Bideoa: Mahai-inguru debatea – Departamenduko Laborantza Ganbarako bozak

[Kanaldude]

Sei urtetarik egiten diren Departamenduko Laborantza Ganbarako bozen kari, 180 bat laborari eta laborantzako eragile hurbildu da Hazparneko Armand David lizeoan Euskal Hedabideek antolatu mahai-inguru debatera. Pantxika Maitia eta Antton Castoreo kazetariek animaturik, hiru sindikatetako ordezkariek hitza hartu dute: FDSEA-JA-tik Sébastien Uthurriague eta Iban Pebet, ELBren izenean Maritxu Lopepe eta Julen Perez, Coordination Rurale-tik Jean Pierre Suhit eta David Suzanne.