La Vía Campesina – 2015eko Urteko Txostena

Laburpena

Nekazarien nekazaritza lurra eta baliabideak bereganatzen dituzten enpresa multinazionalen etengabeko erasoaldiaren pean dago, input kimikoetan eta hazi industrialetan oinarritutako ekoizpen-eredua inposatuz eta deslokalizatuak izan diren elikadura-kanalei etekina ateraz. Eskala txikiko milioika nekazari lurrik gabe geratzen dira, eta gobernuen laguntzarik ere ez dute jasotzen. Beren komunitateak utzi behar izaten dituzte lanpostu bat aurkitzeko eta bizirauteko. Erresistentzia dutenak erreprimitu egiten dituzte, eta batzuetan hil ere bai. 2015ean, La Via Campesinako nekazarien heriotza-mehatxuak, jipoiak eta hilketak salatu ditugu Korean, Turkian, Polonian, Kolonbian, Palestinan, Brasilen, Guatemalan, Argentinan, Indian, Thailandian eta Hondurasen.

Hala ere, La Via Campesinako kide diren nekazarien erakundeek nekazaritza industriaren aurka egiten jarraitu dute, baita elikadura sistema jasanezin hori eta egungo eredu ekonomikoa babesten duten politika eta gobernu neoliberal oldarkorrenen aurka ere.

Urtea: 2016

Hizkuntza: Gaztelania (Frantsesez eta ingelesez ere eskura daiteke)


Iturria: LVC