Etxaldek bat egin du Azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorrarekin

Euskal Herriko mugimendu feministak azaroaren 30erako iragarritako deialdia erregistratu dute ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatu eta erakundeek .

Registran huelga feminista 30-NKomunikatu bateratu batean, adierazten dute: "aldarrikapen nagusia zaintza eskubide kolektiboa eraikitzea da, zaintzen egungo antolakuntza soziala eraldatuz eta Euskal Zaintza Sistema publiko komunitario duina eraikiz". Hain zuzen ere, aldarrikapenak dira:

Zaintza sistema duin baten alde:

  • Zaintza duinen unibertsaltasuna eskubide gisa aitortzea eta bermatzea.
  • Zaintza zerbitzuetan pribatizazioarekin eta azpikontratazioarekin amaitu.
  • Sistema publikoa garatu eta indartu behar da.
  • Etxez etxeko zerbitzua indartu eta garatu behar da.
  • Zaintza lanak transbertsalki landu beharra dago: hezkuntzan, osasungintzan eta lan eremuan.
  • Zaintzeko baimenak zabaldu behar dira: loturagramak aldarrikatzen ditugu familia eredu tradizionala gainditzeko eta nahi ditugunak zaintzeko.

Bizitza duinen alde:

  • Lan jarduna murriztu soldata murriztu gabe, hau da, zaintzeko denborak bermatu.
  • Zaintza-lanen birbanaketa gizonek haien ardura har ditzaten.

Zaintza langileen baldintza duinen alde:

  • Etxe barruko erregimena desagerrarazi
  • Lanaren Nazioarteko erakundearen 189. hitzarmena bere osotasunean berretsi
  • Etxeko lana lan-erregimen orokorrean sartu eta gutxieneko soldataren gainetik jarri
  • Zaintza sektoreetako langileen lan-baldintzak hobetzea

Ecuador Etxearen irudiak eta albistea.