ALEKO nekazaritza test guneak 2025eko promoziorako izena emateko epea ireki du. Epea urtarrilaren 16ra arte egongo da zabalik.
Agroekologia, nekazaritza birsortzailea edo permakultura interesatzen zaizkien pertsona guztiei zuzenduta dago deialdi hau, eta lehen sektorean ibilbide profesionala hasteko aukera planteatzen dute. Ingurune segurua da eta profesionalek babesten dute, prestakuntzara bideratuta.
ALEKO nekazaritzako test-gunea programa berritzaile bat da, nekazaritza-proiektua entseatu nahi duten pertsonei zuzendua, Vitoria-Gasteiz inguruan talde-lana eginez.
Zer da nekazaritza test gune bat
Nekazaritza Test Gune bat nekazaritza alorreko ekintzailetza errazten duen programa bat da, elikagaien ekoizpenean ideia berritzaileak, bideragarriak eta iraunkorrak praktikan jarri nahi dituzten pertsonei zuzendua.
Ekintzaile gisa behin betiko instalatu aurreko prozesua da. Bertan, prestakuntza, finkak, gertuko laguntza/aholkularitza eta legezko estaldura izango dituzu, mentorizatutako nekazaritza eta abeltzaintza birsortzaileko ereduak gauzatzeko.
Nekazaritza Test Guneek baliabideak, ezagutzak eta sareak ematen dizkiete nekazaritza ingurunearekin lotura handirik ez duten pertsonei.
Faseetan ikastea
Ibilbidea hainbat fasetan banatzen da, ALEKO Nekazaritza Test Gunean garatu nahi diren nekazaritzako maneiuen ikuspegi orokorra emateko eta ekonomia sozial eta solidarioaren ikuspegitik nekazaritza-ekintzailetzara hurbiltzea errazteko.
Prestakuntza espezifikoaren lehen fasea 2025eko otsaila eta uztaila bitartean egingo da. Prestakuntza teoriko-praktikoko 5 hilabete hauetan, egunean 6 orduz (goizeko ordutegian), 6 nekazaritza- ekosistema birsortzaile ezagutu eta horietan lan egingo duzu:
Enpresa birsortzaileetako praktiken bigarren fasea uztaila eta azaroa bitartean egingo da. Hilabete hauetan ALEKO Nekazaritza Test Gunean eskuragarri dauden finketako batean tutoretzapeko ikaskuntza- esperientzia batean parte hartuko duzu.
Hirugarren fasea, enpresa-prestakuntzakoa (2025eko azaroa-abendua), nekazaritza-sektoreko praktikekin uztartuko da eta ekintzailetzari buruzko prestakuntza jasoko duzu.
Prozesuan jarraitzea erabakitzen duten pertsonek aholkularitza izango dute hurrengo urtean, beren proiektuan behin betiko instalatzen diren bitartean, banaka edo taldean.
Non dago ALEKO nekazaritza test gunea
ALEKO Nekazaritza Test Gunea Vitoria-Gasteiz inguruko hainbat finkak osatzen dute:
Izen emateak
Deialdia abenduan irekitzen da eta urtarrilean ixten da, otsailean prestakuntzarekin hasteko. Izena eman dezakezu udalaren webgunean edo 94 516 26 96 telefonora deituz. E-mail: cea@vitoria-gasteiz.org.
Urtarrilaren 16an, 18:00etan, Ignacio Ellacuria zentrora (Castro Urdiales Kalea, 12) joan zaitezke, eta bertan taldeko hitzaldi bat antolatu da informazio gehiago emateko edo zalantzak argitzeko.