Gure gizarteko talde ahulenen elikadurarako sarbidearen egoerari buruzko argazki eguneratu bat izateko beharrari erantzuten dio liburuak, baita ildo horretan abian dauden estrategia, plan eta politika instituzional eta sozialei ere, ikuspegi lokal-global batetik eta horien azterketa kritiko batetik.
Argitalpen hau proiektu zabalago baten barruan kokatzen da: "Elikadura-sistemak eskubideekin: gizarte-bazterkeriako eta/edo -desabantailako egoeran dauden pertsonen elikadura. Hurbilketa bat agroekologiatik eta elikadura burujabetzatik", Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatua.
Proiektu honen bidez, tokiko agendan kokatu nahi da elikadura osasungarri eta iraunkorrerako sarbideari buruzko eztabaida, arreta berezia jarriz kolektibo ahulenen elikaduran, eskubideen ikuspegitik eta ikuspegi global-lokaletik eta bizitzaren iraunkortasunaren ikuspegitik.