Arabako Errioxako 40 upategik Sor-marka bat sortzeko urratsak hasi dituzte [Etxalde 19]

Arabako Errioxako 40 upategik baino gehiagok erabaki dute jatorrizko sor-marka berri bat sortzea Arabako Mahastiak - Viñedos de Alava izenarekin. Errioxako Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearekiko desberdintasunak aspalditik zetozen. Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak (ABRA) ohar bat igorri zuen erabakia azaltzeko.

1. Produktu bakar eta bereziak eskatzen dituen mahastizaintza- eta ardogintza-merkatu globalarekin, azken urteotan Arabako Errioxako Eskualdeko berezko berezitasunak lantzen aritu da Upeltegien Elkartea.

2. Proposamen horietako baten ondorioz, 40 upategi elkartuk baino gehiagok erabaki dute Guardia-Arabako Errioxa eskualdean beren ardoak babesteko eremu berri bat sortzea, ustiategien etorkizuna bermatzeko alternatibak bilatuz, negozio-eredu bereizia errespetatuz, mahastiak balorizatuz eta historia errespetatuz.

3. 2016ko uztailean, «Arabako Mahastiak/Viñedos de Álava» Jatorrizko Deitura Babestua sortzeko behar diren administrazio-kudeaketak eskatzen dituen dokumentazioa aurkeztu zaio Eusko Jaurlaritzari, agintari eskudun gisa.

4. Esparru berri horren azken helburuak sektore osoari irekitako eremu berri bat eskaini nahi du, berariazko bereizketa-aukera gisa, non kontsumitzaileak aukera bat egin ahal izango duen Arabako lurraldea ezagutuz eta aitortuz.

Duela hilabete batzuk, Artadi upeltegiak Errioxa jatorri-deituratik irteteko urratsa eman zuen. Baina JD propio bat sortzeko proposamena askoz ere zaharragoa da. Izan ere, 1990era arte atzera egin daiteke, UAGA sindikatuak Ardatzaren 90. zenbakian ohartarazi baitzuen ardoaren gainprodukzioa eta «ideia hori beti egon da sektorearen buruan, baina ez da inoiz gauzatu: jatorri-deitura espezifiko bat eratzea Errioxa Generikoaren Jatorrizko Deituraren barruan».


Argazkia: May Escobar CC-by-nc-sd

ETXALDE 19: Ikusi