ESK, EHNE Bizkaia, Etxalde eta Hiru, eta argi utzi dute borrokan jarraitzeko asmoa dutela: «Zaintza eskubide kolektiboaren aldeko borrokan ekarpen sindikala egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu». Horretarako, instituzioak eta patronalak interpelatuko dituzte.

Instituzioen «arduragabekeria» salatu dute sindikatuek, pribatizazioaren eta negozioaren ereduan sakontzen jarraitzea erabaki dutelako. Horren aurrean, sindikatuek konpromisoa hartu dute negoziazio kolektibora premiazko neurri batzuk eramateko. Izan ere, adierazi dute bizitzak erdigunean jarriko dituen zaintza sistema publiko eta komunitario batera bidean enpleguaren eremuan urratsak egiteko agenda markatu beharra dagoela.

Premiazko neurrian artean, zerbitzu publiko gehiago ez pribatizatzeko exijitu dute, eta gaur egun pribatizatuta daudenak publiko egiteko. «Eta irabazi asmoa guztiz ezabatzea», erantsi dute. Zerbitzuetan baliabideak jartzea eta lurralde historikoen arteko oreka bermatzea ere nahitaezkotzat jo dute.

Lanaldia murriztea ere ezinbestekotzat jo dute agerraldian parte hartu duten sindikatuek. 30 orduko lanaldia lortu arte, jaitsiera «progresiboa» eta «adierazgarria» izan dadin nahi dute, soldata jaitsierarik gabe. Horri esker, bizitza «bizigarriagoa» izango litzateke. Murrizketaren helburua gizonek ardurak hartzea ere bada, «erantzunkidetasunez zaintza lanak banatzeko».

zaintzaren herria - 2024 azaroa 30

Bilbon egingo diren jarduerak.

Zaintza langileei dagokienez, lan baldintzak hobetzeko eskatu dute: alde batetik, hitzarmenak hobetzea eta ez dauden eremu horietan berriak sortzea, lurraldeen arteko desorekak saihestuz; bestetik, ratioak jaistea. «Erabiltzaile zein langileen baldintzak hobetzeko», dekretuak berritu eta hobetu behar dira, eta baliabide gehiago jarri.

«Gizonek ez zaintzearen pribilegioari uko egin diezaioten eta zaintza lanetan ardura har dezaten», baimenak hobetzea da premiazko beste neurri bat, eta «egungo egoera zapaltzailea betikotuko ez duen» kontziliazio bat ezartzea. Horretarako, besteak beste, sektore feminizatuetako lanaldi murrizketetan ordezkapenak bermatu behar dira, eta kotizazioan ezin da penalizaziorik egon. Zaintzeko baimenak familia nuklearretik kanpo eskuratu ahal izatea ere proposatu dute.

Zerbitzu publikoak indartzea

Modu integral eta duin batean zaintzeko eta zainduak izateko, LAB, Steilas, ESK, EHNE Bizkaia, Etxalde eta Hiru erakundeek argi utzi dute oinarria zein den: «Zerbitzu publikoak indartzea ezinbestekoa da». Inbertsio handiagoak exijitu dituzte gizarte zerbitzu, etxebizitza eta osasun sistema publiko, unibertsal eta eraginkorra lortzeko. Are gehiago: «Zaintza lanen egoera irauli nahi badugu, zalantzarik gabe, kontzientziazioa eta heziketa dira tresnarik eraginkorrenak». Hori dela eta, hezkuntza sistema hizpide, hainbat aldarrikapen egin dituzte: berdintasun planak adostea, eguneratzea eta garatzea; curriculumean zaintza txertatzea; eta beharrezko baliabideak ezartzea, ikastetxe guztietan hezkidetzarako plan egonkor eta kalitatezkoak egon daitezen.

Neurrien berri emateaz gain, gaurko agerraldian herritarrei dei egin diete mugimendu feministak etziko antolatu dituen mobilizazioetan parte har dezaten. Bilbon Zaintzaren Herria egingo dute, eta Gasteizen, kalejira bat. Iruñean, berriz, topaketa batzuk antolatuko dituzte, eta Donostian, elkarretaratze bat. Beste eskualde batzuetan ere mobilizazioak egingo dituzte.

Sindikatuek eta Etxaldek baso-langileen osasuna zaintzeko neurriak eskatu dituzte

LAB, ESK, STEILAS, EHNE, Hiru sindikatuek eta Etxalde mugimenduak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Donostiako egoitzaren aurrean salatu dutenez, basogintza sektorean neurri falta dago eta horrek lan istripuen tasa "onartezina" pairatzen du. Era berean, egungo baso-ustiaketaren eredua aldatzea eskatu dute.

Basogintzan langileen osasuna zaindu - Concentración de sindicatos y Etxalde en Donostia

Azken urteetan basogintzak hilkortasun tasa altuak izan ditu. Sektore hori eraikuntza bera baino 10- 15 aldiz hilkorragoa da bere langile kopurua ikusita (nekez izango dira 1.000 langile Euskal Herrian). Sektorearen sakoneko prekaritatea da oinarrizko arrazoietako bat; adibide gisara, 2018ra arte eremu horretan oso langilek gutxik ziharduen alta emanda dagokion CNAEan, eta ikuskaritza kanpaina baten ostean bat-batean altan emandako langile kopuruak nabarmen egin zuen gora. Horrek ez du esan nahi langile kopuruak gora egin zuenik, baizik eta lanean ziharduten langile asko altan eman zituztela.

Bistan da aktibitateak badituela berezko arriskuak, baina basogintza ereduak, hain zuzen basogintza intentsiboak, arrisku horiek nabarmen areagotzen ditu. Euskal Herrian, eredu hori batez ere Kantauri isurian ematen da, gerraosteaz (1940) geroztik, beraz, termino historikoetan oso berria da. Kanpoko espezieak hazkunde azkarreko espezieak aldatu, hazi eta matarrasa moduan ateratzen dira denbora ziklo motzetan. Horretarako makineria astuna erabiltzen da eta mendian pistak irekitzen dira egurra atera ahal izateko. Gainera, interbentzioak askotan lur eremu pribatu txiki, bakan eta urrunetan egin behar izaten dira, lanerako planifikazio egokia eramateko aukerak murriztuz.

Azken hamarkadetan ikuspegi ekonomikotik porrot egin du, bidean milioika euro publiko xahutu ditu diru laguntzetan; bioaniztasun ikuspegitik, berriz, gure mendi lurrak eraldatu ditu, bertako basoak eta espezieak masiboki alboratu ditu eta, era berean, matarrasek eta habitataren eraldaketak bertako fauna larri erasotu du. Zer esanik ez lan osasunaren ikuspegitik. Izan ere, basoaren ustiaketa intensiboa ordekan edo lur lauetan egin behar litzakeenean, teknika horiek gure malkarretara ekartzean arrisku faktorea muga onargaitzetara iristen da.

Azken hiru urteetan 9 langile hil dira basoan, horietatik 8 intentsiboan.

Bideragarritasun ekonomiko faltak lanorduak modu masiboan eginarazten ditu (7:00-19:00) baita larunbatetan ere; arrazoi beragatik makineria zaharra eta desegokia erabiltzen da malkar handietan, eta lan erritmoak oso altuak dira ustiatutako materialaren balioa oso eskasa delako. Prebentzio neurriak ez dira aplikatzen, langileak modu isolatuan lan egiten dute, ez dago baliabide prebentiborik, formakuntza falta nabaria da eta, oro har, ez da laneko araudia errespetatzen. Lanaren berezko arriskuei gehitzen zaizkien faktore horiek dira istripu tasa handiaren eragileak.

Basogintza eredua aldatu beharra dago

Kontzentrazioa deitu duten erakundeek dei egiten diegu Gipuzkoako Foru Aldundiari
eta Batzar Nagusiei, mendi foru arauak alda ditzaten, basogintza jasangarri baten defentsan, eredu intentsiboa baztertuz, bideragarritasun ekonomikoa, bioaniztasunarena, bermatzeko, eta, horrekin batera, lan osasuna eta lan baldintzak ere bermatuak izan daitezen.

Baso politika horiek aldatu eta eraginkor bilakatu bitartean hainbat neurri proposatzen ditugu:

  1. Premiazkoa da lurraldearen okupazioa orekatzea, elikadura jardueraren beharrak kontutan hartuta. Ondorioz, beharrezkoa ikusten dugu ahalik eta epe laburrenean %30tik beherako malda duten lur azalerak elikagaiak ekoizteko erabiltzea.
  2. Lur publikoan basogintza intentsiboaren debekua, eta, ondorioz, mozketak eta matarrasak alde batera uzten joatea.
  3. Lur pribatuan arriskuen arabera zonifikazio bat egitea, non malkarra erabakigarria izango den eta %60tik gorako malda duten lur azalerak baso autoktonora bideratuko diren, kontserbaziorako %50eko maila ezarriz eta matarrasak albo batera utziz.
  4. Eredu aldaketa gauzatzen den bitartean Aldundiek “saka” baimenak baldintzatuko dituzte:
    • Departamentutik baliabideak baso ateratzea kontrolatzeko prebentzio ikuspegitik
    • Ordutegia mugatu eta ikuskatu -”franja horaria”- fitxajea.
    • Baliabide prebentiboen presentzia (soilik horretarako)
    • Kontratazio mota bermatzea iruzurrik ez dagoela kontrolatuz.
    • Aldundia Osalanekin koordinatuko da Basozainek zuzenean Osalango teknikarien eskutik formakuntza jaso dezaten.
Confebaskek absentismoari buruz egindako “diskurtso faltsuaren” aurka manifestatu dira sindikatuak eta Etxalde

LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU sindikatuak eta Etxalde mugimendua mobilizatu ziren atzo Bilbon, Plaza Eliptikotik The Artist hotelera. Bertan, Confebaskek jardunaldi batzuk egin zituen «Euskadiko lan-absentismoaren berrikuspena eta azterketa» izenburupean. Horrela, euskal patronalak lan-absentismoari buruz egindako "diskurtso faltsua" salatu zuten erakundeek.

Manifestación de sindicatos vascos y Etxalde contra el discurso falso de Confebask sobre el absentismo

Confebaskek antolatutako jardunaldia egin den hotelera iritsi direnean, mobilizazioan parte hartu duten langileek eserialdi bat egin dute lurrean, eta minutu bateko txistualdi ozen bat eskaini diete patronalaren jardunaldian parte hartu dutenei.

Gainera, patronalaren diskurtso faltsua ez onartzeko eskatu diote Jaurlaritzari, eta Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enplegu lehendakariordeak Confebaskek antolatutako jardunaldietan parte hartu izana gaitzetsi dute.

Hilabeteak daramatzagu patronalaren kanpaina "ederki orkestratu" baten aurrean, eta oso mezu argia du: "Langileok bajak hartzen ditugu alfer eta alferrak garelako, eta beste baimen mota batzuez baliatzen gara lan egin nahi ez dugulako". Confebaskek antolatutako jardunaldia absentismoaren inguruko "diskurtso hori indartzeko ekimen berri bat" da.

Absentismoaren barruan sartzen dira bajak, amatasun- edo aitatasun-baimenak, lizentziak, grebak, jarduera sindikala eta abar.

Deitzaileen ordezkariek «fake news» kanpaina baten protagonista izatea leporatu zioten patronalari. Azaldu zutenez, enpresek eta haien mutualitateek hainbat neurri bultzatu dituzte urteetan absentismoaren aurka, hala nola ohiko bajen kontrola mutuen esku uztea edo enpresa espezializatuak erabiltzea ohiko bajak fiskalizatzeko. Azpimarratu zutenez, neurri horiek guztiek absentismoa areagotzea baino ez dute ekarri, eta enpresek badakite, prebentzioa bermatuz, lanpostu osasungarriak sortuz, bajen kopurua nabarmen jaitsiko litzatekeela.

Confebasken kanpaina horren atzean, "langileek urteetan beren borrokaren bidez lortutako eskubideen aurkako jarrera dago, eta patronalak baimenak, lizentziak eta abar murriztea bilatzen du". Azaldu zutenez, familiako medikuen eskumenak ere ezabatu nahi dira, ohiko bajen aurrean, langileak beren lanpostuetara bidaltzeko, gaixorik egonda ere. «Beraz, haren boterea areagotzea da asmoa, eta hori da horren guztiaren atzean dagoena. Horretarako, ezinbestekoa zaie osasun publikoa ahultzea».

"Ez dago bajekin iruzur egiteko arazorik, baizik eta lan-osasuneko araudia errespetatzen ez duen, lan- eta gizarte-eskubideak arazo gisa ulertzen dituen eta bere makineria eta botere guztia haien aurka erabiltzen ari den patronal bat. Horretarako, komunikabide, politiko eta erakundeetara jotzen du, eskubideak etengabe garatzea eta egonkor bihurtzea saihesten saiatuz".

Datuek errealitatea erakusten dute

Patronala zabaltzen ari den mezuaren aurrean, hainbat datu erreal ere eman zituzten ezagutzera:

    • Europan, Espainiako Estatua absentismo txikiena duten bost herrialdeen artean dago.
    • Estatu espainiarrean, ohiko bajetan iruzurra (baja lortzeko gaixotasuna simulatzea) % 4koa da, eta presentismoa (lanera gaixo, gaixo edo lesionatuta joatea) % 41ekoa.
    • Hego Euskal Herrian, absentismoa Espainiako Estatuko beste lurralde batzuetan baino handiagoa da, industriak pisu handiagoa duelako (eta, beraz, lan-istripu gehiago gertatzen dira), goi-mailako sindikalgintzak, sindikatuen gatazkak eta greba-kopuru handiagoak, langileen batez besteko zahartzea handiagoa delako, ordaindutako lan-munduan emakume gehiago daudelako, eskubideak gehiago erabiltzen direlako, eta abar. Hori ez da negatiboa, gizarte garatuago baten isla baizik, eta, hala ere, oraindik urrats asko egin behar dira Europar Batasuneko eskubideen batez bestekora iristeko.

2023an 100.000 lan-istripu izan ziren Hego Euskal Herrian, eta horietatik erdiek egun bat baino gehiago eman zuten bajan. 2024an, urte hasieratik gutxienez 51 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian. Zifra horiek adierazten dutenez, enpresariek "ez dute prebentziorik egiten, baina egoera horrek ez ditu patronala eta erakundeak kezkatzen; ez dago prebentzio-kulturarik, ezta prebentzio-legea betearazteko borondate politikorik ere".

2024an lan-istripuek eragindako 50 heriotzen aurka mobilizatuko dira sindikatuak eta Etxalde

LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU sindikatuek eta Etxalde Mugimenduak pankarta erraldoiak jarri dituzte Bilbon (Pedro Arrupe zubian), Donostian (Kaian) eta Gasteizen (Andra Mari Zurian), honako lemarekin: “50 langile hil dira Euskal Herrian 2024an. Patronalak eta instituzioek gaixotu eta hiltzen gaituzte”. Gainera, laneko azken heriotza hauek salatzeko, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRUk osatutako intersindikalak kontzentrazioa egingo du datorren urriaren 31n, osteguna, Bilbon, 12:00etan, Confebask patronalaren egoitzaren aurrean.

Donostia - 50 langile hil dira Euskal Herrian 2024an

Donostia

Gasteiz - 50 langile hil dira Euskal Herrian 2024an

Gasteiz

Bilbo

[LAB]

Atzo goizean jakinarazi zuen Osalanek, joan zen urriaren 15ean altueratik erorita Zornotzako Maderas Etxeari enpresan larriki zauritutako R.I.U, 59 urteko langilea, joan zen ostiral arratsaldean, urriaren 25ean, hil zela zauriei ezin eutsiz. Langileak 14 urte zeramatzan lanean Dana-Air Aire Comprimido enpresan .

Era berean, Osalango iturriek jakinarazi dute joan zen urriaren 17an, 52 urteko L.M.B.A. langileak, istripu larria izan zuela Zierbenan, eta makina baten motorrak eragindako proiekzio baten ondorioz, aurpegian larriki zauritu zela. Atzo hil zen zaurien ondorioz Viuda de Sainz enpresan 5 urtetik gora lanean zeramatzan langilea.

Patronalak eragiten duen urteroko zerrenda beltzak 50 langileren heriotzak jasotzen ditu dagoeneko 2024 honetan. Hauen artean, altueretako erorketek protagonismo handia hartu dute aurten ere. Oso ezagunak dira altueretako arriskuak ekiditeko ezarri beharreko segurtasun neurriak. "Hauetako istripu bakoitzaren atzean enpresen utzikeria kriminala dago beti, izan ere, hainbat bitarteko ipini beharko lituzkete, legeak hala aginduta, uneoro segurtasun neurri ezberdinen aplikazioa bermatzeko uneoro. Eta ez dute egiten, sistematikoki".

Makinek eragindako istripu larri eta hilgarriak ere ugariak dira, nahiz eta langileen babeserako araudia oso zorrotza izan. Praktikan aldiz, "ohikoa da enpresek makinen segurtasunerako araudia urratzea, eta honek ez die inongo oztoporik suposatzen. Inpunitatea onartezina da".

"Utzikeria kriminal honen ondorioz", azken 10 urteotan, Euskal Herrian, gutxienez 82 langile hil dira altueratik erorita, gehienak eraikuntzaren sektorean. Zornotzako heriotza honekin, 10 dira arrazoi horrengatik hildako langileak urte hasieratik Euskal Herrian.

"Egoera hau ez litzateke posible instituzioen konplizitaterik ez balego". Izan ere salatzen gatozen moduan, patronalari araudia ez betearazteko bitartekorik ez ipintzea ez da arazo administratibo bat, erabaki politiko bat baizik.

Euskal sindikatuek eta Etxaldek Palestinako “apartheid-aren konplize” izateari uzteko eskatu diete erakundeei

ELA, LAB, CCOO Euskadi, CCOO Nafarroa, UGT Euskadi, UGT Nafarroa, ESK, CGT-LKN, STEILAS, SOLIDARI, EHNE Nafarroa, Hiru sindikatuak eta Etxalde mugimendua mobilizatu dira gaur Gernika-Palestina herri ekimenarekin batera Iruñean, Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Tuteran, Palestinan genozidioa bertan behera uztea eskatzeko.

Sindikatuak Palestinarekin

Sindikatuen eta Gernika-Palestinaren arteko komunikatua

Urrian urte bat betetzen da Israelek bete herri palestinarraren aurkako indarkeriaren azken eta enegarren erasoa hasi zuenetik. Eskalada beliko hori Gazan hasi zen, eta berehala hedatu zen lurralde palestinar guztietara. Palestina, Estatu Batuek, Europar Batasunak eta nazioarteko komunitatearen zati handi batek emandako inpunitatearekin benetako genozidioa pairatzen ari da Israelen eskutik. Palestinar herriaren aurkako erabateko gerra honek, 42.000 palestinar baino gehiago erail ditu, horietatik gehienak haurrak direlarik. Jerusalem eta Zisjordaniako palestinarren aurkako bortizkeria nahiz Israelen gerra krimenak etengabeak izaten ari dira, eta genozidio hau mundu osoa zuzenean ikusten ari da.

Ezerk ez du inoren lurraldea okupatzea legitimatzen, ezta gerren ondorio krudelak ere, ez eta populazio oso bat suntsitzea, giltzapetzea, edota ukatzea ere. 2024. urte honetan, ordea, inoiz gertatu den genozidiorik krudelenetariko baten lekuko gara, eta halere, nazioarteko komunitateak ez du izugarrikeria honekin bukatzea lortu. lzugarrikeria diogu, bi daturen bidez soilik ikusaraz dezakegulako genozidio palestinarraren irismena: Israelgo armadak, Israelgo estatuak alegia, dagoeneko 42.000 palestinar erail ditu, eta Gazako kaleen eta azpiegituren %70 suntsitu ditu. Bi datu soilik, ondorio humano, sozial eta politiko larriak dituen Nakbha baten aurrean gaudela baieztatzeko. Israelek Libanori eraso eginda, milaka hildako eta suntsipen gehiago eragingo duen urratsa egin du. Non eta nola amaituko den ez dakigun espirala abiatu da.

Palestinak gure elkartasuna behar du, baina batez ere konponbideak behar ditu. Ezin dugu Palestina bakarrik utzi. Palestinar herriak amets egiteko, bere etorkizuna erabakitzeko, aske izateko eta duintasunez bizitzeko eskubidea du. Horregatik, premiazkoa da denbora gehiegi irauten duen genozidio honi irtenbideak aurkitzea. Ildo horretan, bide diplomatikoak ireki behar dira berehalako su-etena eta Palestinaren kolonizazioaren eta okupazioaren amaiera nahiz eskubide nazionalak erdigunean jarriko dituen ebazpen politiko integrala lortzeko.

Basakeria honekin amaitzea behar-beharrezkoa da eta horregatik, giza eskubideak urratzen dituenarekiko konplizitate oro amaitzea eskatzen dugu. Langile klaseari presio-neurri guztiak aktibatzen jarrai dezagun eskatzen diogu, Israelek Nazio Batuen ebazpenak errespeta ditzan eta eskualdean bake nahiz egonkortasun egoera bat lor dadin. Gainera, gure erakundeei apartheidaren, gizateriaren aurkako krimenen eta herri palestinarrak pairatzen duen genozidioaren konplize izateari utz diezaioten exijitzen diegu.

83. Etxalde (2024 Uztaila – Abuztua)

83. Etxalde (2024 Uztaila - Abuztua)

EDITORIALA
Los “brotes verdes” del diálogo estratégico de la Unión Europea

IRITZIA
Mattin Jauregi: “Erle beltza mehatxupean“

BERTSOEN TXOKOA

ELKARRIZKETAK
Ane Rivas eta Myrian Imaz: “Elikaduraren burujabetza lortzeko lehen hazitxoa litzateke Amillubi proiektua”

BERRIAK
ABRA apuesta por un proyecto que una a las bodegas familiares
Los Sistemas Alimentarios deben avanzar hacia la sostenibilidad
Nuestro tomate, aliado contra el cambio climático
ECVC exige medidas concretas sobre los precios, los ingresos de las y los agricultores, el derecho a la tierra y el relevo generacional
Hazien sarea. XXV Feria Estatal de la Biodiversidad Cultivada (FEB) en Araba

IPAR EUSKAL HERRIA
Battit Crouspeyre (Irulegi): “Sentitzen duzu ez zirela bakarrik zuretako ari”
Sasoi nahasi bat baratzezainentzat

IKERKETA
Acorralados. Resumen del Informe de IPES-FOOF sobre el acaparamiento de tierras de cultivo

GOMENDIOAK

MERKATUA

Etxalde 82 (2024 Maiatza – Ekaina)

Etxalde 82 (Maiatza - Ekaina 2024)

EDITORIALA
Alimentación, Desarrollo Rural y Pesca

IRITZIA
Unai Aranguren: "La transición energética y alimentaria tienen que ir de la mano"

BERTSOEN TXOKOA

ELKARRIZKETAK
Ander Arrieta Iturralde (Padura baratza proiektua): "Gure lana herriarentzako etorkizuna da; zertarako behar dugu energia, janaririk ez badugu?"
Andoni García Arriola (EHNE Bizkaia, COAG, ECVC): "Las movilizaciones han puesto de manifiesto que la reivindicación sindical está viva"

BERRIAK
Las mujeres del maíz (Encuentro entre mujeres migradas y vascas por la soberanía alimentaria)
Proyecto de recuperación de trigos alaveses (Colectivo Agroekoop)
Hurbileko salmentarako dekretu berria
Situación actual en Bizkaia de la Enfermedad Hemorrágica Epizoótica (EHE) y la lengua azul
Encuentro e investigación sobre modelos organizativos agroecológicos

IPAR EUSKAL HERRIA
Etxalde ttipiendako plantatze laguntza bat
Mikel Esclamadon: "Euskal Herrian dinamika polita dugu"

IKERKETA
De la mesa al planeta. La alimentación como motor de los gobiernos locales en la acción por el clima

FORMAZIOA
Agroekologia ikastaroa
Finaliza el Programa Cultiva en Zeberio

GOMENDIOAK

Sindikatuek eta Etxaldek Sareri emandako babesa berretsi dute eta preso, errefuxiatu eta deportatuen alde lanean jarraituko dute

Hego Euskal Herriko hiriburuetan egin dituzten elkarretaratzeetan "euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratze bidean berresten" direla jakinarazi dute sindikatuek eta Sarek antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.

Etxalde presas refugiadas deportadas

[eitb.eus]

ETXALDE mugimenduko eta ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzeak egin dituzte ostegun honetan Iruñean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon Sare Herritarrarekin bat egin eta "euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratze bidean berresten" direla jakinarazteko.

'Langileok konponbidean' lelopean, salbuespen neurriak kentzea, gradu erregresiorik ez egitea edota preso adindunak etxeratzea eskatu dute.

Ekainean bete zituen hamar urte Sare Herritarrak. Langile ordezkariek urteotan egindako ibilbidea zoriondu nahi izan dute eta "bakearen, konponbidearen eta elkarbizitzaren bidean" Sareren ondoan jarraituko dutela argitu nahi izan dute.

Langileek "elkarbizitzaren bidean" "zeregina" dutela baieztatu dute eta "lantokietan hasi eta euskal herrian barna konponbideari ekarpenak egiteko gizarteak duen nahia zabaldu eta etxeratze prozesuari ekarpenak egiteko konpromezua" adierazi dute.

Bide horretan, Sarek deituriko mobilizazio eta ekimenetan parte hartzeko deia egin dute. Hasteko, uztailaren 4an, Sarek eta Etxeratek deituta, Iruñean egingo den Etxera Kalejiran parte hartzeko deia luzatu dute.

Etxalde 81 (2024 Martxoa – Apirila)

Etxalde 81 (2024 Martxoa - Apirila)

EDITORIALA
Una alimentación al servicio de las personas

IRITZIA
Gotzone Sestorain: "Transizio agroekologiko erreal baten alde"
Angela Hilmi y Emile Frison: "Protestas de agricultores: el giro equivocado"

BERTSOEN TXOKOA

ELKARRIZKETA
Malen Sarasua (Leartiker Esneki Zentroa): "Merkatua exijentea da, eta ez da nahikoa bertoko produktua izatea"

BERRIAK
Agroekologia bai!  ¡No al modelo agroindustrial!
Votaciones semillas y OMG/NTG en el Parlamento europeo
Bertako haragien azoka, Tolosan

IPAR EUSKAL HERRIA
Zelanda-Berriko axuriaren aurka, ELB mobilizatzen da
Ekaitza Irastorza: "Ene diplomak ez du balio iparraldean"

IKERKETA
Alza en el precio de los alimentos: si no se considera la concentración corporativa, las cuentas no cuadran

FORMAZIOA
Programa Cultiva

GOMENDIOAK

Lan osasuna bermatzeko prebentzioa jorratzea premiazkoa dela aldarrikatu dute sindikatuek

Aste honetan, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren dela eta, Etxalde eta LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta CGT (Nafarroan) sindikatuek salatu dute langileok "gure osasuna jokoan ipintzen dugula, bizitza duin baterako diru sarrera nahikorik bermatzen ez duten enpleguetan".

Sindicatos vascos ven un fracaso del sistema de prevención la repetición de patrones en los accidentes laborales

Munduan milaka langile hiltzen dira egunero, bai istripuz eta baita laneko gaitzen eraginez ere. Euskal Herria ez da salbuespena, eta gurean urtero errepikatzen dira datu beldurgarriak eta Nafarroa da, adibidez, Espainiako Estatuan istripu tasa altuena duen bigarren herrialdea, Baleareen atzetik.

Euskal Herrian "azken urteetan etengabe errepikatu da patroi bera istripuetan": milaka lan istripu arin zein larri aitortzen dituzte datu ofizialek, goranzko joera batekin gainera. Heriotza kopuruan ere ez dago etenik, eta 70 hildakoen muga gertu dugu urteak joan eta urteak etorri.

Istripuen datu ezkutaezin horiek sistemaren beraren iruzurra agerian uzten dute; izan ere, "lehen instantzian mutualitateen esku dagoen laneko gaitzen aitortzea guztiz testimoniala da". Adibide gisara, urtero, batez beste, ez da dozena bat laneko minbizi aitortzen.

Prebentzio sistemaren porrota

Milaka lan istripu (zehazki, 2023an 100.000tik gora) aitortzen ditu administrazioak, "prebentzio sistemaren porrotaren erakusle". Aitortuak dira ezin direlako ezkutatu. Aldiz, laneko gaitzak ez ditu aitortzen, eta, sistematikoki, gehiengo zabala Osasunbidera eta Osakidetzara bideratuak dira. Sistemak berak laneko gaitz asko eragiten ditu, eta, era berean, istripuak ere eragiten ditu. Aldiz, mutualitateen bidez, hala aitortuak izan ez daitezen lortzen dute. Horra hor beren amarrua.

Aurten ere datu beldurgarriak gailentzen ari dira: Euskal Herri osoa aintzat hartuta, 2024an dagoeneko 21 hildako daramatzagu soilik lan istripuetan.

"Prebentzio sistemak porrot egin du patronalak araudia bete gabe 30 urte daramatzalako. Prebentzio araudia da gutxien betetzen den araudia. Hori hala izan dadin gakoa da administrazioak eta gobernuek, patronalarekiko erakusten duten konplizitatea eta bitartekorik ez jartzea arauak bete daitezen bermatzeko. Horrela soilik uler dezakegu EAEn 50 inspektore baino ez egotea eta Nafarroan 12 besterik ez".

Aldiz, Nafarroako eta EAEko gobernuek NOPLOI eta Osalan bezalako egiturei eskaintzen diete lan osasunaren inplantazioaren ardura, zeintzuk, gogora dezagun, aholkularitza entitateak baitira. Horrela "bermatzen dute patronalaren inpunitatea", soilik aholkatuaz, isunak jartzea ekidinez.

EAEn berriki hauteskundeak izan diren honetan, "Urkullu jauna"ri agur esan diogu. 2012ko abenduan kargua hartu zuenetik 444 langile hil dira istripuz. Legegintzaldi berriari begira, eremu honetan ere, "aldaketa beharrezkoa da":

    • Ikuskari kopurua handitu eta ikuskaritzak areagotu behar dira.
    • Legea betetzen ez duten enpresei isunak ezarri behar zaizkie.
    • Arriskuak biderkatzen dituen lan baldintzen prekarietateari aurre egin behar zaio.
    • Prebentzio legea betetzen ez duen Patronalari ardurak exijitu behar zaizkio.

Etxalde eta LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta CGT Nafarroa sindikatuek borrokan jarraituko dute "lan osasuna berma dadin, behingoz patronalak dagokiona bete dezan eta etxera bizirik eta osasuntsu itzultzeko eskubidea dugulako".

1 2 12